Xabier Artaetxebarria: “Bizitzeko eginda gaude eta bizitzeak zahartzen gaitu”

  • Frantziako Jeanne Calment da dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia: 122 urte, bost hilabete eta 14 egun. Guztiok nahiko genuke gehiago eta hobeto bizi, baina zahartzea prozesu geldiezina da, bizitzearen emaitza. Horrelaxe adierazi digu Xabier Artaetxebarria ingeniariak. 26 urteko donostiar honek CAF-Elhuyar saria irabazi berri du zahartzeari buruzko Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra artikuluarekin. Ez da lehenengo aldia, iaz Gazteen Sari Berezia irabazi baitzuen Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? lanarekin. Bioingeniaritzan egin du doktoretza, "ingeniaritza medikuntza eta biologiako arazoak konpontzen laguntzeko" erabili nahi baitu. Medikuntzarekin zerikusia duten hainbat artikulu zientifiko ere idatzi ditu.


2009ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Xabier Artaetxebarria Iñigo Ibañez

Zure lanean dortoka erraldoiak ia berrehun urte bizi daitezkeela diozu eta Caenorhabditis elegans (C. elegans) xixareak berriz, bi aste inguru. Hor tartean hainbat espezie daude, bakoitzak gutxi gorabeherako biziraupenarekin. Gizakia gainontzeko espezieen aldean pribilegiatua kontsideratu al daiteke?

Esan duzun bezala, animalia batzuk gizakia baina gutxiago bizi dira eta beste batzuk gehiago. Alde horretatik, ez dut uste gizakia pribilegiatua denik. Nire ustez gizaki batzuek gainontzeko animaliekin alderatuta dugun pribilegioa da oinarrizko beharrak (elikagaia, naturatik babesteko aukera...) beteta ditugula. Izan ere, animalia gehienak zahartzera heldu aurretik hiltzen baitira, elikagai faltagatik, hotzez, harrapariengatik...

Arazo horiek ez ditugun gizakiak bai garela pribilegiatuak iruditzen zait.

C.elegans xixarean bizi itxaropenean eragin zuzena duten hainbat gene aurkitu direla diozu eta gene bakarra aldatuta, animalia horien bizi-itxaropena bikoiztea lortu dutela ikertzaileek. Etorkizunean gizakiengan honelako praktikak posible direla uste al duzu?

Lehenago edo beranduago, horrelako gauzak teknikoki posible izango direla ia gauza ziurra da. Une hori heltzen denean, galdera etiko handiak planteatuko dira eta zientifikoek bakarrik ezingo dituzte erantzun. Beharrezkoa izango da gizarte osoa ondo informatuta egotea.

Minbizia ere aipatzen duzu. Diozu zelulen telomeroekin egindako frogek erakutsi dutela biziraupena apur bat luzatu ahal dela, baina era berean, minbizi-arriskua handitu egiten dela. Horrek esan nahi du minbizia eta zahartze prozesua nolabait erlazionatuta daudela?

Oso erlazionatuta daude, bai. Minbizian gertatzen den gauzetako bat da zelula batzuk hilezkor bihurtzen direla, kontrolik gabe bikoiztuz. Zelulen zahartzea kontrolatzen duen erlojua hautsita dute, nolabait. Erabiltzen dituzten mekanismoak ez dira guztiz ezagutzen, eta hor egindako aurkikuntzek zahartzea hobeto ezagutzen lagundu dezakete, orain arte egin duten bezala.

Zure artikulutik ondorioztatu daiteke baita ere zelula amekin egindako ikerketek zahartzeak eragindako gaixotasunak sendatzeko balio dezaketela. Etorkizunean gizarte zaharrago eta osasuntsuagoa izango al dugu?

Azken hamarkadetan oso nabaria izan da mundu garatuan gizartearen zahartzea. Etorkizunean zer gertatuko den ez dago garbi, baina gaur egungo ikerketak ez dira zuzentzen gizartearen zahartzea lortzera, baizik osasuntsuago izatera. Helburua ez da derrigorrez gehiago bizitzea, baina bai hobeto.

Zientziak gehiago aurreratu bitartean, gure esku dagoen zer egin dezakegu gehiago eta hobeto bizitzeko?

