AEBetako Segurtasun Nazionaleko Agentziak (NSA) mendebaldeko hainbat estatuburu espiatu ditu, WikiLeaks-ek argitara atera dituen dokumentu batzuen arabera. WikiLeaks-ek bere webgunean publikatu du berria.
Dokumentu horietan azaltzen denez, AEBetako agentziak espiatu egin ditu Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiaren eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren arteko elkarrizketak, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren eta Silvio Berlusconi Italiakoaren arteko elkarrizketak, eta Europar Batasuneko eta Japoniako merkataritza ministroen artekoak.
Ban Ki-moonek eta Merkelek klima aldaketaren inguruan eztabaidatu zuten, Netanyahuk laguntza eskatu zion Berlusconiri Obamari aurre egiteko, eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Berlusconiri abisatu zion bere herrialdeko banku sistemak “hondoa jo zezakeela laster”.
Julian Assange WikiLeakseko editoreak azaldu duenez, kezkagarria da AEBek, beren petrolio konpainia handiak babestu nahian, Ban Ki-moonek klima aldaketari buruz egindako bilerak espiatu izana. “Interesgarria izango litzateke NBEren erreakzioa ikustea: NBEko idazkari nagusia espiatzeak ez badu inolako ondoriorik, orduan munduko edozein herritar espiatua izan daiteke”, gaineratu du.
Jean-Noël Barrot ministroaren telefono pertsonala hackeatu dute, honek Signal aplikazioko mezu zifratu bat ireki ondoren. Gai Numerikoen –digitalen– ministro ere izan zen Barrot, eta gisa honetako amarruen aurkako lege proiektu bat ere sustatu zuen.
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]
Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.
2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.
Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.
Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]
Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]
EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]
Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.
Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]
Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]
Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.
Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko".