Hungariako lehen ministroak laugarrenez irabazi ditu hauteskunde nagusiak. Fidesz alderdiak botoen %54 lortu du, eta sei alderdik osatu duten oposizioko koalizioak %33, botoen %92 zeudenean zenbatuta.
Parlamentuak dituen 199 eserlekuetatik, Fidesz alderdiko kideenak izango dira 135, eta oposizioarenak 56. Gobernuak, hortaz, gehiengo osoa mantenduko du. “Garaipena agian ez da ilargitik ikusiko, baina Bruselatik ziur baietz”, adierazi du ironiaz Viktor Orbanek, erreferentzia eginez Europar Batzordeari, zeinak Hungaria zigortu duen, Gobernuak pasa den urtean onartu zuen lege homofoboagatik. Pedofiliaren aurka egiteko aitzakiarekin, lege horrek besteak beste jasotzen du hedabideetan zein ikastetxeetan debekaturik dagoela homosexualitateaz edo sexu aldaketaz hitz egitea.
Hainbat adituk azaldu duenez, Ukrainako gerrak Orbanen figura indartu du, egonkortasunaren berme bezala agertu delako garai nahasietan. Zentzu horretan, lehen ministro hungariarrak EBk Errusiari jarritako isunak babestu ditu, baina Ukrainari armak ematearen aurka agertu da.
Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.
Adierazi du eragiketa hori baimentzeak “arrisku gaindiezinak” ekarriko lituzkeela. Espainiako Gobernuak eskaintza jakinarazi zenetik kezka zuen enpresak Hungariako lehen ministro Viktor Orbán-ekin eta Errusiarekin izan zitzakeen loturengatik. Espainiako... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.
Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.
Europan horrelako lege bat onartzen den lehen aldia da. Transexualen eta intersexualen eskubideen aurkako lege horrek nazioarteko giza eskubideen aldeko ekintzaileen alarma guztiak piztu ditu, erasoak jasateko arriskuan jartzen baititu.
Hungariako parlamentuak astelehen honetan onartu du koronabirusaren aurka egiteko aitzakipean Viktor Orban lehen ministroaren gobernuari botere ia mugagabea ematen dion lege-aldaketa. Oposizio guztia agertu da herrialdea gobernatzen duen politikari ultraeskuindarrak hartutako... [+]
Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]
2015ean polemika handia eragin zuen mundu osoan Petra Laszlo kazetariak egindakoak: giltzapean zeuzkaten eremutik ihes egiten ari zen errefuxiatu-talde baten berri ematen ari zen N1 telebista hungariarrarentzat –eskuin muturretik hurbil dagoen hedabidea– eta irudi... [+]
Euskaraz ikasten eman dute udaren parte bat gure herrietako barnetegietan. Atzerritarrekin egin dugu lotura –edo ustez atzerritar genituenekin–, bertan bizi den askok bazterrera utzia duten hizkuntza ikasteko bidean esatekoak dituztenen bila. Hauxe kontatu... [+]
Milaka kilometro eta hainbat muga pasa dituzte gerrarik gabeko herrialde batean duin bizitzeko itxaropenez. Belgradeko tren geltokiaren atzealdean, belztutako adreiluz altxatzen diren hiru barrakoi handi ikusten dira. Hiri erdian abandonatuta bazeuden ere, orain dela hilabete... [+]
Hungariako egunkari handiena, Népszabadság (Herriaren Askatasuna hungarieraz), itxi du Mediaworks editorialak bat-batean eta aurretik abisurik eman gabe. Erabakiaren aurkako mugimenduak berehalakoak izan dira.
Europar Batasuneko Barne Ministroak Bruselan bilduko dira asteartean. Agintarienhelburua 120.000 errefuxiatuen birkokapena izango da, baina Europa ekialdeko herrialdeek ez dute EBko proposamena onartzen.
Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Junckerrek esan du Europar Batasuneko herrialdeek 160.000 errefuxiatu hartu beharko dituztela, Europar Batasunaren populazioaren %0,11. Grezia, Italia eta Hungarian ordea, 470.000 paper gabeko iheslari daude.