Matthias Müller Volkswageneko presidenteak iragarri duenez, “funtsezkoak ez diren” inbertsioak eten edo atzeratu eginen dituzte. Nafarroako Landabenen 900 milioi eurotako inbertsioa dute aurreikusia.
Isurien eskandaluaren ondorioz VW enpresak burtsan zuen balioa %30 jaitsi ostean hartuko dute neurria. Egoeraren larritasuna ikusirik, auto konpainiako burua garbi mintzatu da: “Oso mingarria izango da. Krisi hau kudeatzeko, asko aurreztu beharko dugu”. Müllerrek enpresako langileei adierazi dienez, Martin Winterkorn presidente ohiak proposaturiko efizientzia plana berregokitu eginen dute.
Edonola ere, enpresaren helburua “kalitatezko” lanpostuak bermatzen jarraitzea dela azpimarratu du. Ildo beretik mintzatu da Volkswageneko enpresa komiteko lehendakari Bernd Osterloh. Osterlohen esanetan, isurketan neurketak manipulatzeak sorturiko eskandaluak ez du, “momentuz”, ondorio ezkorrik izango enpresako lanpostuetan.
Landabenen 900 milioi euro
Müllerren iragarpenak arriskuan jar lezake Landabengo lantegian egindako 900 milioi euroko inbertsioa. Inbertsio honek datozen urteei begira enplegua ziurtatzeko balioko luke, baina ez dago garbi Alemaniatik funtsezko inbertsio edota bigarren mailako lez kontsideratuko duten.
Nafarroako Volkswageneko komite-burua den Alfredo Morales lasai agertu da multinazionaleko presidentearen hitzen aurrean. Moralesen arabera, Landabengo lantegiko inbertsio eta lanpostu guztiek “bere horretan” jarraituko dute. “Enpresaren batek bideragarritasuna erakutsi badu, hori Nafarroako Volkswagen da. Beraz, lasai egoteko arrazoiak ditugu”, gaineratu du.
LAB sindikatuak, bere aldetik, sindikatuen eta Landabengo zuzendaritzaren arteko bilera urgente bat egitea eskatu du. Sindikatutik azpimarratu dute diesel motorren manipulazioaren inguruko berriak prentsaren bidez jaso dituztela. Horrela, aipatu bilerarekin zuzendaritzak gertaturikoaren inguruan esateko duena jakin nahiko lukete. “Onartezina litzateke Volkswageneko zuzendaritzak eginiko bekatuen pisua gure gain erortzea”, gaineratu dute.
Europar Batzordeari zuzenduriko sinadura bilketa
Change.org atarian Europar Batzordeari zuzenduriko sinadura bilketa bati ekin diote. Ekimenaren xedea erakunde horrek “Dieselgate” deritzon kasuaren inguruan azterketa abiatzea da. Sinadura bilketa hasi duen Florent Marcellesik esan duenez, Volkswagenen kasua icebergaren tontorra baino ez da: “Eskandalua argitara atera, eta kezka zabaldu da autogintza enpresa gehienetan. Izan ere, diesel motorra darabilten autoen 10etik batek baimendutako isuri kopurua gainditzen du”.
Marcellesiren esanetan, auto konpainiek urte hauetan guztietan egindako “amarruen” ondorioz 40 milioi europar inguru aire kutsatu eta arriskutsua ari dira arnasten. Horren aurrean, soluzioa zein den garbi dauka: “Europako Batzordeak merkatu europarrean dauden auto guztien inguruko ikerketa abiatzea; horixe izan beharko litzateke irtenbiderik behinena”.
2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]
Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]
Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.
Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]
Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.
Volkswageneko presidente ohi Martin Winterkornek urtean 1,2 milioi euroko pentsioa jasoko du. Winterkornek duela urtebete dimititu behar izan zuen konpainiako diesel autoen isurketen eskandaluagatik, “dieselgate” gisa ezaguna.
Atmosferara jaurtitzen diren kutsatzaile nagusien mugak zorrozteko lege-proiektua onartu du Eurolegebiltzarraren osoko bilkurak, azaroaren 23an Estrasburgon egindako saioan. Hala ere, onartutako proposamena hasiera batean Europako Batzordeak egindakoa baino ahulagoa da. Aireko... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak itxiera eman dio Nafarroako Volkswageneko BEZaren auziari eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuak gainetik kendu du Espainiako gobernuari 1.513 milioi euro itzultzeko arriskua.
Europako Legebiltzarrak ez dio betorik ezarri 2015eko urrian Europako Batzordeak (EB) egindako proposamenari: autoen nitrogeno oxido emisioen gehienezko mugak handitzea datozen urteetan. Legebiltzarreko Ingurumen Batzordea proposamenaren aurka agertu eta neurria geldiarazteko... [+]
Alemaniako WirtschaftsWoche aldizkariak argitaratu duenez, Europako Batzordeak 2011tik zekien automobilgintza sektoreko hainbat enpresa iruzur egiten ari zirela zenbait autoren emisioen neurketetan.
Arazoak pilatzen ari zaizkio Volkswageni. Duela astebete marka alemaniarraren 800.000 autok uste baino karbono dioxido gehiago isurtzen dutela argitaratu zen –horiei nitrogeno oxidoaren isurien eskandaluak zipriztindutako 11 milioi auto batu behar zaizkie–. Horren... [+]
AEBtako Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) salaketa jarri dio marka alemanari bere hiru litroko diesel motorragatik. Aurreko auzian salatutako modeloak bezala, motor honek autoak isurtzen dituen gasen kopurua murrizten du emisio frogetan.
Volkswagen eskandaluak Europako Batzordea kutsatu du. Janez Potocnik Ingurumen komisarioak Batzordeko kideak ohartarazi zituen VWek bere autoen kutsadurarekin egiten zuen manipulazioaz, 2013an jakinarazi zion Antonio Tajaniri Industria komisarioari, baina ez honek erantzun zion... [+]
Volkswagenen diesel motorren aferaren ostean, azken hilabeteetan Europar Batzordea autoen isurketen inguruko araudi berri bat prestatzen aritu da. El Diario egunkariak eskuratutako dokumentuaren arabera araudia hasiera batean izan behar zuena baino arinagoa da.
VW automobilen enpresa alemaniar erraldoiak 11 milioi kotxeren gas kutsagarrien isuriekin egindako iruzurrak mundu osoa harri eta zur utzi du. 50.000 milioi euroko kostua izan dezake, baina komeni da iruzur horren funtsera joatea, errotik azaleratu ahal izateko. Azken batean,... [+]