Italiako, Frantziako eta Mugak Zabalduz Karabanako 4.000 pertsonatik gorak parte hartu zuen atzo Ventimiglian (Italia) egindako nazioarteko manifestazioan. Horretan, migranteek europar bizileku-baimena eskuratu ahal izateko eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste.
Mugak Zabalduz Karabanak Italian egindako lehenengo parada Frantziaren eta Italiaren arteko mugan dagoen herrian egin dute, Ventimiglian, hain zuzen ere. Proggeto20K manifestazioa deitu duen sareak gogoratu du horixe dela Europako barne mugarik “hilgarrienetarikoa”. “Mediterraneo itsasoa hilobia bada, Ventimiglia Europa ireki baten porrotaren ikurra da. Schengen akordioaren arabera, Europako barne mugak ez dira existitzen; hala ere, gaur egun muga horiek bikoizten ari dira, baita militarizatzen ere. Hala, merkantziak modu librean garraiatu ahal diren bitartean, pertsonak hiltzen dira horietan”, salatu dute ekintzaileek manifestazioaren akabuan irakurritako manifestuan.
Liguriako poliziez, carabinieriez eta udaltzaingoez inguratuta, 16:00etan abiatu zuten manifestazioa. Horretan, 4.000 lagunetik gorak zortzi kilometroko ibilbidea egin zuten euren aldarrikapenak Ventimigliako kale denetan ozen jakinarazteko. Askotariko mezuak ikusi ahal izan ziren mobilizazioan, hala nola fluxu migratorioen inguruan Italiak zein gainontzeko gobernuek hartutako politika “gogorrak” salatzeko, baita mugikortasun eta harrera eskubide duina aldarrikatzeko ere. Gainera, pertsonen salerosketa eta pertsona migranteek pairatzen duten genero-indarkeria eta esplotazioa salatu zuten.
Ekintzaileek jakinarazi dutenez, Ventimigliara heltzen diren pertsona migranteek nahiago dute kalean lo egitea, inolako osasun-baldintzarik gabe, instituzioek kudeatzen duten egokitutako zentrora joatea baino, poliziak “uneoro” jazartzen dielako. Diotenaren arabera, mota horretako zentroak pertsona migranteak diziplinatzeko eta gutxiezteko erremintak dira: “Segregazio eta nortasuna kentzeko eremuak dira, giza-duintasuna kolokan jartzen dute”.
Datuen arabera, gutxienez 16.500 migrantek gurutzatu dute Italia eta Frantzia arteko muga Ventimigliatik azkenengo hamabi hilabeteetan, eta horietatik denetatik, laurden bat adingabeak izan dira. Horiek, askotan, 12 urte azpikoak izaten dira, eta abusuak, atxiloketak eta legez kontrako deboluzioak pairatzen dituzte Frantziako poliziaren partetik, Oxfam Intermón elkartearen txosten baten arabera. Nabarmendu beharra dago, gainera, 2017ko abuztuaren eta 2018ko apirilaren artean 12 pertsona hil zirela muga hori zeharkatu guran, inguruan lan egiten duten hainbat taldek jakinarazi dutenez.
Atzoko manifestazioaren akabuan, hitza hartu zuen Mugak Zabalduz Karabanako bozeramaileak. Horrek, europar Batasunean gailentzen ari den faxismoari eta arrazakeriari aurre egiteko beharra nabarmendu zuen, eta azpimarratu zuenez, hori lortzeko beharrezkoa da gizartean modu organizatuan lan egitea.
Orain Genovara bidean daude Mugak Zabalduz Karabanako kideak. Bertan, ferry bat hartuko dute gaur, bihar arrastian Siziliako Palermo hirira heltzeko.
Manifestazioaren irudiak:
Lehenago Gironan ere egin zuten manifestazioa:
Albiste hau Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Uztailaren 21ean Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzan egindako manifestazioan, Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotuta izan du. Manifestariek protesta egin dute kidea askatu duten arte. Uztailaren 19an Kanaria Handian egindako ekintzan, zaldi kakaz estali dute Mugako... [+]
Calabria eskualdeko Riace herrian eman zioten amaiera Mugak Zabalduz karabanako ekintzaileek Italiako ibilbideari. Joan den zapatuan, hilaren 21ean, hurbildu ziren herri horretara, bertakoek darabilten harrera-esperientzien nondik norakoak ezagutzera.
Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileak omendu zituen Mugak Zabalduz karabanak eguenean, hilaren 19an. Horretarako, talde bitan banatu ziren ekintzaileak. Lehenengoak Cataniako portuan bertan ekintza berezi bat egin zuen; besteak, berriz, Pozzaloko portuan dagoen... [+]
Joan den eguenean, Mugak Zabalduz karabanak parte hartu zuen militarizazioaren eta mugen itxieraren kontrako manifestazio batean, Catanian. Protestaldia Frontex Europako mugen kontrolerako agentziaren egoitzan amaitu zen. Bertan, pertsona migratzaileek Europara ailegatzeko... [+]
Asilo-eskatzaileen egoera beren-beregi ezagutzeko aukera izan zuten asteazkenean Mugak Zabalduz karabanako kideek. Mineotik 10 kilometrora dagoen CARAra (Asilo-eskatzaileak Atxikitzeko Zentroa, italierazko sigletan) gerturatu ziren, eta bertan ikusitakoaren ondoren, ekintzaile... [+]
Palermoko Rotoli hilerria bisitatu zuen hilaren 17an Mugak Zabalduz Karabanak. Bertan, Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileen memoria gorde gura dute Siziliako hiriburuko hainbat elkartek. Ekitaldi xume batean, 2015eko abuztuaren 5ean naufragio batean hildako 57... [+]
Besteak beste, Ventimiglia, Sizilia eta Riacera bisitatuko dituzte, "Europako mugetan eskubideak urratzen direla salatzeko".