Xavier Artigas: “‘Ciutat Morta’-k operazio polizialak sistematikoki zalantzan jartzeko balio izatea nahi dugu”

  • Xavier Artigas Ciutat Morta dokumentalaren zuzendaria da. 4F-ko auziari buruz hitz egiten du ikus-entzunezkoak. Larunbatean Kataluniako kate publikoan emititu zuten dokumentala bost minutuko zentsurarekin, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiaren aginduz.


2015eko urtarrilaren 20an - 11:07
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Xavier Artigas Ciutat Morta dokumentalaren zuzendaria da. F-4ko auziari buruz hitz egiten du ikus-entzunezkoak. Larunbatean Kataluniako kate publikoan emititu zuten dokumentala bost minutuko zentsurarekin, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiaren aginduz.

Hilabeteetako presioaren ondoren TV3k emititu du dokumentala baina bost minutuko zentsurarekin, zergatik?

Udaltzaingoak dokumentala telebistan emititzea eragotzi nahi zuen.  Baina ez zuen lortu, eta azkenik Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiak badaezpadako neurria hartzea erabaki zuen dokumentaleko bost minutu zentsuratuz. TV3ri erabakia onartzea besterik ez zaio geratu.

Zer lortu nahi duzue dokumentalarekin?

Hasteko F-4ko istiluetan gertatutakoaren berri ahalik eta jende gehienari kontatu nahi diogu, bederatzi urtean isilduta egon ondoren. Baina dokumentalaren asmo nagusia kasua berriro ireki eta justizia egitea da.

Nolako eragina izan du dokumentala telebistaz emititzeak?

Gainezka egin digu guztiak, Kataluniako kate publikoak emititu izanak jende askorengana iristea ekarri du eta horrek eragin itzela sortu du jendearengan. Kasua berriz irekitzeko eta justizia egiteko eskatzen hasi da jendea eta oso pozik gaude, hori lortu nahi genuelako dokumentala egin genuenean. Atxilotuak torturatuak izan ziren eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu. Gainera, Patricia Heras atxilotuetako batek bere buruaz beste egin zuen ezarritako zigorragatik. Jende askok sufritu du eta gertatutako argitara eraman nahi genuen.

Herasek beti defenditu zuen bere inozentzia.

Herasek behin eta berriz esan zuen ez zuela gertatutakoarekin inongo zerikusirik, kartzelara joan ziren gainerako guztiek bezala. Bere inozentzia erakusteko modua izan zen bere buruaz beste egitea. Espero dut bere heriotzak eta F-4ko auziak balioko dutela sistematikoki operazio polizial oro zalantzan jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 4F kasua
2017-10-11 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


Nor da Artur Mas epaitzen ari den Barrientos?

Hautsak harrotu ditu azken egunotan Artur Masen kontrako auziak. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik epaitzen ari dira Generalitateko presidente ohia, baina zeresana ez da soilik Masen partetik etorri, epaileak ere badu zerikusirik. Jesus Maria Barriento Pacho,... [+]


Ciutat Morta dokumentalaren liburua diruz laguntzeko kanpaina abiatu dute

Liburuaren aurkezpena otsailaren 4an izango da Bartzelonan, Patricia Herasek bere buruaz beste egitera bultzatu zuen atxiloketaren hamargarren urteurrenean. Crowdfounding kanpainan lortutako diruarekin liburua argitaratzeaz gain, aurkezpenak egin nahi dituzte poliziaren jazarpen... [+]


Milaka pertsonak 4F kasua berrireki dadila eskatu dute Bartzelonan

“Ez da sagarra ustela dagoena, saski osoa da” pankartaren atzean milaka pertsonak Bartzelona erdiguneko karrikak zeharkatu dituzte asteazkenean. 4F kasuaren “muntai judizial, politiko eta poliziala” salatu dute La Directak manifestazioaren kronikan jaso... [+]


Exekutatua izan nintzen

Eskura dago mundua. Esku batek itxaropena loreontzi batean erein dezake, edo zerbaiten zein norbaiten gainean jaurti, bota dezake.


Ciutat Morta edo ‘Der Prozess’

Arrazoirik gabe atxilotua izatea, errugabetasun-presuntzioaren ukapena, zehaztezina den mehatxu baten aurrean norbere burua defendatu beharra eta eskuraezina den justiziari heltzeko alferrikako ahaleginetan ahitzea.


2015-01-22 | Axier Lopez
Ciutat Mortaren irakaspenak Euskal Herritik

4F kasuari buruzko Ciutat Morta dokumentala Kataluniako telebista publikoan emateak lurrikara eragin du Kataluniako gizartean. Euskal Herrian kazetaritza independentea egiten dugunontzat haize bolada gozoa izan da, eta gure kontzientzia astintzeaz gain, ikasgai batzuk ere utzi... [+]


Lurrikara eragin du Katalunian ‘Ciutat Morta’ dokumentalak eta zentsuratzen saiatu izanak

TV3 Kataluniako kate publikoak 'Ciutat Morta' dokumentaleko bost minutu zentsuratu ditu epaile baten aginduz.


Eguneraketa berriak daude