Eskualdeetako hauteskundeetan oposizioak lortutako bost gobernadoreetatik lauk Biltzar Konstituziogilean kargua onartu ostean hasi da kalapita. Henrique Caprilesek MUD, talde opositoreak biltzen dituen koalizioa, utziko duela mehatxatu du.
MUD (Batasun Demokratikorako Mahaia) Venezuelako oposizioaren koalizioko hautagaia izan da bi aldiz Henrique Capriles. Orain ordea koalizioa utziko duela esan du, Henry Ramos Allup AD (Ekintza Demokratikoa) alderdi sozialdemokratako buruak ez badu koalizioa uzten.
Duela hilabete gutxira arte oposizioak hautsi ezina zirudien eta Maduro presidentea berriz ataka larrian zegoen. Kalean biolentzia, Gobernuaren aurkako protestak, sabotajeak… Nahasmenaren erdian hauteskunde konstituziogileak antolatu zituen Madurok “bakea berrezartzeko”. Iragarpenarekin batera oposizioaren presioa izugarri handitu zen, baina herritarrek Presidentearen eskariari erantzun eta parte hartze altua lortu zuten hauteskunde konstituziogileetan.
Biltzar Konstituziogilea behin osatuta, eskualdeetako hauteskundeak aurreratzea erabaki zuten. Oposizioan lehenengo pitzadurak sortu ziren. Zenbait sektore hauteskundeetan parte hartzearen aurka agertu zen, horrek ANCa (Biltzar Konstituziogilea) onartzea zekarrela uste baitzuten.
Iritsi zen urriaren 15a, eskualdeetako hauteskundeen eguna, eta Chavismoak garaipen argia lortu zuen. Jokoan zeuden 23 eskualdeetatik 18tan irabazi zituen bozak Maduroren alderdiak. Gainontzeko bostak oposizioaren esku geratu ziren. Oposizioak ez zituen emaitzak onartu.
Oposizioko bost gobernadoreetatik lauk Biltzar Konstituziogilean kargua zin egitea erabaki zuten, horrela, Biltzar Konstituziogileari zilegitasuna onartu zioten. Lau gobernadoreek Maduro presidentearekin eginiko bileraren ondoren, Presidenteak esan zuen “elkarbizitzan oinarritutako aro berri baten hasiera” dela. Oposizioko bost gobernadoreetatik lau AD alderdi sozialdemokratako kideak dira. Bosgarrena berriz PJ (Lehenik Justizia) alderdikoa.
AD alderdiko kideek kargua hartzeak haustura eragin du MUD koalizioan. Henrique Caprilesek gogor jo du erabakiaren aurka eta koalizioa utziko duela esan du, AD alderdiko buruak ez badu alde egiten koaliziotik. Leopoldo Lopezen VP (Herriaren Borondatea) alderdiak ere gogor salatu du lau gobernadoreen erabakia “traizioa eta engainua” bezalako hitzak erabilita.
Atzo jakin genuen abendurako udal hauteskundeak egitekotan direla Venezuelan.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]