Euskal probintzietan XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren dantzari buruzko eztabaidak eta liskarrak erreparatu ditu generoa ardatz hartuta Bakarne Altonagak, eta egindako lana Guziak dantzari liburuan argitaratu du.
Filosofian lizentziatua eta Historia Garaikidean doktorea da Altonaga. II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria irabazi zuen 2017, eta horri esker Euskal dantzen historia eta generoa (XVIII eta XIX mendeak) izenburuko ikerlana egin du. Pasa den azaroan argitaratu zen Guziak dantzari: dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX) liburuan bildu ditu ikerlanetik jasotakoak. Ostegun honetan, urtarrilak 28, Andoaingo Bastero Kulturgunean aurkeztuko du liburua.
Dantza eta generoa eztabaidan
Dantzaren inguruan besteak beste, Larramendi, Calatayud edo Mendibururen lanak ikertu ditu. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendean erromeria eta plazetako dantzaldien eta dantzaren inguruan izan zen eztaibadan hainbat egilek, eliz-gizonak gehienak, parte hartu zuten, eta lan horiei genero ikuspegitik begiratu die Bakarne Altonagak. Horrekin batera, XIX. mendean euskal abertzaletasunaren baitan generoaren inguruko iruditeria osatzeko egin zen dantzen erabilera ere aztertu du ikerlanean.
Aurkezpena Andoainen
Liburu-aurkezpena: Guziak dantzari: Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX).
Egilea: Bakarne Altonaga Begoña.
Data: Urtarrilak 28, osteguna, 19:00etan.
Tokia: Bastero Kulturgunea, Andoain.
Antolatzailea: Larramendi bazkuna
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]