Via Catalana babestera Euskal Herritik hainbat jende joan zen. Independentistak sareak autobusak antolatu zituen. Eguna nola bizitu zuten laburbildu du Patxi Gaztelumendik.
00:00 Bilbo eta Donostiatik Independentistak sareak antolatutako autobusak abiatzen dira. Gasteiz eta Iruñean dituzte hurrengo geltokiak, Euskal Herria zeharkatu ostean, behin Tutera atzean utzita bide ertzean geratu eta Kataluniarako bidaia elkarrekin egiteko.
01:00 Kontrola Gasteizen. Autobus erdia jubilatu independentistek betetzen dute, eta Guardia Zibilak Benidormera bidaia izango duela pentsatuko zuen, ez dute autobusa gelditzen.
02:00 100 independentista euskaldun biharamuneko plana egiten Restop batean. Kataluniako prozesu independentista bertatik bertara ezagutu, Diada eta giza katean parte hartu, elkartasuna eskaini. 5 ordu falta dira Kataluniara heltzeko, ahal duenak lo egingo du tarte honetan.
07:00 Lleida, lehen senyerak ikusten dira inguruko mendi eta herrietan. Itxuratsu jarri, gosaria, albistegiak pantaila handian eta egun historiko baterako dena prest. Euskaldunek xirimiria dakarte Bilbotik. Ordubete berriz autobusean montatzeko.
09:00 Bartzelonako portua, Maremagunen. Ikurriñak atera, metro bateko banderola horiak eskuetan hartu eta euskal brigada independentista abian Bartzelonako karriketatik. Turista atzerritarrak poztu egiten dira, argazkiak ateratzen dituzte. Harrituta begiratzen du batek baino gehiago espaloietatik.
Euria ari du Bartzelonako Ranbletan, eta saltzaileek senyera eta aterkiak eskaintzen dizkiete bisitariei. Rambletatik, Gràcia pasealekura, lehen bait lehen hitzordu gunera iristeko.
Diputacio karrikako 275 zenbakiko eskolako ateak irekita daude. Katalanez eta euskaraz jaso dituzte bertaratutakoak. Aterpe handi batean motxilak eta ikurriñak laga, eta laister bilera hasiko da.
11:00 Harrera ekitaldia, kontestu politikoa eta eguneko zeregin guztien berri ANCko bolondresen aldetik. Hiru eremuren ardura dago euskaldunen esku: 731-732 eta 733. Independentistak sareak beteko ditu bi, eta ELA sindikatuko ordezkaritza bat beranduago etortzekoa da.
Honezkero Diadako lore eskaintza eta ekitaldi ofizialak hasita egongo dira. Euskal ordezkaritza politiko zabala ere bertan da: Aralar, EA, EAJ, EH Bildu, Amaiur, Sortu, Alternatiba zein Udalbiltzako kideak bertaratu dira.
Arratsaldeko zereginen berri jaso ostean, Txutxi Ariznabaretak Independentistak sarearen izenean hartu du hitza. "Bi helbururekin etorri gara Kataluniara: elkartasuna erakutsi eta lan egitera". Elkartasuna, begirunea, prozesuaren irakaspena eta orpoz orpo lan egitean datza Independentistak sarea eta ANC-k azken urteotan landutako elkarlana. Gaurkoa egun historikoa izango da, eta Gràcia pasealekua eta Katalunia plazan egongo den jendetza antolatzen luzatuko dute eskua euskaldunek.
Bi taldeak banatu dira. Autobusen arabera Araba-Bizkaia-Oñati batetik eta Gipuzkoa-Nafarroa bestetik. 732 eta 733 tramoetako arduradunak izendatu, zereginak aztertu, akreditazioak banatu, materiala bildu... euskaldunen antolaketa gaitasunaren erakusketa plaza izan da bilkura. Autobusetan etorri ez den jende gehiago batzen ari da. Pirinioetan 10 mendi etapa egin ostean, bart Bartzelonara heldutako Gernikako sei mendizaleak ere hemen dira, urtean zehar Independentistak sareko kide dira, piper berdeak. Arratsalden 200 independentista euskaldun inguru arituko da auzolanean Via Catalana honen antolaketan laguntzen.
12:00 Arc del Triunfo inguruan dago azoka eta ekitaldien gunea. Bertaratuta postu ezberdinak ikusgai. Prentsa, banderolak, senyerak, liburuak, artisautza, jatekoak, souvenir ezberdinak, hitzaldiak... Durangoko azoka independentista berton. Jateko astia atera, eta olatu independentista hedatzen ari da Bartzelona osoan. Leiho eta balkoietan esteladak eta Kataluniako koloreak nagusi. Zentruan, karrika nagusietan, marka komertzial handietako erakusleihoetatik zintzilik... nahinon.
