Batera-k Dominique de Villepin Frantziako Barne ministroarekin izandako bileraren berri eman zuen atzo (azaroak 30). Euskarari dagokionez, euskararen ofizialtasunaz ezer ez esatea eta IPErentzat diru gutxiago iragartzea salatu ditu. Izan ere, Euskara Hizkuntza Politikarako Bulego Publikorako 520.000 euro emango dituzte, ez hasieran iragarritako 600.000 euroak.