Otsailaren 18an Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak Diputazio Iraunkorreko saioan agerraldia egin zuen. Bere hitzartzearen txostena helarazi zien hedabideei, eta bertatik hartutako informazioarekin osatuta dago jarraian Verter Recycling enpresari buruz irakurriko duzun historia.
Verter Recycling da Zaldibarko zabortegia eraiki eta kudeatzen duena. Honek 2004an aurkeztu zion Ingurumen sailari proiektua martxan jartzeko txostena.
Ingurumen sailak beharrezko informazioa bildu eta prozedurak egin ostean, 2007ko urtarrilaren 22an eman zion Ingurumen Baimen Bateratua.
Legearen arabera, arrisku handiena duten azpiegituretan, bertara joandako ikuskaritza urtero egin behar da, eta arrisku txikiena moduan katalogatutako azpiegituretara, hiru urtean behin.
Ireki zenetik, Verterren eraiki eta kudeatutako zabortegian 7 ikuskaritza egin ditu Ingurumen sailak orain arte: 2013, 2014, 2017 eta 2019 urteetan emisio industrialei lotutako bisitak egin zituzten, eta 2014an eta 2016an kontrol planari lotuta.
Baina goazen urtez urte:
Obrak
2008ko abenduan aurkeztu zion Verterrek Jaurlaritzari zabortegia eraikitzeko lanen aurretik entregatu beharreko dokumentazioa: prenbentzioko mantenuaren eskuliburua, ingurumen bigilatzeko programa eta izendapen hauen berri, alegia, nor izango den obra zuzendaria, nor zabortegia iragazkaitz egitearen arduraduna, eta nor zabortegiaren arduraduna.
Izen hauen guztien berri ez du eman Arriolak.
Obrak egin bitartean, lan hauen jarraipen eta kontrolari buruzko informazioa bidali zion Jaurlaritzari Verterrek. Horien artean hauek esanguratsuak:
- 2009ko ekainaren 26an, hasierako proiektuarekiko hainbat aldaketa: euste-hormaren morfologian aldaketa eta hainbat xehetasun gehitzea hasierako txostenean ez zeudenak, bialak adibidez. Arriolak emandako informazio honek badu loturarik asteon zabaldu den beste albiste honekin, alegia, Geyser enpresak erabat aldatu omen zuela LKS kooperatibak egindako hasierako proiektua (hemen albistea).
- 2010eko otsailaren 24an jakinarazten du lixibiatuak hodi biltzaile batera bideratzeko aukera, eta hauek hartzeko baltsa, bi beharrean bakarra izatea (hasierako proiektuak bi aurreikusten zituen).
2010eko uztailaren 1ean baimenan aldaketa egitea eskatu zuen, lixibiatuak Gipuzkoako Urak-en hodi biltzailera isurtzeko, Beko errekara isuri beharrean, depuratu aurretik.
2010eko azaroaren 17an bidali zuen Verterrek eraikuntza lanak bukatu izanaren agiria.
2011ko urtarrilaren 25ean Ingurumen sailak zabortegia ireki aurreko ikuskaritza bisita egin zuen. Urte bereko martxoaren 24an Ingurumen Baimen Bateratu (IBB) aldatua publiko egin zuen.
Hondakin desberdin gehiago hartzeko baimena eta zabortegian birziklapena egitekoa
Hurrengo bi urteetan Verterrek hainbat eskaera egin zituen IBB eraldatzeko, zabortegian baimendutako hondakin mota gehiago gehitzeko.
Zabortegian metalak eta metal konposatuak birziklatu eta berreskuratzeko baimena ere eskatu zuen epe horretan.
2013ko irailaren 4an argitaratu zen IBB berria, 2007koa aldatu zuena. Honek aldaketa "txiki" moduan katalogatu zituen aurretik enpresak egindako bi eskaerak, alegia, hondakin batzuk kudeatzeko baimena eta hondakin ezberdin gehiago hartu ahal izateko baimena gehitzea.
2013ko Ingurumen Baimen Bateratua eta 2016an Garbigunea izateko baimena
2016an Verterrek baimenean aldaketa "txikia" egitea eskatu zuen, bertan Garbigune bat jartzeko. Garbigunean arriskutsuak ez diren hainbat hondakin metatuko zituzten, balorizatu aurretik. Azaroaren 3an horretarako baimena eman zitzaien.
Gas emisioetan gorabeherak antzematen ditu ikuskaritzak
Ikuskaritza hauen emaitzaz oso azalpen urria eta orokorra ematen du Arriolak. Horien artean nabarmentzekoak:
2014ko ikuskaritzak ebaluatzen du berak jarritako baldintzen betetze maila erdikoa-altua dela eta hurrengo ikuskaritza hiru urtera, 2017an egitea.
2014ko ikuskaritzaren arabera, Verter "txapeldun-ordea"
2014an EAEko zabortegietara sartzen ziren hondakinen %100aren kontrola egin omen zuen Ingurumen sailak ikuskaritzaren bidez, eta bide batez zabortegien iragazkortasuna frogatu zuen (lixibiaturik ez sortzeari lotua). 15 zabortegi ikuskatu zituzten eta Verter txapeldun-orde izendatu zuten
2016ko ikuskaritzak detektatu zuena
2016ko ikuskaritza kudeaketari lotua izan zen. Bertan detektatu zuten Verterrek haztegian egiten zuen hondakinen kudeaketak ez zuela ingurumen eraginaren ebaluaziorik eta hori egitea eskatu zitzaion eta enpresak gerora egin zuen.
Verterrek 2017, 2018 eta 2019ko ingurumen bigilantzia programen txostena aurkeztu zuen
Aurreko urteko gorabeheren berri biltzen du txosten horrek eta beraz, 2016, 2017 eta 2018ko urteen txostenak dira dauden berrienak.
2017an metanoen afera
2017an ere betetze maila erdikoa-altua dela adierazten da eta ikuskaritza bi urtera egitea. Tximinia batzuetan metano kontzentrazioa altua dela adierazten da eta "gasen tratamendurako sistema bat" ezartzea eskatzen zaio enpresari. Honi erantzunez, Verterrek dio Afvalzorg enpresako adituaren arabera, "nitrogenoa egoteak adierazten duela airea asko sartzen dela, eta gasa aktiboki kudeatzeak ekarriko lukeela aire gehiago sartzea zabortegian, berez kaltegarri litzatekeena".
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.
Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.
Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.
Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]
Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]
Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]
Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]