Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren irabazleari

  • "Urte luzetan egindako lan isila" aitortu eta eskertzeko hautatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Xabier Gaztelumendi, irabazleari txapela jantzi diezaion. Bertsoa.eus webgunean egin dioten elkarrizketan "ohorea eta harrotasuna" sentitu dituela adierazi du: "Ez delako txantxetakoa elkartean isil-isilik eta itzalpean lanean ari diren dozenaka emakume eta gizon ordezkatzea noiz eta horrelako momentu batean".


2019ko abenduaren 04an - 12:29

Txapelketa honetan parte hartu duten Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolarien aita ere badenak, horrela azaldu du etxeko bertso giroa: "Ume-umeak zirela beti bertsoa, hitza, errima… landu izan dugu jolas bezala eta nonbait Beñati eta Unairi ere gustatu eta bertso eskolara eraman genituen txikiak zirela". Lotura honetan ikus daiteke elkarrizketa osorik.

Abenduaren 14 arratsaldean Donostia Arenan jokatuko da finala

Hauek dira abenduaren 14an 17:00etatik aurrera finalean kantuan arituko direnak:

Zuzenean sailkatuak:

  • Agin Laburu Rezola (hirugarren finala du. 2011n eta 2015ean ere aritu zen finalean).

  • Beñat Gaztelumendi Arandia (laugarren finala du. 2007an, 2011n eta 2015ean aritu zen. 2015ean txapeldun).

  • Jon Maia Soria (laugarren finala du. 2003an, 2007an eta 2015ean ere aritu zen).

Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:

  • Alaia Martin Etxebeste (hirugarren finala du. 2011n eta 2015ean ere aritu zen).

  • Ane Labaka Mayoz (lehen finala du).

  • Oihana Iguaran Barandiaran (hirugarren finala du. 2015ean eta 2017an ere aritu zen).

  • Beñat Lizaso Alberdi (lehen finala du).

  • Nerea Elustondo Plazaola (lehen finala du).

Finaleko sarrerak eskuratzeko aukera bertsozale.eus webgunean dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019
2019-12-16 | Bertsoa.eus
Beñat Gaztelumendik lortu du Gipuzkoako txapela

Xabier Gaztelumendik jantzi dio entzuleen txalo artean, Agin Labururekin buruz-burukoa jokatuta. 6.000 lagun elkartu dira abenduaren 14 arratsaldean Donostia Arenan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean.


2019-12-02 | Estitxu Eizagirre
Lehen aldiz final parekidea Gipuzkoako Txapelketan

Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Abenduaren 1ean Tolosan jokatu da hirugarren finalaurrekoa, eta bertan erabaki da zein zortzi bertsolari arituko diren finalean. Lehen aldiz launa gizon eta emakume arituko dira Gipuzkoako... [+]


2019-11-25 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da azaroaren 24an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bost final laurdenak aztergai

Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu.


2019-11-04 | Bertsozale.eus
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak osatu dira

Azken final-laurdena jokatu eta gero, erabakita geratu da nortzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.


2019-11-04 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da azaroaren 2an Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.


2019-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaranek irabazi du Azpeitiko final-laurdena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 27an Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.


2019-10-28 | Bertsozale.eus
Jon Maiak lortu du puntu gehien Eibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 26an Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.


Eguneraketa berriak daude