Artikuluan animalia basatiak aipatzen ditut. Horiek gehiago eta hobeto bizitzeko energia gehiago erabili behar dute gorputza mantentzeko. Gure kasuan, garbi dago elikagai osasuntsuek eta neurriz praktikatutako kirolak laguntzen dutela. Gehiegizko esfortzuak egitea ez litzateke ona, gorputza mantentzeko prozesuei energia kentzen dielako. Antzeko zerbait gertatzen da estres egoerekin, orduan mantentzea alde batera uzten delako, unean uneko arazoa konpontzeko. Gainera, beste animaliak ez bezala, gu pentsatzearekin soilik estresatu gaitezke: lehoi bat atzetik dugula imajinatzearekin bakarrik, gure gorputza ihes egiteko prestatzen da, eta hori ez da ona gorputza mantentzearen ikuspegitik.

Zahartzea bizitzearen emaitza dela diozu. Beraz, espezie guztiak hiltzera kondenatuta gaude. Baina badago espezie bat, hidra, zahartzen eta hiltzen ez dena. Espezie honen ikerketatik abiatuta, gizakiok hilezkortasuna lortzeko itxaropenik ba al dugu oraindik?

Hiltzera kondenatuta gaudela esan daiteke, baina nik uste dut zuzenagoa dela esatea bizitzeko eginda gaudela, eta bizitzeak zahartzen duela. Gizakia hilkorra da izatez, eta hidra bezalako gizaki bat ez litzateke gizaki bat izango, beste zerbait baizik. Gainera, idazle klasikoetatik Oscar Wilden Dorian Grayraino, askok abisatu digute hilezkortasunak ez duela berez ona izan behar...

CAF-Elhuyar sariak

Aurtengoa CAF-Elhuyar sarien hamabosgarren edizioa izan da. 1994. urtean sortu ziren sari hauek zientzia gaien dibulgazioa eta idazle berriak bultzatzeko helburuarekin. Aurten guztira 16 lan aurkeztu dira eta irabazleak honako hauek izan dira:

  • Lehen saria: Xabier Artaetxebarria / Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra
  • Bigarren saria: Ostaizka Aizpurua eta Antton Alberdi / Ardagaiak, basoak pizten dituzten txinpartak
  • Hirugarren saria: Leire Perez eta Maite Artetxe / Polimeroak, minbiziaren aurkako terapiako Troiako Zaldiak
  • Gazteen sari berezia: Xabier Zabala / Haptika edo ukimenaren ustiapena

Irabazle guztien lanak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian argitaratuko dira.

Informazio gehiago:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biologia
Intsektuen apokalipsia antropozenoan

Galdera da ea edozein zibilizaziok gupidarik gabeko gerra egin dezakeen bizitzaren aurka, bere burua suntsitu gabe eta zibilizatua deitzeko eskubidea galdu gabe”. 1

Sei hamarkada igaro dira Rachel Carsonek bere Silent Spring (Udaberri isila) liburu bikaina idatzi... [+]


Cristina Claver.
“Ekosistema mesopelagikoan munduko arrain-biomasarik handiena dagoela pentsatzen da”

Cristina Claver-ek (Bilbo, 1996) Biologia-ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Italiara joan zen Erasmus egitera, eta gero, itsas baliabide biologikoen masterra egin zuen. Nazioarteko masterra zen eta Frantzian, Italian, Irlandan, Suedian eta Seychelleetan egon zen ikasten... [+]


Jon Luzuriaga
“Birsortu nahi genuen ehunaren zelula espezializatuak lortzea izan zen gure helburua”

Jon Luzuriaga Gonzalez (Oñati, 1989) Biokimikan lizentziatu zen (2012) eta ikerketa Biomedikoan egin zuen masterra gero (2013); biak UPV/EHUn. 2018. urtean Biomedikuntzan doktoratu zen eta doktoratu osteko ikertzaile bezala egon ondoren, irakasle bezala dihardu UPV/EHUko... [+]


Alicia Gascon
“Zelulen egitura eta antolaketa hobeto ulertzea lortu dugu”

Alicia Gascon Gubieda (1993, Muxika) Biokimikan graduatu zen 2015ean. Gero, Erresumara Batura jo zuen biologia zelularrean espezializatzeko 2015-2021 urteetan, eta orain, UPV/EHUn lan egiten du, immunologia, mikrobiologia eta parasitologia departamenduan.


