Xabier Santxotena artistak Baztango Bozate auzoko eskulturen parkea amaitu du. Parkea amaitzeko falta ziren altzairuzko bi eskulturak, Gorri Burdin Zure eta More Zeruko Begirada, orain jarri ditu. Bestalde, aurrera begira proiektu gehiago ditu, esaterako Artziniegan duen tailerra museo bilakatu nahi du. Horrela bisitariak Bozateko parkean bere eskulturak ukitu ostean, bozetoak egiten dituen laborategia ezagutzeko aukera izango du.