Zabortegiaren azpiko aldean eraiki duten behin-behineko biltegia handitu egingo dute, eta goiko aldean eraikitzekoa zuten biltegia ez dute eraikiko. Biltegi berriaren proiektuak 13,4 milioi euroko kostua du.
Eusko Jaurlaritzak bi biltegi handi eraiki nahi zituen zabortegiaren inguruetan, bat azpiko aldean, baserri bati hartutako lurretan, eta bestea zabortegiaren barruan, goiko partean, lurrak egonkorrago dauden eremu batean. Azpiko aldeko biltegi hori eraiki zuten, eta azkeneko asteetan hori erabili dute zabortegian jausi ziren hondakinak eta lurrak metatzeko. Biltegi hori betetzeko zorian dago, baina bigarrena eraikitzen hasi gabeak daude oraindik.
Jaurlaritzak berak gaur jakinarazi du Verter Recycling enpresak berak helegite bat aurkeztu ziola Jaurlaritzaren egitasmoari, eta oniritzia eman diotela helegite horri. Zabortegiaren jabeek proposatu dute azpiko aldeko biltegi horri jarraipena ematea, eta zabortegiaren goiko parteko biltegia ez eraikitzea. Verterrek berak aurkeztutako beste proposamen batzuk bazter batera utzi dituztela zehaztu du.
Aurrera egin duen proiektuaren arabera, eraikia dagoen azpiko biltegi horri jarraipena emango diote. Motia mendiaren magalean dauden bi ezpondatan jarriko dute zaborrarentzako ziega berria. Eremuaren ikerketa geoteknikoak eta hidrologikoak egin dituzte dagoeneko, eta lekua ontzat jo dute. Biltegi berri horrek 804.000 metro kubo zakar hartu ahalko lituzke —zabortegiaren goiko alderako pentsatuta zeukaten biltegiak baino bospasei aldiz gehiago—.
Zakar guztia biltzeko adinakoa
Horrek esan nahiko luke, dagoeneko eraikia dagoen biltegiarekin, zabortegian jausi ziren zakar guztiak bertan biltzeko aukera izango luketela; alegia, 950.000 metro kubo inguru. Biltegi berri horren obra faseka egingo lukete, eta bukatzean, hortaz, zakar guztia zabortegiaren inguruan bertan geldituko litzateke zigilatuta.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baloratu du biltegi berriarentzako kokapena, ingurumenean duen eragin txikia eta hondakinak biltzeko ahalmen handiago hori erabakigarriak direla, eta oniritzia eman dio Verterrek planteatutako proposamenari. Horrez gain, uste dute positiboa dela zakarrak zabortegiaren barrutik mugitu ahal izatea, herri guneetan barrena ez direlako ibili beharko.
Hogei hilabeteko epea zehaztu dute biltegi berria eraikitzeko, eta erabat zigilatzeko. Biltegiaren parte bat hilabete barru erabiltzen hasi ahalko direla uste dute, hala ere, eraiki ahala zati batzuk erabiltzen hasteko asmoa baitute. Hartara, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen gorpuak bilatzeko lanekin jarraitu ahal izango dute. Orain mugitzen ari diren lur eta zakarrak eramaten ari diren biltegia betetzen ari da, eta aurki beharko dute beste leku bat, zakar horiek guztiak pilatzeko.
120 metro luze, hogei metro garai
Aukeratutako bi ezponda horietan dike bat eraikitzeko asmoa dute. Dike hori 120 metroko luze, hogei metroko garaiera eta zortzi metroko zabalera izango du dike horrek bere goiko aldean. Lixibiatuak-eta sor ez daitezen, iragazgaitz bihurtu beharko dute, gainera. Verter berak aurkeztu du biltegia eraikitzeko proiektua, eta 13,4 milioi euroko kostua izango duela zehaztu du.
Erabaki horrekin, Verterrek zabortegiko zakarra bildu eta zigilatzeko eta sortutako arazoari konponbide bat emateko konpromisoari ekingo dio, biltegi berriak balioko duelako horretarako ere. Otsailean, zabortegia jausi zenean, obrei ekiteko ezintasun erabatekoa zuela argudiatu zuen enpresak, eta Eusko Jaurlaritzak modu subsidiarioan ekin zien lanei. Horrek esan nahi du lan horien kostua bere gain hartu beharko duela zabortegiaren jabeak. Jaurlaritzak Verterri eskatu zion obren erantzukizuna hartzeko, eta proposamen honekin hartu du erantzukizuna enpresak, hondamendia gertatu eta ia lau hilabete geroago.
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.
Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.
Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.
Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]
Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]
Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]
Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]