Sareren aldarriak eta Voxen liskar gogoa

  • Unai Paroten egoera salatzeko, 31 kilometroko mobilizazioa egin behar zuen Sarek Arrasaten, larunbat honetan. Baina bertan behera utzi zuen VOXekin eta PPrekin liskarrak ekiditeko. Horren ordez, elkarretaratzea egin dute asteburuan herriko plazan. Alderdi ultraeskuindarra leku berean bildu da, eta liskarrak egon dira.


2021eko irailaren 20an - 13:52
Azken eguneraketa: 15:54
Argazkia: Foku.

Sarek irailaren 17an jakinarazi zuen Arrasaten (Gipuzkoa) larunbaterako deitutako martxa bertan behera utziko zuela. "Bizi osorako zigorrik ez! Giza Eskubidea, elkarbizitza, konponbidea" leloa zuen mobilizazioak, eta presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko mobilizazioa izan behar zen: Unai Parot euskal presoaren salbuespeneko egoera amaitzea eskatzeko, 31 kilometroko ibilbidea zuten prestatuta. Audientzia Nazionalak martxa ahalbidetu bazuen ere, VOXek eta PPk gogor egin zuten horren aurka. "Liskarra nahi dutenei aukera ez emateko", Sarek baztertu egin zuen mobilizazioa. 

Manifestazioaren ordez, larunbatean, elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko hainbat gunetan. Arrasaten, Herriko plazan bildu dira “Faxismoaren aurrean, antolakuntza eta borroka” lemarekin.  VOXek eta PPk, berriz, kontrakotasun osoa adierazi nahi izan dute, eta elkarretaratze paraleloak egin dituzte herrian. Voces contra el Terrorismo elkarteak deituta, VOXeko Santiago Abascal, Javier Ortega Smith eta Macarena Olona alderdiko kideak eta hainbat biktima bildu dira plazan. 

Zauritu bat

Tentsioa areagotu egin da bi aldeen artean, eta antifaxistak Arrasatera heltzeko autobusetarantz zihoazela, Ertzaintzak kargak egin ditu. Adin nagusiko gizon bati buruan zauria egin diote, eta ospitalera eraman behar izan dute, Noticias de Gipuzcoa hedabideak zabaldu duenez.

Igandeko mobilizazioa

Igandean, Gora Arrasate! ekimenak beste elkarretaratze bat egin du, VOX alderdiak izan duen “probokazio” jarrera salatzeko. Bestalde, datorren iganderako deitu dute hurrengo bilkura. Tropa frankistak Debagoienara iritsi ziren 85. urteurrena izango da asteburuan, eta eguerdiko hamabietan, biktimak omentzeko ekitaldia antolatu du Intxorta Kultur Elkarteak bailarako Udalekin, Aldundiarekin eta Gogora institutuarekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


Eguneraketa berriak daude