Xabier Leteren azken kontzertua CDan aterako dute. Entzun aurrerapen kantua

  • Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak. Tartean dago ARGIAk entzungai jartzen dizuen kantu hau: Jardin bat zuretzat.


2011ko azaroaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Xabier Lete zuzenean diskoaren azala
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Letek, azken kontzertu horretan, Pascal Gaigne (gitarra), Txema Garces (baxua), Pello Ramirez (txeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia) eta Karlos Gimenez (pianoa) izan zituen taldekide.

'Xabier Lete gogoan' kontzertua Donostian, abenduaren 4an

Abenduaren 4an Xabier Lete gogoan kontzertu birako hamaikagarren emanaldia egingo da Donostiako Kursaal auditorioan. Kontzertu berezia izango da, egun horretan beteko baita urtebete Lete hil zela. Kantari arituko direnen artean daude, besteak beste, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Antton Valverde, Amaia Zubiria, Amets Arzallus eta Erramun Martikorena. Musikariak, bestalde, Luis Fernandez, Xanet Arozena, Beñat Serna, Francisco Herrero eta 1999ko kontzertuan Lete lagundu zuten Txema Garces, Karlos Gimenez eta Joxan Goikoetxea izango dira.

Han aurkeztuko dute Xabier Lete zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken kontzertua CD bikoitza.

Kontzertua 19:00etan hasiko da. Sarrerak www.kutxasarrerak.net webgunean eskura daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
2021-07-19 | Pilar Iparragirre
Xabier Lete: «Euskal Herri berri posible baten ahots mezulari zen Lurdes»
Cesare Pavesek poema batean idatzitakoarekin ematen diozu Hastapenak atalari amaia...
Bai. Izan zen gizon bat/ saiatu zena,/ baina ez zuena asmatu. Horrela da nirea.

Gogor samarra epaia... Dena den, zerk eraman zintuen zu kantagintzara?
Iraganeko denboretan eta, batez ere,... [+]


Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


2013-05-02 | Jon Torner Zabala
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburuaren euskaratzeagatik. Ilargi-Harria izenburupean plazaratu dute Elkar eta Alberdania... [+]

2011-09-28
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kantaldia urriaren 11n Urnietan

Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]


2011-09-13
Xabier Lete omenduko dute Xalbador Egunean

Urriaren 8an eta 9an egingo da Xalbador Eguna Urepelen (Nafarroa Beherea), Deiadarra elkarteak antolatuta. Aurten, Xalbador hil zela 35 urte beteko direnean (azaroan), hari kantatu zion (Urepeleko artzaia) Xabier Lete musikaria gogoan izango dute. Jaialdiaren aurreneko egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude