Xilaba 2020 txapelketak etenaldia izango du Emmanuel Macron Frantziako Presidenteak iragarritako konfinatze neurrien ondorioz. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. "Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu", adierazi du oharrean.
Irailean ekin zion aurtengo Xilabak ibilbideari. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre barnebiltzen dituen bertso txapelketak, baina, ezin izango du final herenetako fasetik igaro, Emmanuel Macronek Frantziako Estatu guztirako –Ipar Euskal Herria barne– iragarritako konfinamendu neurriek ezinezko egiten baitute halakorik.
Nolanahi ere, antolatzaileak ziur dira "bertsoa eta Xilaba plazetara" itzuliko direla, "garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean". Txapelketak orain arte izandako harrera ona gogorarazi du elkarteak, bai parte-hartzaileen aldetik bai entzuleen aldetik ere, eta eskerrak eman dizkie saioak antolatzen lagundu duten guztiei. "Zuei guziei esker bertsoa eta, oro har, kultura segurra dela frogatu ahal izan dugu".
Azken bi urteetan Xilaba txapelketa taldeka egin izan da eta aurten berriz ere bakarkakoari ekin zaio: 28 bertsolari aritu izan dira, "sekula baino gehiago", antolatzaileen hitzetan. Iaz Ez Otoi Pentsa taldeak irabazi zuen eta barkako azken irabazlea Sustrai Colina izan zen, 2016an.
XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako... [+]
XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren... [+]
Urriaren 10ean Larzabalen jokatu da kanporaketa faseko azken saioa, eta beraz, finkatuta geratu da zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten final herenetan. Urriaren 17a jokatuko da hurrengo faseko lehen saioa, baina ez hasieran iragarritako Bokalen, izan ere, "aurtengo... [+]
XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 3an Ainhoan. Maddi Ane Txoperenak eskuratu ditu puntu gehien eta Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Urriaren 10ean Larzabalen laugarren saioa jokatuko... [+]
Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Patxi Iriart eta Maindi Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Giro ederra bizi izan dugu Muskildiko Posonpesenea aretoan. Datorren larunbatean Ainhoan iraganen da hirugarren saioa.
XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da irailaren 19an Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bertsuzalek bete dute Hiriburuko La Perle aretoa. Irailaren 26an Muskildin iraganen da... [+]
Aurtengoan guztira hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar, eta 28 bertsolarik hartuko dute parte. Azaroaren 21ean jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan.