Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

  • Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria ezagutzeko baina ondo aizuek. Celtic Knot 2024 konferentzia izan zen Waterforden, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen izenean bertara joatea eskatuta lortu nuen gonbidapena (aurkezpen bat egiteko aukerarekin). Ohar batzuk ekarri ditut bertatik.


2024ko urriaren 04an - 07:00
Azken eguneraketa: 10:15

Celtic Knot da hizkuntza zeltikoetako wikipediek antolatzen duten biltzarra, eta euskaldunak ez gara berez talde horretakoak, baina hizkuntza gutxituen enfoke global batekin egiten dute, beste herrialde batzuetako jendeak eta ideiak elkar daitezen biltzarrotan. Euskal wikilariak izan dira aurreko edizio batzuetan, eta aurten ni eta beste lagun bat ere (Galder Gonzalez wikimaisua) han izan gara. Waterford hirian izan da, Irlanda ekialdeko itsasadar sakon batean.

Esperientzia aberasgarria izan da niretzat, eta apunte batzuk ekarri ditut; laburpen bat baino gehiago, oharren piskolabis bat. Horra, zuontzat:

  • Gu txikiak bagara... Europako hizkuntza gutxitu gehienak, kenduta katalana, geurearen aldean ze txikiak diren. Irlanderazko wikipedia ere ez da batere indartsua, itxura batean.
  • Irlandera eta galesa, hizkuntza gisa daude Wikipedian noski, Vicipéid eta Wicipedia deritzoten proiektuekin, baina antolakuntzaren aldetik, Wikimedia Community Ireland eta Wikimedia UK adar estatalen azpiadarrak dira. Hobea da Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen eredua, non independentzia linguistikoz dihardugun, behar denean elkarlanean Espainia edo Frantziako kapituluekin, baina gure gobernantza eta izen propioarekin.
  • Zeltiarrentzat interesa izan zezakeen zerbait aurkeztera joan nintzen, eta egin ere bai: nola erabili izan ditugun Wikidata eta Wikipedia egiteko Egunean Behin lehenbizi, eta gero Cwis Bob Dydd bertsio galesa. Hemen dago nire aurkezpena.
  • Euskal Herritik beste bi ekarpen izan ziren, Galder Gonzalezen eskutik, WikiEmakumeak Erasmus+ proiektua nola doan (ez nahas Wikiemakumeak proiektu lokalarekin), eta Euskal Herriko Historia 100 Objektutan egitasmoaren azalpena.
  • Historia 100 objektutan... Ilusioa egiten didan proiektua da, eta Irlandan egina dago halako bat, ingelesez eta ez Wikipediak bultzatua, eta hara, zerrendako bi objektu biltzarretik 300 metrora zeuden, baina bata ez zegoen Wikipedian (Hiru Erregeen Kapa liturgikoa), eta besteak (dokumentu bitxi hau) argazki bakar bat zuen. Irlandari lagundu behar niola pentsaturik, argazkiz hornitu nituen biak Commonsen (hemen eta hemen).
  • Arnasgune digitalak. Maggie Glass irakaslearen hitzaldi batean jardun zuen breathing space edo arnasguneez... Behean itsatsi dudan diapoa bere hitzaldian zegoen eta uste dut puntu inportante batzuk dituela. Gero Glassen enfokea joan zen pixka bat beste ingurumaria batzuetatik baina tira, batetik uste dut Mastodon.eus-eko erabilpen arauetan badagoela arnasgune digital horrentzako definizio-oinarri egokia; eta bestetik hausnarketa datorkit burura Euskaraldia berriro datorrela-eta, espazio digitalerako gune eta jardueren analisi bat behar duela ariketa horrek.

