Unai Romanok jasandako torturen irudia Venezuelako Gobernuak ikasle bati emandako jipoiarena zela zabaldu zuen oposizio eskuindarrak Twitterrez. Halako irudi faltsu ugari erabiltzen ari dira, egunotako ikasleen protesten aurrean Maduroren Gobernuak izandako esku hartzea desitxuratzeko.
Romanoren irudia @aranagoiri euskal erabiltzailearen mezu ironiko bat aprobetxatuz erabili du oposizioak. Baina ez da bakarra. Alba Ciudad irratiak Unai Romanoren irudiekin gertatutakoaren gisako beste hainbat adibide jaso ditu bere webgunean.
Bulgarian 2013an izandako gertaera batzuen irudia manipulatu dute, ikasle batek negarrez poliziari “zu eta ni venezuelarrak gara, lagun” esaten diolakoan:
Beste kasu batzuetan, Greziako, Txileko eta Egiptoko protestaldietako irudiak erabili dituzte, Venezuelako ikasleen kontrako oldarraldia bailiran, baita Siriako hildakoenak ere. Beheko irudian, Alepon 2012ko uztailan hildako siriarrak Venezuelako Maracayen hil zituzten ikasleak direla dioen txioa:
Adibide gehiago bildu ditu Pascual Serrano kazetariak El Diario.es-en idatzitako artikuluan. Bideo irudi eta albiste faltsuak ere badirela azaldu dute hainbat mediok. PSUV alderdi chavistak gogor salatu du irudi horien zabalkundea eta oposizioari cobero edo gezurti izatea leporatu dio:
Irudi faltsuen auzia Venezuelan eskuindarrek estatu kolpe erreakzionario bat emateko estrategiaren barruan kokatu du Gobernuak. Delcy Rodriguez Komunikazio eta Informazio ministroak, bestalde, azaldu du azkeneko egunetan Gobernuaren 127 webgune ofizialek eraso zibernetikoak izan dituztela:
Ikasleen protestak otsailaren hasieran hasi ziren Tachira hirian eta otsailaren 12an Gobernuaren aldeko eta kontrakoen arteko liskarrak izan ziren Caracasen.
Hiru hildako eta zauritu ugari izan ziren. Gobernuak, Leopoldo Lopez oposizioaren buruetako bati egotzi dio protestetan biolentzia eragin izana.
Atzo atxilo hartu zuten, bere burua herri harresi gisako batean entregatu ondoren.
Leopoldo Lopez Mendoza, Voluntad Popular alderdi eskuindarreko koordinatzailea da. Ekonomia ikasketak egin zituen AEBetako Harvard unibertsitatean eta besteak beste petrolio enpresen aholkulari lanak egin ditu.
Alderdi politikoak legez kanpo finantzatzeagatik zigortu zuen Estatuak. Sare sozialetan, atxilotua izan aurretik grabaturiko bideo bat zabaldu du opositoreak:
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]