Martxoaren 21a arraza diskriminazioarekin amaitzeko nazioarteko eguna da. Egun horretan, 1960ko martxoaren 21ean, Sharpevillen, Hegoafrikan, gertatutako sarraskia gogoratzen dugu: poliziak tiro egin zuen arraza-bereizketan oinarrituriko erregimenaren aurkako manifestazio baten aurka. 69 pertsona erail zituzten, eta ehunka zauritu. Apartheid izenez ezaguna (1948 eta 1990 artean), bereizketa sistema hori gutxiengo zuri pribilegiatu eta basati baten nagusitasuna bermatzeko diseinatu eta garatu zen, pertsonatzat aitortuta ez zen lurralde horretako gehiengo beltza menderatzea helburu.
Independentziaren lorpenak 1961ean eta apartheidaren amaierak hiru hamarkada geroago, aldiz, ez zuten Europatik gauzatutako egiturazko dominazioaren aldaera guztien desagerpena ekarri. Aitzitik, horiek areagotu egin ziren, garai berriek ekarritako aldaketetara egokituz, mekanismo berritzaile eta konplexuagoak eraikiz menderatzearen jarraipena ziurtatzeko. Zibilizazio eredu horren inposizioa garai kolonialarekin hasten da, eta ez da euren administrazioen amaierarekin desagertzen; denboran irauten du, gaur egunera arte iritsiz. Harreman mota hori, prozesu hori, kolonialitate izenarekin ezagutzen dugu.
Bien bitartean, alde batetik, eredu liberal-demokratikoa “esportatu” genuen, herri ezberdinen soberanian esku hartzeko eta horien baliabideak kontrolatzeko. Bestetik, gure izanaren eta inguratzen gaituenaren inguruan dagoen ikuspegi dogmatikoa zabaldu genuen bortxaz, jatorrizko herriek Abya Yala izendatzen duten kontinente erraldoian lur zentimetro bakoitza eta bertakoen gogoak kristautuz. Gure zibilizazioa bi hankako sistema baten gainean eraikia izan da: bata, ondasunak lapurtu eta langile klasea zein sektore herrikoiak zapaltzen duen ekonomia kapitalista; bestea, inposizio epistemologikoaren eredua.
Deskribatutako errealitatearen barruan, gaur egun migratzen duten pertsonek Europara eta gurera ailegatzea lortzen badute, heriotza saihestuta baina bidaian era guztietako egoera latzak igarota, beren jatorriko lekuetan jasanezinak diren egoerek behartuta egiten dute: izaera inperialistako gerrak, jazarpen politikoa, itxaropen falta erabatekoa, gosea, miseria, klima aldaketa, etab.
"Iparralde globala, eta gu horren parte gara; arpilatzea une historiko bakoitzean planetako gainerako nazio eta estatuetako lehengaiak ahalik eta gehien estutuz hazi eta garatu da"
Batzuetan biolentzia hori gordinki agertzen zaigu: Libiako Estatuaren suntsiketa, saharar herriarekiko traizioa, Palestinako herriaren aurkako genozidioa, etengabeko desegonkortze saiakerak eta izaera inperialista duen esku hartzea ezkertiar eta progresistak diren hainbat gobernuren politiketan Atlantikoaren bestaldean (Urkullu lehendakaria lapurreta erraldoi horretan zuzenean parte hartu eta eusko labela duten multinazionalen konplize gisa agertuz).
Beste batzuetan, indarkeria bera askoz ere sotilagoa den moduan aurkezten zaigu: lawfare; turismo harraparia; "garapenerako edo berreraikuntzarako diru laguntzak” izenpeko kolonialismo ekonomikoa eremu horietan jarduten duten GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde)-en bitartez;ospakizun ponposoak eta laudorioak, baita Euskal Herrian ere, konkistatzaileak eta haien egintza handiak goraipatuz, eta abar.
Praktika eta harreman-modu supremazista horiek guztiak dagoeneko aipatu Mendebaldeko inposizio epistemologikoan oinarritzen dira. Gure Historia guztien historia da, guk idatzita eta guretzat kontatua: Errenazimentua, Modernia, Iraultza Handiak, Munduko gerrateak eta "aurkikuntzak". Ez dago gurea ez den beste errealitate eta ikuspegirik.
"Egoera horiek guztiak ez badira gehienak, Mendebaldetik gainerako herrialdeen, horietako biztanleriaren eta Naturaren aurka zabaltzen dugun bortizkeria izugarriaren ondorio zuzenak dira"
Beraz, planetaren goialdea behekoaren bizkarrean, eta horri esker, bizi dela ikusteko eta ulertzeko aukera ematen diguten gakoak zuzenak badira, honako egiaztapen hau argia da: euskaldunok zapalketa egoeran bizi gara Espainiar Erreinua eta Frantziar Errepublikaren menpe alde batetik; baina, bestetik, bagara ere herri zapaltzailea, artean kontaturiko mundu mailako krimenetik onura atera eta ateratzen jarraitzen dugun heinean, Europako hiritar moduan gure pribilegioei etekina ateratzen. Kondizio bikoitz horrek zeharkatzen gaitu erabat.
"Arrazakeria, beraz, gure sistema politiko eta kulturalean berezkoa da eta batera doa, gure ongizatearekin eta munduan dugun nagusitasun posizioarekin estuki lotuta baitago. Arrazistak gara, materialki eta kulturalki. Eta gure helbururik behinena argia da: arrazistak izateari behingoz uztea"
Egungo euskaldunak ez gara gure herriak mendeetan gauzaturiko ekintza guztien erantzulea, baina bagara orain eta etorkizun hurbilean egiten eta egingo dugun horrekiko. Hortik abiatuta, halako praktika onartezinak baztertu eta Justizia, Berdintasuna eta Elkartasuna oinarri izango dituen bestelako errealitate bat hasi ahalko gara pentsatzen eta bistaratzen biziki maite dugun gure herriarentzat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]