Bertso saioa, kantaldiak, mahai-ingurua, erromeria… antolatu dituzte beste urte batez Xalbador Egunean, Fernando Aire “Xalbador” oroitzeko.
Urtero legez, beste pertsona bat ere omenduko dute Xalbadorrekin batera. Pierre Bordazarre “Etxahun Iruri” idazle, txirulari, kantu eta pastoral egilea. Agur Xiberua edo Oi Ama Eskual Herria dira bere kantu ezagunenetako batzuk. (Hil aurretik Zeruko Argian egin zioten elkarrizketa)
Larunbateko afarirako nahiz igandeko bazkarirako erreserba egiteko, deitu 0033624332995 telefono zenbakira.
Egitaraua:
Urriaren 18a, larunbata:
· 19:00: Kantaldia: Transhumantzia. François Rosse eta Mixel Etxekopar, Urepeleko elizan.
. 21:00: Afaria. Mixel Etxekoparren kantuekin
Urriaren 19a, igandea:
. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
· 10:30: Meza nagusia.
· 11:15: Mahai-ingurua. Jean Mixel Bedaxagar, Allande Etxahun, Luxi Etxekopar eta Mixel Etxekopar arituko dira Etxahun Iruriz.
. 11:30: Larraineko dantzariak, plazan.
. 13:00: Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
. 14:00: Bideo emanaldia, Etxahun Iruriren omenez.
· 15:30: Haurren txokoa.
· 15:30: Bertsolariak: Ibai Kanpo eta Joanes Etxeberria bertsolari zubetorrak arituko dira. Ondoren, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.
· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.
Urriaren 18 eta 19an ospatuko da aurtengo Xalbador Eguna, Deiadar elkarteak antolatuta. Urepelen izango dira ekitaldiak eta aurten Xalbador bertsolari eta poeta gogoan hartzeaz gain, Pierre Bordazarre Etxahun Iruri ere omenduko dute.