“Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela”

  • “TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko akordioen aurka mobilizatu ostean, presio egiten jarraitzeko unea dela dio Martík. Mugarri hurbilena urtarrilean du akordioon aurkako mugimenduak: orduan erabakiko du Europako Legebiltzarrak EB eta Kanadaren arteko CETA akordioa berresten duen edo ez.


2016ko azaroaren 10ean - 14:27
Azaroaren 5ean TTIP eta CETAren aurka Bilbon egindako manifestazioa (Arg.: Aritz Loiola / Argazki Press)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Joan den asteburuan milaka lagun atera ziren kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan TTIP eta CETA akordioei ezetz esatera. Zaila da, ordea, gai horrekin jendea mobilizatzea…

Hala da. Gai konplexua da, hedabide handietan gutxi aipatzen dena… Egia esan ez genuen hainbeste jende espero. Azken boladan lortu da CETA gehiago iristea iritzi publikora, oztopo hori gainditu da. Alde txarra zein da? Bada, Valoniarekin gertatutakoak frogatu egin duela merkataritza askeko akordioak ezarri nahi dituztenek ez dutela zalantzarik herriak aukeratutako parlamentuen eta gobernuen aurka egiteko. Nolanahi, Valoniak erakutsi du akordiooi aurre egitea posible dela. Presio egiten jarraitu behar dugu.

Valoniako oztopoa momentuz alboan utzita, Europako Batzordeak eta Kanadako Gobernuak CETA sinatu dute azkenik, baina orain berrespen prozesu luzea dator ituna indarrean sartzeko. Lehenik, urtarrilean, Europako Parlamentuan.

Bai. Eta Eurolegebiltzarrak onartu eta gero estatu bakoitzeko parlamentuak ere berretsi beharko du; luze joko du, baina CETA behin-behinean indarrean sartuko da Europarlamentuak argi berdea emandakoan. Hori, behin betikoa ez izan arren, arriskutsua da, gelditzen oso zaila den prozesua ipiniko baitu martxan. Izan ere, baditugu adibideak oraintxe, akordioak indarrean egon gabe ere. Esaterako, Europar Batasunean onartu behar ziren hainbat erregulazio gelditu egin dira TTIPen negoziazioei traba egingo zietelakoan: kutsatzaile hormonalei buruzkoa, transgenikoen etiketatzea…

Europa eta Kanadaren arteko akordioa da CETA. Funtsean TTIPen (AEB-Europa) arrisku bera duela esaten duzue. Zergatik?

Erregulazioa modu bertsuan ahultzen dutelako biek, estatu eta inbertsiogileen arteko ebazpen auzitegiak daudelako bietan, eta TTIP azkenik gauzatuko ez balitz ere AEBetako enpresek CETA erabil lezaketelako Kanadan dituzten filialen bitartez, atzeko ate modura

"TTIP, CETA... Itun horiek testuinguru jakina dute: Europako merkataritza politika. Eta hori ez dago ezbaian". (Arg: Ahal Dugu)

TTIP kolokan egon daitekeela aditzera eman dute uda amaieran Europako hainbat gobernuk eta bestelako erakundek egindako adierazpenek. Donald Trump bera ere ez omen da akordioaren oso zale.

TTIPen negoziazioak aurrera jarraitzen du, eta AEBetan izandako aldaketak zer ondorio izango duen ikusteko dago oraindik. Ez hori bakarrik: ea zer gertatzen den datorren urteko Alemaniako eta Frantziako hauteskundeen ostean, besteak beste. Edozein kasutan, TTIP, CETA eta halako itunak testuinguru jakinean ematen direla kontuan izan behar da. Alegia, Europar Batasunak merkataritza arloan duen politikaren barruan daude, eta politika hori ez dago ezbaian, aurrera segituko du.

Estatu eta inbertsiogileen arteko ebazpen auzitegiak aipatu dituzu. Lehen ISDS siglekin ezagutzen zirenak, orain ICS… Valoniako Parlamentuan  bezala beste erakunde batzuetan piztu den TTIP eta CETAren aurkako erreakzioak auzitegi horiekin du zerikusia batez ere.

Oposizio guztia ISDSengatik sortu zela ikustean, jendarte zibileko mugimenduok ohartarazi genuen arriskutsua zela. Itunen parte hori moldatzea besterik ez zuten, eta itunekin aurrera jarraitu. Izan ere hori gertatu zen: ISDSen ordez ICS direlakoak proposatu ditu Europako Baztordeak, ustez ebazpen mekanismo garden eta justuagoa, baina funtsean kosmetika ariketa baino ez. ICS horiek ere oposizioa dute, Valoniarena berbarako, baina itunen beste elementu garrantzitsu batzuk ez dira ezbaian jarri.

TTIPez eta CETAz pixkanaka hitz egiten hasi garen honetan, isil-isilik martxa onean jarraitzen dute nazioarteko beste itun baten negoziazioek: TiSA.