  • GaelGoer app interesgarria aurkeztu zuten biltzarrean. Irlandesezko hiztunak elkarrekin kontaktuan jartzeko tresna bat. Ekimen boluntarioa, sortzaileek pagatua... laguntzarik gabe? itxura batean hala da. Harrituta nola erakunde irlandarrek ez duten nonbait jendeak aurkeztutako ekimen teknologikoak diruz laguntzeko sistema bat.
  • Irlandan... jakin irlanderaz uste baino gehiagok dakite, %60ak agian, eta ezaguera bereziki zabalduta dago pixkat ikasien artean. Hau da, alkatea dator edo beste pertsona asko, eta lasai egin dezakete irlandesez, ikusten denez; baina gero kalean, administrazioaren seinaletikan guztiz agertu arren ingelesaren ondoan, hortik kanpo ez dago mundu pribatuan inongo agerpenik, eta hiztunen arteko konexioa ere oso zaila dela dirudi (hortik GaelGoer aplikazioaren erabilgarritasuna).
  • Hortaz, kontraesan moduko bat irlanderaren inguruan... Hala ere, ikustea gazte batzuk, WikiEmakumeak Erasmus-en dabiltzanak, Bigarren Hezkuntzan gaelikoz jarduten eta wikipediatzen, ba puntu polit bat iruditu zitzaidan (lau gazte hurbildu ziren biltzarrera ekimen horretakoak; beste eskualde batekoak ziren).
  • Wikipedia Fundazioaren ekimenen artean, Abstract Wikipediak dakarren promesa interesgarria iruditu zitzaidan, eta asturiar-arabar batek dauka posizio inportante bat bertan: Genoveva Galarzak egin zuen aurkezpena, izango dugu Euskal Herritik gauzak azaltzen, espero dut.
  • Fundazioaren beste ekimen bat, Incubator delakoa, non hizkuntza gutxitu horietako hiztunak trebatzen diren beren proiektuak aurrera ateratzeko. Aurkezpen interesgarri bat izan zen honako hau. Hortaz, Wikipedian badaude egitasmoak hizkuntza txikituen alde... Ez dakit zelako bultzada duten termino erlatiboetan, baina bada zerbait. Hemen beste biltzar-panel baten bideoa hizkuntza aniztasunaren inguruan.
  • Incubator horretatik, enfokea irekia dago hizkuntza gutxitu dibertsoetara: Mendebalde aurreratuan oso gutxikoak badira tartean (Inariko Samiera, 400 hiztunekin), edo kontestu etniko desberdin batzuetan miloika hiztun izan arren apenas baliabiderik gabe daudenak: Dagbani hizkuntza Ghanan, 3 milioi hiztunekin; edo Kadazandusun hizkuntza, agian euskaldunok beste hiztunekin. Komunitate hauetako wikilari saiatuak ezagutzea Celtic Knoten plazera eta indargarria izan da niretzat.
  • Kadazandusuntarrek Pitabangan bat antolatu zuten Waterforden zeudela: literalki, Auzolana. Irlandako inguru horretako gauzak hizkuntza desberdinetan editatzeko. Gustura hartu nuen parte.

 

  • Nire lehen aldia izan da Irlandan. Ez da bereziki estetiko-emozionalki erakartzen nauen herrialde bat. Zuhaitz gutxiko zelaiak eta kale tristeak... Tira, Waterford hiri interesgarria da kontestu horretan, bikingoek fundatu zuten eta atsegina da. Besterik ere ez dut ezagutu, ez Dublin ez ezer, beraz ez dakit nire iritziek baliorik duten. Goi-goiko irudian ikusten dena bertako monumentu bat da, Reginalden dorrea: haren aurrean geneukan biltzarra. Kale berean, beste 200 metrora, erakutsi zuen berak asmatutako Irlandako hiru koloreko bandera Thomas Francis Meagher abertzaleak 1848an. Estatua bat dago bertan eta argazki hau atera nionean, gorbata jarria zioten ezpatan.
  • Waterfordeko alkatea ezagutu nuen, aurretik eta atzetik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


Alex Pancho Robles, hizkuntza aktibista guarania
“Guarania patronatuta egon da, kartzelatuta, esklabotuta”

Garabidek antolaturik, Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-20 | Langune | FUEN
Alexandru Jerpelea, Arrumanoa Zaintzeko Itzulpen Automatikoaren Aitzindaria
“Proiektu honek berez ez du hizkuntza ‘salbatuko’, baina espero dut norabide egokian urrats bat eman izana”

Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Hizkuntza gutxituek ingurune digitalean duten presentzia bermatzeaz arituko dira Donostian egingo den kongresuan

Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.


MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen ‘Eurovision’ moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Mister Spanishen ehorzketa

Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]


Eguneraketa berriak daude