Whatsapparentzat alternatiba bila?

  • Azken aldi honetan mugikorretako bat-bateko mezularitzako sektorean lehia zorrotza gertatzen ari da. Izen handiena dutenak gutxi batzuk dira: gurean Whatsapp-a, Line eta Wechat ekialdean... Baina aplikazio hauen atzean beste batzuk tokia egin nahian ari dira ezaugarri bereizgarri bat eskainiz: komunikazioaren segurtasuna.


2014ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Whatssaparen alternatiba berriak
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Internet bidezko komunikazioen arteko espioitzaren salaketen harira, erabiltzaileak norberaren intimitatea gehiago estimatzen du. Behar honen aurrean balio bereizgarriak dituzten zerbitzu berriak sortzen ari dira, datu pertsonalen babesa eskeintzen dituztenak. Aplikazio hauen berri Vilaweb atarian izan dugu.

Redact

“Mezugintzako guztiz segurua den lehenengo aplikazioa” gisa saldu zen duela urtebete. Zerbitzuak ez du mezurik gordetzen, ez eta kontaktuen informazioa ere, edozein informazio mota lapurtzea sahiesteko. Intimitatea areagotzeko, bakoitzari PIN zenbaki bat egokitzen dio, izenik, mugikor-zenbakirik edo helbide elektronikorik ez eskatzeko. Redact ordaintze-zerbitzu bat da, 3,45 euro Androidentzat eta 4,43 iOS sistemarentzat.

Whistle.im

2013ko irailean Alemanian sustaturiko mezularitza zerbitzu hau beta fasean dago eta Android sistemarako sortua izan da. Intimitatea norberaren oinarrizko eskubidea dela aldarrikatzen dute. Zerbitzu honek pribatutasun osoa bermatzen  digu.

BBM

Blackberry mugikorrentzat BBM aplikazioa dugu. Merkatuko zerbitzu beteranoena da. Iaztik aurrera Android eta iOS sistema erabiltzen duten mugikorretara zabaldu da. Segurtasuna da BBMren erakargarri nagusia, datuak ezkutatzeko sistemak erabiltzen dituelako eta erabiltzaile bakoitzari PIN bat ezartzen dio.

ChatSecure

Komunikazioa babesteko beste aukera bat, doakoa eta kodigo irekiduna da. Android eta iOS sistementzat balio du, baita ordenagailuko Linux, Mac eta PC sistementzat ere. Aplikazio honek jada existitzen diren bat-bateko komunikazioetatik (Facebook chat, Google Talk, Hangouts...) bidaltzen ditugun mezuak zifratzen ditu.

Telegram

Alternatiba guztietatik azkenaldian sona gehien duena da. Whatsapparen estetika eta funtzio berdinak ditu kasik. Doako erreminta seguru bezala aurkezten dute egileek eta gaur egungo sektoreko bi zerbitzu nagusiak  bi ezaugarriekin gainditu nahi dituzte: segurtasuna eta abiadura. Bereizgarrien artean bidaltzen diren mezuek iraungitze epe bat dute, denbora jakin bat igarotzean, mezuak ezabatu egiten dira. Gainera, kalitate handiko bideoak bidaltzeko aukera ematen du, gehienez giga bateko pisurekin. Zerbitzu hau Android eta iOS sistementzat sortua dago

Heml.is

Telegram-en lehiakide izateko aukera handiak ditu aplikazio honek. Duela urtebete sortu zen Heml –suedieraz sekretu- Prism estatubatuar espioitza programak sortutako debatearen ondorioz. Sortzaileek diotenez, nahiago dituzte internet eta sare sozialen bidezko komunikazioak, baina pribatutasun ezak bultzatu zieten zerbitzua aurrera ateratzea: “Inork ezin du espiatu mezularitza aplikazio hau, ezta guk ere. Sekretuak sekretu dira, sekretuak badira”

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Whatsapp
Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Whatsapp ez da derrigorrezkoa izango EAEko irakasleen oposizioetan parte hartzeko

EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.


Isun erraldoia Whatsappentzat, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik

Datuak babesteko Irlandako Batzordeak, DPCk, 225 milioi euroko isuna ezarri dio Whatsappi, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik. Zehazki, arazoa da Whatsappek ezkutatu egiten duela zer eta zenbat datu pertsonal partekatzen duen Facebookekin. Facebookek Irlandan dauka... [+]


2021-01-08 | ARGIA
Hautsak harrotu ditu WhatsAppen erabilera-baldintzen eguneraketak

Erabilera-baldintzak eta pribatutasun politika eguneratu ostean Europatik kanpoko erabiltzaileen datuak Facebookekin elkarbanatuko ditu WhatsAppek. Euskal Herriko erabiltzaileen datuen partekatzeari ez dio eragiten eguneraketak. Sareetan hainbat erreakzio eragin ditu berriak,... [+]


Ikasleen esperimentu arrakastatsua: jaso duzu Nicoren mezua?

Niri asteazkenean iritsi zait mezua, whatsapp bidez: “Lagundu iezadazu munduari itzulia ematen. Nico naiz” (ikusi irudia). Ziztu bizian zabaldu da astearte goizean Madrilgo ikastetxe batean abiaturiko esperimentua: helburua, ohartzea irudiak zeinen azkar hedatzen... [+]


Zer egin behar dut ordenagailuan WhatsApp erabiltzeko?

WhatsApp aplikazioa ordenagailuetan erabili ahal izateko aukera eskainiko duen web bertsioa jarri dute martxan.


2014-02-20 | Iera Aranburu
Facebookek WhatsApp erosi du 19.000 milioi dolarrengatik

Facebook konpainia WhatsApp mezularitza enpresa erosteko adostasunera iritsi da asteazkenean, AEBetako Balore Merkatuko Komisiora (SEC) bidalitako informazioaren arabera. Salerosketa oraindik ez da itxi, operazioa burutzeko agintaritzaren baimenak jaso behar baitituzte.


2014-02-10 | ARGIA
Whatsapp enpresa-komunikaziorako
segurua ote?

Internet bidezko datuen bidalketak kontrolatzea geroz eta errazagoa bihurtzen ari da. Horregatik  mugikorreko aplikazioen bidez bidaltzen dugun informazioa neurtu egin behar dugu ondoren arazorik izan ez dezagun.


2012-05-04
WhatsApp aplikazioa euskaratzen laguntzeko aukera ireki dute

WhatsApp, sakelako telefonoetan mezu bidezko komunikazioa ahalbidetzen duen aplikazioa itzultzeko sistema ireki dute. Milaka dira telefono inteligenteekin aplikazio hori darabilten euskaldunak, baina orain arte ez da aplikazioa bera euskaraz deskargatzeko aukerarik izan... [+]


Eguneraketa berriak daude