XIII. Donostiako Zinemaldi Alternatiboak kaleak zinema-areto bilakatuko ditu

  • Pandemiak baldintzatutako testuinguruan jarduna mugatu ordez, egoerara egokitzea ahalbidetu dion berrikuntzarekin dator aurtengo Donostiako Zinemaldi Alternatiboa: emanaldiak kalera aterako dituzte. Urtero legez, proiekzioek gogoeta kritikoa bultzatzea izango dute xede, eta hain zuzen ere "helburuetako bat bizi ditugun egoeren aurrean gogoeta kritikoa eragitea" delako, ez dute alboratu nahi izan Johnny Deep saritzeko Donostia Zinemaldiaren erabakiaren gaineko eztabaida. Kritikatu egin dituzte bai saria emateko hautua, bai erabaki horri emakume aktoreek egindako kritiken ostean Zinemaldiko zuzendariak egindako adierazpenak.


2021eko irailaren 14an - 09:20
Azken eguneraketa: 12:41
2021eko edizioko kartela.

Hamahirugarrenez, bueltan da Donostiako Zinemaldi Alternatiboa. Irailaren 17tik 26ra sei emanaldi emango dituzte hiriko txoko ezberdinetan, eta horietan gizarte gai eta gaztaka askotarikoak ardatz dituzten dokumental eta filmak ikusi ahalko dira: emakumeen papera Euskalduna ontziolako lan gatazkan, Euskal Herriko borroka antinuklearra, Espainiako Estatuko zentsura politikoa, punk mugimenduaren baitako korronte feminista, surfa eta ingurugiroarekiko errespetua... Aurreko edizioen bide beretik, hausnarketara gonbidatzen duten gaiak hautatu dituzte, gogoeta kritikoa sustatzea izanik jaialdiaren helburuetako bat.

Iaz bezala, aurten ere pandemiak baldintzatutako testuinguruan jaialdia aurrera ateratzeko moduak aurkitu beharrean ikusi dira antolatzaileak, eta egoerak beren jarduna mugatu dezan utzi ordez, berrikuntzaren bidetik jo dute: "bakarrik eta bakarturik nahi gaituzten garai hauetan", hainbat eragilerekin elkarlanean, emanaldi guztiak kalean egingo dituzte, auzoz auzo lekualdatuz, eta doan. Txantxarrekako terraza, Saguesko frontoia, Letamaneko terraza, Gladys Enea eta Trinitate enparantza bilakatuko dituzte zinema-areto. Zinema kalera ateratzearen aldeko hautuari "inflexio puntu" deritzote antolatzaileek, "hurrengo urteetarako aukera ederrak zabaltzen dituen planteamendua".

Zenbait proiekzio "bereziak" izango direla aurreratu dute antolatzaileek, eta horien artean aipatu dituzte Gladys del Estali buruzko Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala, eta Africa en Cinecicleta dokumentala. Bigarrena Trinitate enparantzan ikusi ahal izango da, eta dokumentalaren edukia ez ezik berau proiektatzeko modua ere berezia izago da: bizikleta pedalei eraginez egingo da emanaldia.

Donostia Zinemaldiari kritika

Jaialdiaren egitarauaren berri ematearekin batera, Donostia Zinemaldiari aipamena egin nahi izan diote antolatzaileek. Donostia Zinemaldiak - "eta beraz bere patronatua osatzen duten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultur Ministerioak"- indarkeria matxistagatik salatua izan den Johnny Deep aktoreari saria ematea erabaki izana kritikatu dute, eta baita emakume aktoreek erabaki horri kritika egin ostean Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eginiko adierazpenak ere: "Barkamena eskatu eta erabakia zalantzan jarri beharrean, bere gizontasuna puri-purian adierazi zuen esanaz 'zinema jaialdi baten funtzioa ez dela industriako kideen jokabideak epaitzea'. CIMA emakumezko zinemagile espainiarren elkarteak adierazi zuen bezala, 'oso leku txarrean uzten du jaialdia eta bere zuzendaritza, eta mezu beldurgarria helarazten dio gizarteari: aktore ona bazara, bost axola tratu txarrak egin badituzu'. Penagarria".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


Eguneraketa berriak daude