15:00 Berriz batu dira 275 zenbakiko aterpean. Senyera roilo luze luzeak garraiatu dituzte indartsuenek. Eta banatu. Eta Gràcia pasealekurantz abiatu. Korrika etortzen denean Euskal Herrian izaten den giroa nabari da kalean. Heldu behar da, badator, tximeletak sabelean... eta kale giroa minututik minutura hedatzen. Ez dago megafoniarik kanpoan... baina haize independentista ari du. Euriak atertu du. Eguraldi hobea. Assambleak gaurko beren beregin atondutako milaka kamiseta hori ikusten da kale guztietan, independentziaren koloreak nabari dira aurpegietan... goizean baino askoz jende gehiago kalean.
16:00 Oraindik errepideak moztu barik daude. Baina Giza katearen bidea zehaztu, banatu eta antolatu beharra dago. Euskaldun bolondresak errepide eta kale nagusi erdian, senyera kilometrikoak hartu eta bidea egiten. Lanerako esperientzia pilatzen da euskaldunen militantzian. Kaleko borroka askoren lekukotasuna: manifestazioak, segurtasun kordoiak, antolaketa, kuestazioak, kilometroak asfalto gainean.
17:00 Jendea pilatzen ari da kale guztietan. Senyera luze luzea jendez betetzen ari da. Ikurriñak ikusten dira Gràcia pasealekuko hainbat puntutan. Ondoan euskaldun independentistak sakabanatuta. Dena antolatuta dagoela ematen du, dena txukun. Oso gutxi falta da abiatzeko. Erraldoiak, Castellers-ak egin behar dituzten adin guztietako kideak, musikariak.... kalean gora eta behera.
Erdiko bidea husten ari dira petodun arduradunak.
Euskaldunen presentzia indartu eta bisibilizatzeko xedearekin, euskaldunak batu eta karrikan behera doaz Katalunia plaza inguruan. Jendeak txaloz hartzen ditu. Poza eta irribarrea. "In-de-pendentzia!" oihuak gailentzen dira. Giroa gori gori.
17:14 Ordu historikoa, 1714ko gertaerak gogoan. Dagoeneko argibide guztiak eman dituzte Katalunia plazako gune nagusitik. TV3ko kamerak, set guztia, pantaila erraldoiak Kataluniako hainbat tokitako irudiak eskaintzen ari dira. Lleidako kanpai hotsaren ostean.... abian izango da Katalunia deritzon nazioa. Herri bat bidea egiten.
Hurrengo 45 minutuetan gertatu beharrekoak isilunea sortu du, gogoetarako tartea... emozioa. Eta konta ezinezkoa da gertatu behar duena. Twitterrek ere isilik egotea ebatzi du. Telefono deiak, irudiak, wattshap mezuak, argazkiak, bideoak.... jendeak une hori betiko gorde nahi du. Eta ekitaldi sinkronizatu eta mundiala prestatua dago. Dena ondo doa; aireko irudiek hori erakusten dute. Ipar Kataluniatik eta Ebroko urek Mediterraenoa hartzen duten eremuetara 400 kilometro pasatxoko giza kate independentista abiatu da. Ekitaldi politikoa, bideoak, kantuak... guzti guztia katalanez.
Pantaila nagusitik, behin baino gehiago ikusten dira ikurriñak. Aurtengo Sanferminetako irudia dute gogoan euskaldunek, mundu osoan ikusiko dira kolore hauek, sentipenak, independentziaren aldeko oihuak....
Emozioa katalanez. Cap a la independència. Bide berri bat. ANCko presidneta Forcadellek argi adierazi du. Kontsulta nahi dute, bai ala bai. Galdera argi bat eta erantzun ozena emateko. 2014 urtea helburu. 3 mende igaro dira galera historikotik, eta independentziaren lehen urtea behar du izan 2014ak. Bidea argi dute. Herri oso batek sustengatu du bide hori, zapaldu du, egiten ari da.
Bidea da burruka, bistan denez. Bidean erakutsi dute.
18:00 Bukatu da ekintza historikoa. Hasi da bide berria. Jendeak txalo artean, nahinora mugitzen hasi da.
Euskaldunak ere, ikurriñak bizkarrean Katalunia plazatik Ranbletara jo dute. Gelditu egiten dituzte katalan independentistek. Begirunez betetako argazkiak atera nahi dituzte ikurriñadun independentisten ondoan. Itzela da. Euskaldunen aldeko oihuak entzuten dira. Agurrak, eta ekitaldiek jarraitzen dute. Egun luzea da Kataluniarentzat. Portuan euskaldunen autobusak zain.
19:00 Bueltarako ordua. Errepidez zazpi ordutara dago Euskal Herria. Komentarioak, gogoetak, sentsazioak... itzela ondorioa. Euskaldunek bere bidea egin behar dute, independentziarako bide propioa. Luzea izango da. Tresna guztiak eguneratu eta biharamunean jarraituko du lanak. Itzulera operazioa. Katalunian hartutako gps-a eguneratu du euskal independentisten martxak.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.