Xaloa telebista Iruñerrian ikusi ahal izateko diru-bilketa hasi dute

  • Iruñerrian euskarazko tokiko telebista martxan jartzeko diru-bilketa hasi du Xaloak Karena crowdfunding plataformaren bidez, emisioak abenduan hasteko helburuarekin. 50.000 euro lortzea du xede.


2014ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
50.000 euro lortzea dute helburu Xaloa telebistako kideek.

Xaloa 1997an hasi zen emititzen Baztan-Bertizarana-Malerrekan. "Sorreratik bertatik, helburu nagusi batek bultzatu du gure jarduna: euskarazko telebista zerbitzu hurbila emateko helburua eta gogoa", diote telebistako kideek.

"Nafarroako Gobernuak 2013an LTD kanalen esleipena egin zuenean, gure proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko jauzi kualitatiboa egiteko aukera ikusi genuen. Horregatik, lehiaketara aurkeztu eta eskuratu ere, eskuratu egin genuen Iruñerrian emititzeko lizentzia".

Lizentzia lortu izana "albiste pozgarria" izan dela diote, "baina baita kezka iturri handia ere", telebista medio garestia baita,  martxan jartzeko inbertsio handi samarrak eskatzen dituena: seinale digitala igortzeko multiplex delakoa, errepikagailuak, azpiegitura tekniko horren guztiaren mantenua eta abar.

Abiatu duten kanpainak bi helburu ditu: hori guztia finantzatzea, eta proiektuaren berri ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xaloa
Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Xaloa Telebista
Elizondotik Iruñerrira jauzia

Xaloa Telebistak lehen urratsak 1997an eman zituen Elizondon. Inguruko eskualdeetara iristen da seinalea. Urte erdi da telebistak Iruñerrira jauzi egin duela. Zazpi langile ari dira Iruñerriko lantaldean. 


2013-07-08 | Xuban Zubiria
Hamaika eta Xaloa telebistei lizentzia eman die Nafarroako Gobernuak

Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu du. Xaloa telebistari berriz, Nafarroa osoan emititzeko lizentzia eman dio gobernuak.


2012-11-21
Hekimen sortu da, euskal hedabideen elkartea

Euskara hutsean lan egiten duten hainbat hedabidek Hekimen elkartea sortu dute. Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute aurkezpena gaur eguerdian, eta han aurkeztu dute zuzendaritza. Iban Arantzabal izango da presidentea lehendabiziko urtean.


2012-10-26
Europak eskatu dio Nafarroari irrati eta telebista pribatuak euskaraz bermatzeko

Espainiako Estatuak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatua dauka. Europako Batzordeak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen egoera aztertu du eta emaitzekin txostena argitaratu.


2012-10-26
Hedabideentzako bi lizentzia lehiaketara bost enpresa aurkeztu dira Nafarroan

Lurreko Telebista Digitalerako bi lizentzia lehiaketa ditu abian Nafarroako Gobernuak eta bost enpresa aurkeztu dira zazpi proiekturekin.


2012-02-04
Nafarroako euskarazko hedabideak: Lehen estu, orain itolarrian

Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2011-12-19
Nafarroako euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen bilakaera penagarria

Abenduaren 16an, Euskararen Foru Legeak 25 urte bete ondorengo egunean, Topaguneak hitza hartu zuen Parlamentuan. Topagunearen Nafarroako arduradun Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioaren arduradun Ainhoa Urretagoienak egin zuten agerraldia Hezkuntza Batzordearen aurrean.


2009-11-21
Telebista itzalezinaren ipuina

Bazen behin, animaliek hizketan zekiten garaian, txakurrak ortozik baina katuak txarolezko oinetako arrosekin zebiltzan garaian, beraz ez hain denbora zaharretan ere, ume bat, nerabe bat, telebistari itsatsita bizi zena, atzamar erakuslea, erpuruaren ondoko eria telebistako... [+]


Eguneraketa berriak daude