Mapoyoen hizkuntza, wanai bezala ere ezaguna, indartsua zen Orinoco ibaiaren inguruan, baina kolonizazioa dela eta, bere indarra galtzen joan zen, eta gaur egun sei hiztun ditu bakarrik. Hala ere, Venezuelako Gobernuaren eta UNESCOren elkarlanari esker, hizkuntza salbatzeko pausuak ematen ari dira.
Venezuelako Bolivar estatuko Los Pijiguos herrian Karibeko tribuetatik datorren herrixka bat dago: mapoyo edo wanai izenekoa. Mapoyoek oraindik haien kultura, ohiturak, ezagutzak eta historia transmititzen jarraitzen dute herrixkako txikienei. Lehen haien hizkuntzan egiten zuten kultura eta historiaren transmisioa, baina kolonizazioaren erruz, gaztelania gailentzen joan da, eta gaur egun sei hiztun bakarrik ditu wanai-ak.
Mapoyoen hizkuntza eta kultura hiltzeko arriskuan izan dira urte askotan, baina hiztunen determinazioa dela eta, guztiz ez galtzea lortu dute. Egoeraren larritasuna zela eta, 2007an herriko eskolan irakasle elebidun bat hasi zen lanean. Berehala Venezuelako Gobernuaren laguntza jaso zuten, eta Hugo Chávezen eskakizunari esker, UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterialaren zerrendan sartu zuen wanai-a.
Zerrenda honetan sartzeaz gain, UNESCOk adierazi zuen hizkuntza eta kultura salbatzeko larrialdizko neurriak hartu behar zirela. Hala, Venezuelako Gobernuarekin elkarlanean, material pedagogikoa eta wanai idazketa sistema garatzen hasi ziren, komunitateko eskoletan erabiltzen hasteko.
Jairo García Bastidas mapoyo ekintzaileak eta wanai-aren biziberritzean lanean dabilen gazteak adierazi du beraien herrixka komunitatea indartu eta salbatzeko Estatu proiektu batean sartu zela. Horrez gain, irakasleek sortutako material pedagogikoak erabiltzen direla baieztatu du Jairo Garcíak: “Ama hizkuntzaren ikasketan laguntzen duten material pedagogikoak dira”, esan du.
Bolivarren eskutik borrokan
Mapoyoek esku-hartzea izan zuten Kolonbia Handiaren askatasunean; izan ere, Simon Bolivar eta bere tropak lagundu zituzten gudua Amazonasen mugan zegoenean. Espainiar Inperioaren eskuetatik askatzeko kolaborazio hori islatzen duen oroigarri bat dute: Simon Bolivarrek eskerrak emateko oparitu zien ezpata bat.
“Garai haietako gure aberriko kideen alde borrokatu ziren Paez generala eta Simon Bolivar askatzailea, Espainiar Inperioak okupatutako lurrak askatzeko. Guda hori 1815ean gertatu zen; horren froga gisa, jauntxoen eskuetatik pasa den ezpata bat daukagu”, adierazi zuen Jairo García Bastidas gazteak.
Elkarlanaren fruituak
Herrixkako txikienei hizkuntza erakusteko, eguneroko bi orduko lezioekin hasi ziren. Mapoyoz erabilienak diren esaldiak ikasten hasi ziren, eta hortik denbora batera Venezuelako ereserkia mapoyoz abesten ikasi zuten. Venezuelako Herri Indigenen Ministroak, Aloha Núñezek adierazi duenez, hasierako lan horrek “hazia” landatu zuen, eta orain emaitza positiboak ari dira jasotzen: “Garrantzitsua da azpimarratzea aurretik hizkuntza salbatzeko lan handia egin zuela komunitateak, eta UNESCOri esker, aurrera ateratzeko erraztasun handiagoak ditugu orain”, adierazi du ministroak.
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]
Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]
Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]
Hizkuntzaren aldeko aktibistatzat aurkeztu dituzte bere buruak Casamachin Yulek eta Velasco Nuskwek, nasa herriko indigenak biak ere. Nasayuwea biziberritzeko taldean ari dira lanean, Kolonbian, Cauca eskualdeko Toribío udalerrian. 37.166 biztanle dira eta, horietan, %96... [+]