“Kabalen hiltzea gelditu behar dea jateko?” izenburupean, 2016ko Lurrama feriaren baitan hiru mintzalari kualifikatu ari izan dira baserrietan hazitako animalien ongizateaz eta hiltzeaz baina ere hazkuntzaren tokiaz. Mauleko hiltegiko bideo famatuak nekazariei eragindako kalteei erantzun beharrak mugituta, hitzaldia sustatu dute baserri txikien lana sustatzen duten ELB, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Biharko Lurraren Elkarteak eta Idokik. Jocelyne Porcher soziologoaren eta Mikel Hiribarren abeltzainaren lekukotasunen ondotik, hona Zuberoan albaitari eta osteopata ari den Veronique Zenoniren iritzia.
19 urte dira albaitaria naizela. Albaitari izateko teknikari moduan hezi gaituzte. Niri dena aldatu didana da 2003an osteopatian hasi izana, animalien gainean eskuak jarritakoan oso bestelako sentsazioak jasotzen baitira, haien oinazeekin eta emozioekin egiten duzu topo, oso ondo ulertzen duzu nola bizi den animalia bere inguruarekiko, giza inguruarekiko ere bai.
Badira hazle abereen hazle izpiritua dutenak: animaliekin denbora asko pasatu duzunean, “animalia” pentsatu eta ez duzu gogoeta egiten, animaliaren biziarekiko eta produkzioarekiko egokiak diren ekintzak egiten dituzu. Abelazkuntzaren industrializazioagatik zenbait hazlek galdu egin dute animaliarekiko zentzu hori. Nire lana da lotura hori berriro sorraraztea.
Azken bost urteotan baserritarrei erakusten diet eskuak animalien gainean jartzen, ulertu ahal izateko animalia eta zer bizi duen, enpatia, errukia eta maitasuna erakutsi behar dira. Sentimenduok ez dira norabide bakarrekoak. Etxalde bateko abereek ere badituzte enpatia, erruki eta maitasunezko loturak beren hazlearekiko, nahiz eta oso ondo jakin beren destinoa dela hazlearen zerbitzuan hiltzea. Hau nola edo hala onartu daiteke, baldin eta egoki zaindua izan bada, aski leku eduki badu eta gizakiarekiko loturan egon bada.
Luzaz Euskal Herrian abereak laborariaren etxe berean bizi ziren, sukaldetik irtenda ukuiluan sartzen zinen. Aldiz, gaur ikusten ditut ukuiluetan [libre] diren behiak nekazariarekin batere harremanik gabe bizi direnak, eta behiak ukuiluan hilabete luzez loturik egon direnak baina beren hazlearekin eguneroko harreman fisikoarekin, eta hau oso lasaigarria da aberearentzako.
Noraino iritsi daiteke gizakiaren eta animaliaren arteko harreman hau? Maite duzunean norbait ondo ez dabilena, norbera ere ez da ondo ibiltzen: ikus daitezke abere taldeetan patologiak inguruko testuinguru humanoarekin zerikusia daukatenak. Nik laborariei esaten diet beren aziendak ondo ibiltzea nahi badute, beraiek beren buruak zaindu behar dituztela, azienden osasun faktore bat baitira. Ikusia naiz esnetarako aziendetan osasun arazo metabolikoak, errepikakorrak, elikadura ondo orakatua eman arren, nagusia jubilatzear zelako eta ez zekielako zer egin etorkizunean. Holakoetan behiak umea egiten du eta ez du bere burua etorkizunerako proiektatzen, bat batean hasten dira eritasun metabolikoak, animaliak ez du irabazten.
Ikusi ditut belarra jaten hasitako arkumeak beren handitzea geratzen, zergatik eta nagusia ez zelako gehiago zoriontsu. Abeltzainarekin hitz egin genuen honetaz eta, azienden elikadura batere aldatu gabe, animaliak berriro hazten hasi ziren.
Harrigarri irudi lezake baina lotura afektibo oso garrantzitsua dago etxaldeko azienden eta beren jabearen artean.Tabu bat dela ere pentsa liteke, zeren eta gizartean bai baita uste bat baserritarrez dioena abereak maite badituzte ez dela normala horiek hiltegira eramatea. Hau neke handiz eraman lezake nekazariak eta animaliaren gain ere izanen du eragina.
Abeltzainak lana egiten badu gauzei bere zentzua emanez, gauza bera gertatuko zaio aziendari. Ezagutzen dut behiak hazten dituen emakume bat, behi bat hiltegira eraman behar zuen aldi oro istripuak zeuzkana, animaliei hezurrak hausten, sukarra 40ºCra igotzen. Ezagutzen ditut ardi hazleak axuriak hiltegira eraman aurreko egunetan inguruko guztiekin haserre bizian daudenak. Heriotzarako prestatzeko, nekazariek erritoak egin ditzakete, berentzako bezala animalientzako: esate baterako, aurreko egunetan amei jakinarazi bere umeek joan egin behar dutela. Animaliak orduan estrategia oso bat garatuko du elkarrengandik apartatu aurreko denbora aprobetxatu eta prestatzeko.
Animalia kontzientzia osoz ohartzen da bizi dela nekazariari emateko bere esnea, bere aratzea. Abeltzain batzuek eskerrak emateko erritoak egiten dizkiete animaliei hiltegira eraman aurretik. Horrek aldatzen duena da animalia lasai aterako dela. Beste abeltzain batzuek ez dute azienda bezperan ateratzeko hiltegira eramateko, gauean bertan jaiki eta eramaten dute. Animaliak modu horretan akonpainatu direnean, okelaren kalitate organoleptikoa ere hobea da.
Dudarik gabe, animaliak hiltzearen alde nago: nire ustez garrantzizkoa da hori kontzientzia osoz egitea. Bestalde, haragi hori jan behar dugunok jakin behar dugu zer erosi dugun eta nola hazi dituzten animaliok, denak ez baitira bizitzen inguruko gizakiekiko kalitate harreman horretan.
Kontsumitzen dugun haragi kopurua ere urritu beharra daukagu, planeta mailako desoreka dago eta: soia sartu baldin bada elikaduran, baliteke Hego Amerikatik etorri izana, eragin dituen deforestazio eta jendeen leku aldatzeko arazoekin. Gure saskiak sartzen dugunak eragin globala dauka Lurra planeta osoan. Bai animalia jaten dugunean eta bai landareak jaten ditugunean, biak baitira bizidunak. Gure erantzukizuna da gauzak hobeto egitea, elkarlanean aritzea bai animalien multzoarekin eta bai begetalen multzoarekin.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]