Xi Jinping Moskun


2023ko martxoaren 20an - 06:28
Vladimir Putin eta Xi Jinping, Errusia eta Txinako presidenteak, otsailaren hasieran / Argazkia: President of Russia

Bakoitzak jakingo du zergatik, baina mundu guztiak ziurtzat ematen du ez dela ohiko bisitaldi zeremoniatsu horietako bat. Agintean urte dezente daramatzaten beste agintari askoren kasuan bezala, Putin eta Xi hamaikagarren aldiz aurkituko diren arren aurrez aurre, badu zerbait berezia bizpahiru egunez Txinako agintari gorena Moskura egiten ari den bisitaldiak. Batzuen ustez, Ukrainako gerran Putin pairatzen arituko litzatekeen estutasunetan legoke esplikabide nagusia. Beste batzuentzat, ildo bertsuan bederen, Txinak arestian mahairatu duen bake-planaren prismarekin begiratu beharreko zerbait litzateke.

Mundua, eta haren baitako gorabehera nagusiak ere, Europa edota Mendebaldea baino haragoko zerbait izan litezkeela berrestea lagungarri izan daiteke gandu kognitiboa altxatzen laguntzeko. Beraz, Ukrainako krisia, ziur, mahai gainean izango bada ere, beste gai asko eta askotarikoak izango dira hizpide Moskun. Besteak beste, dozena bat itun sinatuko direlako alde bien artean egun hauetan. Aspalditik negoziatzen aritu ondoren. Ekonomiarekin zerikusia dutenak, gehienbat; baina beste hainbat alorretakoak ere bai. Eta jendaurrean osorik ezagutzera emango ez direnak, batzuk.

Berez, bisitaldiaren benetako berezitasuna –"estatu-bisitaldia" izateko agendari ezarri zaion ezohiko lastertasun eta soiltasunaz harago– izango litzateke txinatarren aldetik aurretiaz eman zaion arrandia. Batere ohikoa ez dena: hedabide ofizial eta paraofizial guztiek aintzatu dute bilkura aldez aurretik.

Adostu beharrekoak adostuta dauden seinale. Baina, baita ere, 1949-50ean Mao eta Stalinen artean, 1958-59an Mao eta Khrustxoven artean, eta 1989an Deng eta Gorbatxoven artean egindako goi-bilera erabakigarrietan ez bezala, alderdi txinatarra ase eta gustura dagoela adieraziko luke horrek.

Izan ere, une honetan, Beijingeko agintearen lehen ardura diplomatikoa, Estatu Batuetatik espero duten "gerra ekonomikoari" aurre egitea da. Baliabide propioak azkenetaraino landuz eta aliantzak kate motzean lotuz, hiru alor nagusitan, gutxienez: energia, elikadura eta teknologia. Horietako lehen bietan, Errusiaren ekarpena erabakigarria izan daiteke; eta ez litzateke beste garai batzuetan bezain erraza izango halako aliantza bat haustea.

Ildo bertsuan, Moskuko bilkurak, XX. Kongresuaren ondotik berrantolatu den kanpo harremanetako lantalde txinatarraren egitura azaleratu behar du. Jendaurreko adierazpen eta komunikatuek baino argiago hitz egin dezake Xiren segizioaren osaerak.

Beraz, ez da izango, ez, ezer ez eta festa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txina
2024-09-03 | Mikel Aramendi
Norbaitek nahi ote du zuritik grisera pasatzea Txina Hegoaldeko Itsasoan?

Txina Hegoaldeko Itsasoan gaiztotzen ari da gatazka Filipinak eta Txinaren artean. Nabari du oraintsu arte Second Thomas Shoal/Ren’ai Jiao/Ayungin uharrian nahita hondoa jota datzan Sierra Madre filipinar gerraontziaren hondakinen inguruko tirabira batere konpondu gabe,... [+]


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


2024-07-16 | Mikel Aramendi
III. Osoko Bilkura Pekinen: korapiloa ez datza atzerapenean baizik itxaropenean

Urtebeteko atzerapenarekin hasi da Pekinen 2022an egindako Alderdi Komunistaren XX. Kongresutik datorren Komite Zentralaren III. Osoko Bilkura.


NATOk gogor egin du Txina eta Errusiaren kontra, 75. urteurreneko goi-bileran

Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


2024-06-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txina, Kirgizistan eta Uzbekistan lotuko dituen trenbide faraonikoa eraikitzen hasiko dira

CKU trenbide hori egitasmo mitikoa da, hitzaren adiera zuzenean: itxuraz, koherentea ez ezik desiragarria litzatekeena, baina ameskerien mundutik kanpo zertzeko aukerarik gabea, orain arte behintzat. Halakorik inoiz ez nuela ikusiko zinez sinesten nuen.


Ilargiaren alde ezkutuko laginekin aireratu da Txinako Chang'e-6 misioa

Txinako Chang'e-6 misioak Ilargiaren alde ezkutuko laginak hartu eta Ilargiaren orbitara aireratzea lortu du. Alde ezkututik egin den lehen aireratzea izan da.


Yuk Hui. Zenbat buru, hainbat teknologia
“Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz”

Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]


Eguneraketa berriak daude