Iruñean eta Gasteizen izan da Santiago Abascal, eta bertaratu direnek faxistak kanpora edota faxismoaren aurrean, langile antolakuntza gisako oihuak egin dituzte. Irungo ekitaldiaren aurka egin dutenak identifikatu eta miatu ditu Ertzaintzak.
Iruñean, Gasteizen eta Irunen ekitaldiak egin ditu Vox alderdi ultraeskuindarrak asteburuan, eta horien aurka mobilizatu dira hiru hirietan.
Larunbatean izan dira Gasteizko eta Irungo ekitaldiak. Gasteizen NH Canciller Ayala hotelean izan da, eta, besteak beste, Santiago Abascal Voxeko presidentea izan da bertan. Ekitaldiaren aurka, Faxistak kanpora lelopean dozenaka gazte elkartu dira hotelaren aurrean. Faxistak kanpora, NH faxista y cómplice eta Faxismoaren aurrean, langile antolakuntza gisako oihuak egin dituzte.
Hala Bedik jaso duenez, ekitaldia hasi aurretik Udaltzaingoak moztua zuen Ramón y Cajal kalea, eta Ertzaintza ere bertaratu da. Mitina bukatu ondoren, barruan egondako zenbait pertsonak kanpoan zeudenak probokatzen saiatu dira, keinuak eginez eta "Viva España" gisako oihuak botata. Tentsioa egon da Ertzaintzaren eta protesta egin dutenen artean, baina ez da istilurik izan.
Irunen, identifikazioak eta miaketak
Irunen, berriz, 12:00etarako zuten hitzordua jarrita Alberto Anguera plazan, baina ordubete lehenagorako ekitaldiaren aurka bertaratutakoak identifikatu eta miatu ditu Ertzaintzak. Gedarrek jaso duenez, Voxeko kideek plazatik alde egin dute.
Iruñeko ekitaldia igandean izan da, eta bertan ere izan da Abascal. NH Iruña Park hotelean egin dute hitzordua, eta haren aurka elkarretaratzea egin dute Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista lelopean.
Bilbon, asteartean egingo du ekitaldia alderdi ultraeskuindarrak. Ercilla hotelean izango da, 18:30ean, eta bertan izango da Jorge Buxadé Vox-eko eurodiputatua eta Acción Políticako presidenteordea.
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Ekainaren 9an Europako hauteskundeak izango dira, herritarrei gutxien interesatzen zaizkigun bozketak, antza, nahiz eta jokoan asko dugun. Agertzen zaigun panorama, gainera, ez da batere baikorra, ultraeskuinaren aurreratze nabarmena aurreikusten baita. Faxismoari aurre egitera... [+]
Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]
ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.
Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]
Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.
Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.
Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]
Ostiralean 25 urte beteko dira Ricardo Guerra faxistak Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuenetik. Zabaletaren oroimenez eta faxismoaren aurka, manifestazioa antolatu du Bultzadak Donostian.