Ana Torentek emango dio saria, Erizek bakarka zuzendutako lehen filmaren protagonistaK. Irailaren 29an izango da, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, zinemagilearen Cerrar los ojos azken filma emango dute.
Aurten beteko dira 50 urte, El Espíritu de la colmena Ericek bakarka zuzendu zuen lehen filmagatik Urrezko Maskorra irabazi zuela. Horrez gain, azken film luzea egin zuenetik 31 urte pasa direnean, zuzendariak film berria aurkeztuko du: Cerrar los ojos. Abagunea aprobetxatuz, Donostiako Zinemaldian Donostia saria jasoko du zinemagileak.
Erizek loutra estua du Zinemaldiarekin: zuzendu zuen lehen filmak, Los Desafios (1969), Sail Ofizialerako hautatua izan zen eta Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. Lau urte geroago lortu zuen Urrezko Maskorra. Beste jaialdietan ere ibilia da, hala nola Cannesko Zinemaldian; bi film aurkeztu ditu bertan, El Sur eta El sol del membrillo. Azkenekoak Epaimahaiaren Sari Berezia eta Fipresci saria irabazi zituen.
Cerrar los ojos Cannesen ere aurkeztu du, baina lehiaketatik kanpo. Amaitu gabeko film baten eta aktore baten desagerpenaren istorioa kontatzen du. Ipar Euskal Herriko zinemetan ematen ari dira, eta Hego Euskal Herrira sari banaketaren egunean iritsiko da.
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]
Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]
Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]
Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]
Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.