Urriaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak, Zugarramurdiko leizeetan; Xareta eskualdean lehenengoz egingo da pastorala.
Maddiren trajeria izango da Xareta eskualdean egingo den lehenengo pastorala; Zugarramurdiko leizeetan izango dira emanaldiak, eguraldiak eta azpiegiturak uzten badute, 2022ko urriaren 15ean eta 16an.
Pastoral honetarako, Maddi gaztearen kondaira hartu dute oinarri, eta Xareta eskualdearen historian txertatu dute. Pantxika Urruti izango da Maddiren trajeria pastoralaren errejente edo zuzendaria, eta Gerardo Mungia nafarrak idatzi du pastorala.
Tarteka Zuberoatik kanpo egiten da Pastorala, eta kasu honetan, pastorala ez da zuberotarrek egina izango, Xareta eskualdeko biztanleen esku egongo baita; zehatzago, Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietako herritarren esku.
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]
Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]
Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.
Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]