Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak beste.
Abuztuaren 8ko gauean atxilotu zuten 76 urteko aktibista. 2021etik egon da Filipinetako Gobernua bera atxilotzeko saiakeran. Izan ere, orain Filipinetako Errepublikan dagoen gobernua gainditzeko hauteskunde-saiakeran parte hartu du azken urteotan Walden Bellok.
Rodrigo Duterte zen lehendakaria lehen, Ferdinad Marcos diktadorearen semeak hartu du bere postua orain, Ferdinad Bongbong Marcos-ek. Gainera, lehendakariordea Duterten alaba Sara Duterte da.
Badira urte batzuk Belloren inguruan ARGIAn berri ematen hasi ginenetik: Thailandiako erregearen inguruan hitz egin zuen 2006an, Txina kolonialistaz 2010ean eta Periodismo Humanori emandako elkarrizketan esandakoak ere argitaratu genituen 2012an.
Planetaren ongizatea defendatzen duen Aplaneta-k ere Belloren kontrako jazarpenarekin amaitu eta bere erabateko askatasuna eskatu du –baita Via Campesinak eta antzeko erakunde ugarik ere–, eta Focus on the Global Sout GKEak zabaldutako adierazpena luzatu dute haien web orrian.
Focus on the Global Southek kasuaren laburpena egin du. Bertan azaldu dutena euskaratu dugu:
2021 azaroaren 6ean, Filipinetako drogen aurkako agentziak (PDEA) drogaren aurkako sarekada bat egin zuen Davao de Oro probintzian. Sarekadan atxilotutako batzuek jakinarazi zuten Jefry Tupas atxilotuen artean zegoela, baina irteten utzi ziotela. PDEAk ez du horri buruzko inolako argibiderik eman.
2021eko azaroaren 9an, Davao hiriko gobernuaren Facebookeko orrialdean argitaratutako ohar batean, Sara Duterte garai hartako alkateak Tupas "hiriko informazio ofizial ohia" zela esan zuen, "drogen sarekada batean nahastuta egon zena", eta baieztatu zuen Tupasek bere dimisioa sinatu zuela, eta une berean jakinarazi zitzaiola Davao hiriko gobernuarekin egindako lanari agur esan ziola.
2022ko martxoaren 7an, Tupasek 10 milioi pesoko (176.000 euro) demanda aurkeztu zuen Belloren aurka, hark hauteskunde-kanpainan egindako adierazpenengatik.
2022ko martxoaren 20an, Bellok 2022ko Filipinetako Hauteskunde Nazionaletarako hautagai gisa parte hartu zuen telebistako presidenteordetzako eztabaidetan, bertan zalantzan jarri zuen zergatik askatu zuten Tupas, nahiz eta ustez drogen sarekadan parte hartu Davaon, 2021eko azaroan.
2022ko apirilaren 20an, Bello kontra-adierazpen bat aurkeztu zuen ziberlibeloaren kasuari buruz.
2022ko abuztuaren 8an, Davaon bazkaltzeko orduaren inguruan atxilotzeko agindua eman zuten -han aurkeztu zuten kasua, eta Bello doktorea akusatu zuten-, eta Quezon Cityko (QCPD) Polizia Barrutira transferitu zuten posta elektronikoaren bidez.
Agindua 16:00ak baino minutu batzuk geroago jakinarazi zen, eta Bello Quezon Cityko bere egoitzan atxilotu zuten. Gobernuaren bulegoak ofizialki ixteko ordubete baino gutxiago falta zenean, Bello doktorearen talde juridikoak ezin izan zuen fidantza ordaindu, fidantzako dirua eskura zuten arren.
Orduan, Bello Quezon Cityko polizia-barrutira eraman zuten – 8. komisaria –, baina geroago Camp Karingalera eraman zuten, eta Quezon Cityko polizia-barrutian (QCPD) atxilotu zuten.
2022ko abuztuaren 9an, fidantzaren ordainketan eta liberazio-aginduaren jaulkipenean atzerapen burokratiko batzuk izan ondoren, Bello arratsaldeko 17:30ak inguruan askatu zuten behin-behinean.
Walden Bello behin betiko askatua izateko kanpainari ekin diote orain eta Google-ren inprimaki honetan sinatu daiteke eskaera.
Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]
Azkenean, odolik isuri gabe amaitu da apirilaz geroztik Sabina/Xianbin/Escoda atoloiaren urmaelean, Spratley uhartediaren ekialdean, BRP Teresa Magbanua, Filipinen kosta-zaintzako ontziaren aingura-aldi luze bezain atezua. Irailaren 15ean, igandez, aingura jaso eta porturantz... [+]
Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Filipinetako Rodrigo Duterte presidenteak adierazi du Lapu-Lapu heroi nazionalaren estatua handiagoa eta altuagoa izatea nahi duela, Fernando Magallaes konkistatzaile portugaldarrarenak baino. Mundu Biraren espedizioan Joan Sebastian Elkanoren nagusia izan zen Magallaes, hil... [+]
Erasoen erdia baino gehiago Kolonbian, Mexikon eta Filipinetan gertatu ziren, Global Witness erakundeak emandako datuen arabera. Klima larrialdia areagotzen doan neurrian, "haien lurra eta gure planeta defendatzen duten" pertsonen aurkako indarkeria ere areagotu egiten... [+]
Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak konfinamendua betetzen ez dutenei tiro egiteko agindu du. Herrialdeko biztanleria osoaren %16a pobrezian bizi da, eta kaleetan lan egitea da bizirauteko duten era bakarra.
Vicente L. Rafael historia irakaslea da AEBetako Seattleko Washington Unibertsitatean. Elkanoren Mundu Birari buruz Euskal Herrian ekoitzi eta diruz lagundutako filmak piztu duen eztabaidaz idatzi du Filipinetako Rappler hedabidean. Espainiako inperioaren krudelkeriak ezkutatu... [+]
Espainiako eta Euskal Herriko erakunde pubilkoen diruz lagundutako eta sustatutako Elkano, lehen mundu bira filma animaziozko lanik onenaren Goya sarirako izendatu dute. Bien bitartean, film hori bera zinemetan eskaini ala ez aztertzen ari dira Filipinetan, hango banatzaileak... [+]
Twitter bidez agerian utzi dute Elkanoren filmeko pertsonaia nagusiak Mexikoko konkistan girotutako El doradorako Bidea filmaren kopia direla. Euskal Herrian Elkanori buruz egindako filmak kritika gogorrak jasotzen jarraitzen du Filipinetan.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria... [+]