Izokina Euskal Herrian: arrain eta ondare

Historia luzeko soka du izokinak Euskal Herrian. Istorio ugari sortu ditu, hasi Historiaurretik eta egun arte. Haren arrantzak garrantzia sozio-ekonomiko handia izan du, eta hala sortu ziren hura erregulatzeko arauak. Atzetik etorri ziren gero, ordea, arau-hausteak, herritarren... [+]


2021-08-01 | Unai Brea
Ionan Marigomez. Ai, itsasorik ez bageneuka...
“Mila arazo ditu itsasoak, baina denen oinarria bera da: gu asko garela”

Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]


Izoztuta bizirik irautearen zientzia eta fikzioa

Siberia, duela 24.000 urte. Bdelloidea espezieko mikroorganismo bat, erresistentzia handiko animalia errotiferoa, Alayeza ibaiko ur hotzetan izoztuta geratu zen. Berriki, zientzialariek animalia desizoztu dute eta, bizirik jarraitzeaz gain, asexualki ugaltzeko gai izan da.


2021-01-11 | ARGIA
Haize Berriak koordinadora sortu da Iruñerrian parke eolikoak ugaltzearen aurka

Haize Berriak izeneko plataforman bildu dira Sacyr enpresak Iruñerriko iparraldean gauzatu nahi dituen proiektu eolikoen aurka dauden hainbat bailaratako plataforma. Haize Berriak plataformak manifestua egin du eta parke eolikoak eraikitzearen aurka protesta ekintza... [+]


Urumea bailaran eukalipto landaketa gehiago ez egitea eskatzen dugu

Idatzi honen bidez, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan, gure ardura eta ezinegona adierazi nahi dugu azken urteetan, eta, batez ere, azken hilabeteotan Urumea bailaran hainbat lurjabe, erakunde publikoen baimenarekin egiten ari den eukalipto landaketen... [+]


Guillermo Quindós, Mikrobiologian katedraduna (EHU)
“Zientzialariek, bereziki medikuek, urteak daroatzate hau etorriko dela esanez”

Leioako Medikuntza Fakultatea du ohiko lantokia Guillermo Quindós Mikrobiologia katedradunak. Martxoaren 13an, Espainiako Gobernuak konfinamendua ezarri baino egun bat lehenago, Un par de verdades sobre el coronavirus berbaldia eskaini zuen EHUko Zientzia Fakultatean... [+]


Irati Romero Garmendia Ikertzaile biomedikoa
“Ikerketa feministagoa behar dugu”

Irati Romero Garmendiak Bordeletik eman du bere ibilbidearen berri. Hain zuzen, minbizia ikertzen duen laborategi baten lanean dabil orain, eta, hara iristeko ahalegin handia egin behar izan badu ere, nahiko modu naturalean heldu dela iritzi dio.


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


2017-12-06 | Iñaki Sanz-Azkue
Araotz
Hiru muskerren topaleku bakarra

Bat, bi eta hiru. Hiru musker-begi zelatan, zeharka begira dauzkagu. Kareharrizko horma zaharrean daude eguzkia hartzen. Hiruek begirada berdina dute, begiak, aldiz, ezberdinak. Izan ere, Araotzeko mendietan musker-begiak hiru dira, hiru espezierenak. Eurek, noski, jakingo dute... [+]


2017-07-10 | Hegoi Belategi
Rosa Binimelis. Ekologia, ekonomia, etika
“Teosinteak kalte handiak eragin ditu Aragoin eta Katalunian; Nafarroan ezjakintasuna da nagusi”

Sastraka inbaditzaile bat agertu da Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako artasoroetan. Teosintea, teosintle nahuatl hizkuntzan, Zea familiako landarea da, artoaren senidea beraz. Rosa Binimelis (Castelló, 1979) ingurumen zientzietan doktorea da, eta azken urteotan teosinteaz... [+]


2017-06-27 | Unai Brea
Kepa Ruiz-Mirazo. Biziaren sorreraren gakoak argitu nahirik
“Gaur egun Lurrean dugun bizia oso konplexua da eta ez daukagu argi zergatik”

Lan ildo bikoitza du Kepa Ruiz-Mirazo (Gernika, 1970) EHUko  ikertzaileak. Batetik, Leioako Biofisika Unitateko laborategietan bizia sortu aurreko urratsak erreproduzitzen saiatzen da; bestetik, bizia bera zer den hausnartzen du Biologiaren Filosofia ikertaldean. Beraren... [+]


Eguneraketa berriak daude