Xendarineko Ahizpak Baserriko uztaren udazkeneko ekitaldian

  • Ibarrolako (Nafarroa Beherea) Oihanartia etxaldean egingo dute Baserriko Uztaren udazkeneko ekimena, urriaren 8an. Xendarineko Ahizpak bikoteak kontzertua emango du etxaldearen bisitaren ostean.


2022ko irailaren 07an - 14:55

Baserriko Uztaren helburua herritarrek etxaldeak bertatik bertara ezagutzea da, baserritarren lanak eta produktuak  nola lantzen diren ezagutuz. 2020an ekimena bertan behera utzi behar izan zuten pandemiagatik, eta aurten berriro heldu diote proiektuari. Udaberrian Anizeko (Baztan) Jauregia etxaldean egin zuten, Pettik giroturik. Ibarrolako (Nafarroa Beherea) Oihanartia etxaldeak Jauregia etxaldearen txanda hartuko du urriaren 8an, Udazkeneko Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean.

Baserria, laborantza ekologikoa eta euskal musika uztartzen ditu ekimenak. Josebe Blanco antolatzaileak dioenez, “Hurbiletik, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu”. Baserriko Uzta, EHKOkolektiboaren eta Paperezko Kontzertuen elkarlanetik sortu zen 2017ko udazkenean, "euskal kultura bultzatzeko, elkartzeko eta komunitatea indartzeko gogoak" eraginda.

Urriaren 8an Oihanartiako Jean-Mariek eta Mirentxuk beraien etxaldeko ateak parez-pare irekiko dituzte. Oihanartian betidanik haragirako behiak eta ardiak izan dituzte, baina 2008an produkzio ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta txerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak (kontserban ere) eta ardi esne eta gasna, dena ekologikoan, saltzen dituzte etxaldean bertan duten saltokian, Hego Euskal Herrialdeko azoka ekologiko batzuetan eta Sarako azokan.

Ekitaldia goizeko 10:30etan abiatuko da ongi etorria eta etxaldearen bisitarekin: ukuilu, gasnategi eta txerritegia. Xendarineko Ahizpak, bikote urepeldarrak, kantu tradizionalez girotuko dute hitzordua 12:30etatik aurrera. Gero bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatuta.

Urriak 8ko programa:

  • 10:30 Ongi etorria.
  • 10:45 Etxaldearen bisita.
  • 12:00 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Xendarineko Ahizpen kontzertua.
  • 14:00 Bazkaria.

Eman izena EHKOlektiboaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza ekologikoa
2024-06-10 | Garazi Zabaleta
Hiru Xilo
Baratzegintza ekologiko intentsiboa

Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-02-19 | Garazi Zabaleta
Garroko Etxaldea
Herriko etxeak bultzatutako proiektua, laborantza biologikoan erreferente

2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]


Agroekologiaren alde egiteko dei egin du Egurra ta Kandela baserritar ekintza kolektiboak

Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.


2024-02-05 | Garazi Zabaleta
Soronea
“Barazkiak prezio duinean saltzeko bidea dendan topatu zuen osabak”

Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.


2023-12-19 | ARGIA
Osakidetzako otorduak bertako elikagai jasangarriz eginak izateko bide-orria aurkeztu du EHU buru duen ikerketak

EHU buru duen ikerlan batek Osakidetzan bertako elikagai jasangarriak erabiltzeko beharrezko diren hamairu erronka eta 30 ekintza plan zehaztu ditu. “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema... [+]


2023-12-04 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua
Lur bat, kolektiboa, itxaropen haziak ereiteko

Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]


Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?

Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai... [+]


2023-10-09 | Garazi Zabaleta
Duina
Ekoizpen kostuak eta elikagaien balioa haurrekin lantzeko material didaktikoa

Gipuzkoako Biolur elkarteak iaz aurkeztu zuen Duina ikerketa proiektuaren txostena. Baratzegintza ekologikoko esperientzia desberdinen diagnostikoa egin zuten bertan, hainbat alor kontuan hartuta: ekonomikoa, ingurumenekoa, bizi baldintzena, zaintzena eta beste. Denbora eta datu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-08-22 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak martxan dira eta ekoizpen ekologikoa gora doa EAEn

EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]


2023-07-06 | ARGIA
Biolur elkarteak 30 urte
Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza ekologikoaren jaia Zestoako Iraetan

Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, jaia antolatu du uztailaren 9an, igandea, Zestoako Iraetako frontoian. "Elikagai artifizialen bidez kapitalaren interesak soilik lehenesten dituzten proposamenen aurrean"... [+]


2023-05-15 | Garazi Zabaleta
Bionekazaritza
30 urte Araban agroekologiaren bidean sakontzen

1993an sortu zuen Araban Bionekazaritza elkartea ekoizle talde txiki batek, eta 30. urteurren ospakizunetan dabiltza aurten. “Momentu hartan, ez zegoen gaurko diskurtso ekologistarik eta agroekologiaren aldekorik, edo, behintzat, gizartearen zati oso txiki batek soilik... [+]


2023-03-09 | Garazi Zabaleta
Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia
Osagaien atzean dagoenari erreparatzen dion sukaldaritza saioa hasi da

Modan daude azken urteotan sukaldaritzako saioak, telebistako edozein katetan topa ditzakegu horietako asko. Baina, errezetak aurkezteko orduan, kontuan hartzen al dute saiook erabiltzen dituzten lehengaiak non, nola eta zein baldintzatan ekoizten diren? Argi dago ezetz…... [+]


Eguneraketa berriak daude