- Xorroxin Irratiak, Nafarroako Gobernuko lizentzia duen irrati euskaldun bakarrak, hogei urte bete zituen joan den hilean. Aurki Lesakako estudio berria inauguratu eta emisioa Bortzirietaraino zabalduko du. Bestalde, Korrika 12 dela-eta emanaldi berezia eskainiko dute bihar (7) gauean. ("Euskaldunon Egunkaria", "Diario de Noticias") 'Xorroxin' inicia una nueva campaña de captación de socios "Diario de Noticias"
Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da. 1981ean Erratzuko eskolan okupatutako areto batetik zenbait gaztek lehen saioa aireratu zuten eta egun Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdean aditzen da. 40 urte uhinetan eta... [+]
Igande eguerdian Xorroxin irratiaren emisioa eten egin zen, Baztandarren Biltzarra eguneko zuzenekoan lanean zeudela. Argindarraren kaxako fusible bat ostu zuen norbaitek. "Ez dakigu nork eta zein asmorekin egin zuen", azaldu digu irratiko kide Josetxo Apezetxeak.
Erran.eus, Nafarroako mendialdeko agerkari digitala aurkeztu dute. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapak bat egin dute proiektuan informazio “osatuagoa” eskaini eta entzule eta irakurleak atari bakarrean biltzeko asmoarekin: “Hango eta hemengo informazioa bilduaz,... [+]
Nafarroako irrati euskaldun beteranoak uhin bidezko emisioa berreskuratu duela jakinarazi du.
Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira.