“Xenki” eta “Murgi” Guardia Zibilak hil zituela ebatzi du Eusko Jaurlaritzaren ikerketak

  • 1972ko irailaren 2an Lekeition hil zituen Guardia Zibilak ETAko kide ziren Joxe Benito Mujika Xenki zarauztarra eta Mikel Martinez de Murgia Murgi sopuertarra. Orain arte bertsio ofizialak zioen tiroketa batean hil zirela, baina senideek eta Egiari Zor fundazioak eskatuta Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman duen ikerketak ondorioztatu du Guardia Zibilak tirokatu zituela Lekeition eta 50 urteren ondoren, Eusko Jaurlaritzak "exekuzio arbitrarioaren biktima" ofizialtzat aitortu ditu.


2022ko abuztuaren 30ean - 12:46
Guardia Zibilak hildako bi etakideak oroitzeko ekitaldi bat. Argazkia: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Joxe Benito Mujika eta Mikel Martinez de Murgia "exekuzio arbitrarioaren biktima" ofizialtzat aitortu ditu Jaurlaritzak, eta adierazi du Espainiako Poliziak bizitzeko eskubidea urratu ziela. Berria hedabideak azaldu duenez, ikerketa hau egiteko hilketaren egunean bertan zeuden lekukoen testigantzak bildu dituzte, eta gorpuen azterketa egin zuen medikuetako batekin ere hitz egin dute: "Hark gordeta zeukan oraindik informazio guztia; kasua oso ondo gogoratzen zuen, gainera" adierazi dio euskarazko egunkariari Egiari Zor Fundazioak.

Dendari Kaleko etxebizitza batean erailak

Lekeitioko Dendari Kaleko etxebizitza batean hil zituzten biak. Mediku txostenak zioen Mujikak tiro bakarra jaso zuela eztarrian, eta lekukoek ezagutzera eman dute tiro hura frankotiradore batek bota zuela etxearen pareko eraikinetik, Mujikak balkoiko atea zabaldu zuenean.

Martinez de Murgiaren kasuan, Jaurlaritzaren ikerketak zehaztu du hogei tiro jaso zituela gerrialdean, guztiak atzealdetik. Horrek bertsio ofiziala gezurtatzen du, tiroketa izan balitz ez lituzkeelako atzetik jasoko.

2018an senideen eta Egiari Zor Fundazioaren eskariz hasi zuen ikerketa Eusko Jaurlaritzak

Berria egunkarian Jone Arruabarrena kazetariak fin jaso du ikerketa honen nondik norakoa: urte askoan kasua isilpean egon ondoren, 2016ko urriaren 2an Lekeitioko Udalak Gogora institutuari eskatu zion egia azaleratzeko ikerketa bat zabaldu zezan. Bi urte beranduago, hildakoen senideek eta Egiari Zor Fundazioak Jaurlaritzari errekurtsoa aurkeztu zioten 2016. urtean indarrean jarri zen 107/12 legaren bidez eta gertatutakoa ikertzeko eskatu zioten. Lege horren xedea da 1960tik 1978ra bitartean "motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa" ematea.

Xenki eta Murgi omentzeko ekitaldia Lekeition irailaren 2an

Egiari Zor Fundazioak eta 50 urte Xenki eta Murgi plataformak bi hildakook omentzeko ekitaldia antolatu dute elkarlanean. Irailaren 2an 19:00etan izango da Lekeition eta "Egia jakiteko garaia da" lemapean egingo da ekitaldi politikoa, bi etakideak hil zituzten etxearen aurrean. Lekeitioko Udalak harrera instituzionala egingo die senideei ekitaldiaren aurretik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-16 | ARGIA
Bakegileek ETAren armagabetzeari buruzko Jaurlaritzaren bertsioa gezurtatu dute, aktak erakutsiz

ETAren armagabetzean 2017ko urtarriletik apirilera gertatutakoen beren bertsioa eman dute bakegileek, Baionan astelehenez egindako agerraldian. Eusko Jaurlaritzak armagabetzeaz egin zuen kontakizuna “faltsua eta interesatua” izan zela adierazi du Noel Etxeberri Txetx... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


2024-11-11 | Patxi Azparren
Euskal prozesu konstituziogilea

Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Hilberria
Juanje, gero arte bakarrik

Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.


Baionako Adierazpenak gatazkaren konponketaren alde egindako “ekarpen handia” azpimarratu du Bake Bideak, hamargarren urteurrenean

Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eguneraketa berriak daude