Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak antolatuta, "Motxilak gora!" ikuskizun jendetsua ospatu da igande goizean, Donostiako Atano frontoian. Aske behar zuten arren, gurasoak gugandik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean dituen Xua Lasagabaster Uranga usurbildarrak 3 urte bete dituen egun honetan plazaratu da ikuskizuna. Xua gurasoengandik bereiztear duten honetan. Guraso bat edo biak espetxean dituen Euskal Herriko 102 haur eta gazte motxiladunak izan ditu protagonista. Haien eskubideak betearaztea eskatu da, ikuskizun alai eta koloretsuan.
18 urtetik beherako haur eta gazte motxiladunok abesten, errezitatzen... aritu dira. Emanaldian zehar husten joan diren motxila erraldoia bizkar gainean zeraman Porrotx izan dute bidelagun. Guraso bat edo biak preso dituzten ume eta gazteok bizi duten bidegabekeria, sufrimendu eta eskubide urraketez betetako motxila husten joan dira emanaldian zehar.
Ikuskizunean zehar, haur motxiladunen gutun bat irakurri da, Maider Zabalegi abesten aritu da, dantzari gaztetxo talde batek ere emanaldia eskaini du. Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenekoek sortutako abestiarekin batera landu zuten koreografia ere plazaratu du oriotar talde batek.
Bertsotan ere aritu dira. Bertsoetako batean Xuari muxu bat helaraztearekin batera, "segiko dugu inor ez dadin izan motxilen menpeko" zioten.
"Olatz eta Patxi Xuarekin etxean nahi ditugu"
Xuaren ama Olatz Lasabagasterren lankide "Hik Hasi"-koek ere "Xua, Olatz eta Patxi maite zaituztegu" adierazi dute, igande honetan 3 urte bete eta gurasoengandik bereiztear duten Xua zoriontzearekin batera. "Xuaren ama baikorra da, 'Hik Hasi'-koak bezala", zioen Ainhoa Azpiroz usurbildarrak. Bizipoza, ongizatea eta dagozkien eskubideak errespetatzea eskatzearekin batera, Porrotxen motxila baikortasunezko globo koloretsuez bete dute. "Patxi aita eta Olatz ama Xuarekin etxean nahi ditugu. Zorionak Xua! Olatz eta Patxi maite zaituztegu!", adierazi diete.
Amaieran, emanaldiko izenburuari ("Motxilak gora") gorazarre eginez, globo txuriak jaurti dituzte motxilak bailiran. Xuari "zorionak zuri" abestuz eta talde argazki erraldoi bat aterata bukatu dute Atanoko emanaldia.
Xua zoriondu eta gurasoekin etxeratzea eskatu dute usurbildarrek
Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak deituta, elkarretaratze berezia egin dute iluntzean (urtarrilak 19), euskal presoak euskal herriratzeko Eguzkitzako muralaren parean. Hiru urte bete dituen Xua Lasagabaster Uranga usurbildarra zoriondu eta Valentziako Picassenteko espetxean dituen gurasoekin batera etxeratzea eskatu dute.
Zorionak zuri" abestuz zoriondu dute urtebetetze egun berezia bizitzen ariko den Xua Lasagabaster Uranga. 3 urte bete ditu igande honetan. Espainiako legediak behartuta, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarengandik urrunduko dute. Usurbila etorriko da eta amona Mari Karmen Anzarekin biziko da. Aurrerantzean, Valentziako Picassenteko espetxean dituen gurasoak bisitatzeko 1.200 kilometroko joan etorria egin beharko du Xuak. Xua gurasoekin etxeratzea eskatu dute beste behin usurbildarrek, igande iluntze honetan Eguzkitza auzoko euskal presoak euskal herriratzeko muralaren parean egin duten elkarretaratze berezian. Ondoko irudiotan ikus dezakezuen talde argazkia atera dute, hilabeteotan ezagun egin den ixa erraldoia eskutan, Olatz eta Patxiren argazkiekin eta "Xua Gurasoekin Etxera" aldarri ezagunaren bueltan. Xabier Aranburuk bertsoak kantatu ditu, eta hilabeteotan herri ekimenaren soinu banda lanak egin dituen abestia kantatu dute.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Motxiladun haurra izango da Izadi, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba. Igandean bete ditu hiru urte, eta legeak hala dioenez, Aranjuezeko espetxetik atera dute urtemuga egunean, amagandik banatuta. Aitarekin elkartu da, Gutierrez ostiralean aske utzi... [+]
Domekan, hilaren 23an, Iñigo Gutierrez (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alaba den Izadik hiru urte beteko ditu eta, ondorioz, gurasoengandik banatzera behartuko dute. Hori salatzeko, Izadi Gurasoekin Etxera ekimenak manifestazioa egingo du Algortan, Txiki... [+]
Martxoaren 20an ekitaldi bateratua antolatu zuten Bilbon Irati Gurasoekin Euskal Herrira ekimenak eta Sarek. Umeek haien guraso presoekin Euskal Herrian egoteko aukera izan dezaten aldarrikatu dute.
Madrilen preso dauden Bea Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal preso politikoen alaba da Irati. Iratiren gurasoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea eskatu du Sarek.
Jira eta Bira Irati gurasoekin Euskal Herrira kalejira burutu da larunbat honetan Bilbon, Arriaga Plazatik Areatzara. Zaballako espetxean familientzako modulu misto bat edo zaintzapeko pisu bat prestatzea eskatu da, Irati haurrak bere gurasoekin bizitzeko aukera izan dezan.
Mobilizazioak deitu dituzte abenduaren 19tik 26ra Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Horrez gain, kartzeletara martxak ere egingo dira.
Euskal presoen seme-alabek urte erdia aita, ama edo biak ikusi gabe daramatela salatu du Sarek. Ia 100 motxiladun haur eta nerabe daude Euskal Herrian: “Zein agintari, politikari, epaile edo herritarrek onartuko luke seme-alabak ikusi eta besarkatu gabe hainbeste hilabete... [+]
Bi urteko Irati motxiladun haurraren aldeko mobilizazioa antolatu zuen Irati Gurasoekin Euskal Herrira ekimenak larunbatean Bilbon. Aranjuezeko espetxean bizi da Irati, bere bi gurasoekin. Familia osoa Arabako Zaballa espetxera ekartzea eskatu dute.
X Xua da. Xua Lasagabaster Uranga.
X Olatz da. Olatz Lasagabaster Anza. Amatxo.
X Patxi da. Patxi Uranga Salbide. Aitatxo.
X Mari Karmen da. Mari Karmen Anza Suberbiola. Amona Mari Karmen.
X Usurbil da. Orio da. Zarautz da. Euskal Herria.
X Picassenteko espetxea da... [+]
Motxiladun haurren testigantzak eta datuak grafikoki agertu ditu Exprai artista nafarrak ‘Motxila etorkizunez bete’ erakusketan.