Erronka dugu orain horretaz hitz egiten hastea, eta erronka zaila da. Nire ustez, TiSA indarrean sartuko balitz arriskutsuagoa litzateke besteak baino, zerbitzuak liberalizatzeari buruzko akordioa delako. Hau da, finantza zerbitzuak (2007ko krisia eragin zuten horiek berak), datuen merkataritza (pribatutasunari mehatxu handia litzateke), zerbitzu publikoak… Osasun sistema, esaterako, are gehiago liberalizatu dezakete. Merkatu global bat sortzeaz hitz egiten ari dira; gaur egun dauden segurantza sozialak merkatu horretan sartuko lirateke lehiatzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Merkataritza askeko akordioak
2020-12-11 | ARGIA
Hegoaldeko herrialdeek COVID-19arentzako botikei patentea kentzea nahi dute, Iparraldeko aberatsek ez

Eztabaida garrantzitsua Merkataritzaren Mundu Erakundean: Lurreko Hegoaldeko herrialdeek eskatu dute patentea eten dakiela COVID-19arekin zerikusia duten botikei, pandemiari aurre egin ahal izateko. India eta Hego Afrikak egina daukate eskaria baina Ipar aberatseko herrialdeek... [+]


2020-11-16 | ARGIA
Munduko BPGren herena biltzen duten hamabost herrialdek merkataritza blokea osatu dute

Munduko merkataritza blokerik handiena osatu dute hamabost herrialde hauek: Asiako hego-ekialdeko hamar herrialde, Hego Korea, Txina, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria. Azaroaren 15ean izenpetu dute RCEP merkatu libreko hitzarmen hau.


PODCAST #31 | COVID-19 eta merkatu librea: estatuak auziperatzeko bidea badute multinazionalek

Jenofa Berhokoirigoinek kontatu digu nola koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezkeen multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratutako auzitegi pribatuetan estatuen kontrako... [+]


2018-05-03 | Miren Osa Galdona
Merkataritza hitzarmen “eraso berrien aurrean” gogoeta jardunaldiak antolatu ditu TTIP/CETAri Ez kanpainak

Maiatzaren 4an eta 5ean Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean izeneko jardunaldiak egingo dira Bilboko La Bolsan. Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek.


2017-12-13 | Unai Brea
Merkataritzaren Munduko Erakundearen gailurra asteazkenean bukatuko da Buenos Airesen, protesta artean

Abenduaren 10etik 13ra bilduta dago Munduko Merkataritza Erakundea (MME) Buenos Airesen. Gai-ordenan, besteak beste, nazioarteko salerosketetarako arau berriak adostea eta merkataritza elektronikoaren liberalizazioa daude. Milaka lagunek protesta egin dute gailur osoan zehar,... [+]


2017-12-07 | Ander Pobo
Merkataritza askeko akordioak: ez dira lege naturalak

Cheap food, high wage —ogia merke eta soldata altuak—. 1848an, horiek ziren sustatzaile sutsuen hitzetan Ingalaterraren eta Frantziaren artean zerealak eta beste lehengai batzuen truke askearen hitzarmenak ekarriko zituen onurak; langileen onarpena lortu ahal... [+]


Merkataritza askeko itunak
Betiko leloa?

Betiko leloa esatean, Merkataritza Askeko Itunez (MAI) ari gara. Egunetik egunera, geroz eta gehiago ditugu entzungai eta honen aurrean argi utzi nahi dugu izenburuan eginiko galderaren erantzuna ezezkoa dela.


2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren... [+]


Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak.

Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza... [+]


2017-06-29 | Unai Brea
CETA hitzarmena berretsi du Espainiako Diputatuen Kongresuak

Espainiako Parlamentuak berretsi egin du Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza askeko ituna (CETA), PP, Ciudadanos, PDeCAT eta EAJren aldeko botoekin. PSOEk jarrera aldatu du Pedro Sanchez idazkari nagusia hautatzeaz geroztik; oraintsu arte hitzarmenaren alde... [+]


2017-06-02 | ARGIA
CETA hitzarmenaren aurkako ekintzak egingo dituzte asteburuan

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko hitzarmenaren (CETA) aurkako mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan asteburuan hasita eta astelehenera bitarte. Modu horretan, CETAren aurkariek protesta egin nahi dute datozen asteetan Espainiako... [+]


CETA: Zer diote kanadarrek?

CETA pil-pilean eskuartean dugun Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena dugu eta entzunagoa den TTIP hitzarmenaren atzeko ate bezala definitu izan da. TTIP (Europar Batasuna eta AEBen arteko hitzarmena) izoztua dagoela helarazi... [+]


TTIP, CETA... 2017: Merkataritza Askeko Akordioak geldiarazteko urte erabakigarria

Merkataritza eta inbertsio itun handiek, uneon, gero eta garrantzi handiagoa dute debate politiko eta sozialean. Baina makro-hitzarmen horiek izozmendi eskerga baten tontorra baino ez dira.


2017-02-22 | Unai Brea
CETAren zati handi bat indarrean sar liteke jada

Ez zen ustekabekorik izan eta Europako Legebiltzarrak Kanada eta EBren arteko CETA hitzarmenaren alde bozkatu zuen otsailaren 15ean, Estrasburgon egindako saioan. 408 diputatuk eman zuten aldeko botoa, 254k aurkakoa, eta 33 abstentzio izan ziren.


2017-02-15 | ARGIA
CETA akordioa onartu du Europako Legebiltzarrak, kanpoko aldean aurkako ekintzak

Euskal Herriko parlamentuetan ordezkaritza duten alderdietatik, CETAren alde bozkatu dute ondorengo alderdiek bozkatu dute: EAJ, PP eta PSOE. Eta aurka: EH Bildu, Podemos eta Equo. Goizean 150 ekintzailek Europako Parlamentuko sarrera blokatu dute Estrasburgon. TTIP Game Over... [+]


Eguneraketa berriak daude