Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen fasea, eta hemezortzi bertsolari sailkatuko dira final laurdenetarako.
Lehen saioa Amurrion jokatu da, apirilaren 1ean. Iñaki Viñasprek eskuratu ditu puntu gehien eta ondoan izan ditu Unai Anda, Paula Amilburu, Xabier Antia, Eukene De los Aires eta Aitor Najera.
Biasterin jokatu dute bigarren saioa, apirilaren 2an. Mahasti elurtuen artean, Manex Agirre gailendu da. Kantuan aritu diren beste bertsolariak Asier Otamendi, Manu Bendala, Aitor Ugarte, Ander Aranburu eta Unai Gomez izan dira.
Trebiñun jokatu da hirugarren saioa, apirilaren 3an. Andere Arriolabengoa nagusitu da bertan. Saio horretan kantatu duten beste bertsokideak izan dira Xabi Igoa, Asier Rubio, Irati Anda, Danel Herrarte eta Oier Arbina.
Datorren ostiralean, apirilak 8an, Legutioko Kultur Etxean jokatuko da laugarren final zortzirena arratsaldeko 20:00etan. Eta apirilaren 9an Langraizko Zentro Soziokulturalean egingo dute bosgarren final zortzirena, 17:30ean.
Hemen ikus daiteke Arabako txapelketako lehen fase honen sailkapena nola doan. Lehen hemezortziak pasatuko dira hurrengo fasera, final laurdenetara.
Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.
Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu... [+]
Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere... [+]
XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.
Iñaki Viñaspre da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Viñaspreri Lierni Altunak jantzi dio txapela. 700 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.
Aramaioko Kultur Etxean 170 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.
Zigoitiko Kultur Etxean 80 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.
Araiako pleno aretoan 80 lagun bildu ziren txapelketako lehen saio honetan.
Otsailaren 9an Araian hasi eta martxoaren 30ean Gasteizko Printzipal Antzokian bukatuko da.
Urriko azken asteburuan jokatu dira 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak Bastida, Agurain eta Murgian. 18 bertsolari hauek arituko dira hurrengo urteko txapelketan: 2017ko Arabako finalistak eta amaitu berri diren kanporaketetan sailkatutako lehen... [+]