Abenduan egin zuen eskaera Nafarroako kooperatibak, Espainiako Ministroen Kontseiluak behi-etxaldeei buruzko dekretu berria atera baino ia hilabete lehenago. Nafarroako Gobernuak, dena den, datorren maiatzera arte etxaldeak ez handitzeko moratoria onartuta du joan den maiatzetik.
Ez da lehen aldia Caparrosoko makroetxaldeak bere hazienda handitzeko ahalegina egiten duela. 2018an ere bideratu zuen orain egin duen eskaera, baina Nafarroako Gobernuak ez zion ingurumen baimena aldatzeko aukerarik eman. Erabakiari helegitea jarri zion kooperatibak eta 2020aren amaieran Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak partzialki onartu zion, baliogabe utzita foru gobernuaren erabakia.
Navarra Capital agerkarian irakurri ahal izan dugunez, Valle de Odieta etxaldearen ustez, epai hartan oinarrituta dagoeneko badu 7.800 behi arte gehitzeko baimena, baina orain ahalmen hori 11.372 animalira (7.900 behi ugaltzaile, urtebetetik beherako 2.172 txahal eta 1.300 zekor) handitu nahiko luke abenduan egindako eskaerarekin. Ikusi beharko da horren aurrean zer dioten Nafarroako eta Espainiako gobernuek, bien legediek eragin baitiezaiokete, baina azken horren arabera, ez dirudi halako urratsik eman ahal izango duenik.
Aipatu dugu lehenago, batetik dago Nafarroako Gobernuaren moratoria hori. Iragan maiatzean Nafarroako Legebiltzarrak Nafarroako Animalien Osasuna arautzen duen 11/2000 Legea aldatu zuen, aipatu moratoria hori onartzeko, Animalien Osasunari buruzko lege berria egin arte. Denbora tarte horretan Foru Gobernuak ez du emango 1.250 behitik gorako etxalderik jartzeko baimenik.
Edozein modutan, Espainiako legediak Nafarroakoa gaindituko luke eta hor dago iragan abenduaren 27an Espainiako Gobernuak onartutako 1053/2022 dekretua, zeinaren arabera, aurrerantzean ezingo diren egon 850 AzLU [hazienda larri unitate, adi desberdinetako abereak] baino gehiago dituzten etxaldeak. Horrez gain, orain unitate horietatik gorako etxaldeek ezingo lukete hazienda handitu. Navarra Capital-en esaten denez, Valle de Odietak dekretua onartu baino 25 egun lehenago ekin zion bere eskaeraren tramitazioari, baina dekretuak zehazteen duenez, etxalde berri baterako proiektua 2022ko apirilaren 6a baino lehenago onartuta egon ezean, dekretu berriaren eraginpean geratuko litzateke.
Espainiako dekretuak, halaber, zuzenean eragingo dio Valle de Odietak Soriako Noviercasen eraiki nahi zuen 23.250 behiko makroetxaldeari, eta kooperatibak ezingo du aurrera jarraitu proiektu horrekin.
Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]
Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri dizkiogu “geurea” dena babeste aldera, “geure”... [+]
Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. "Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek", eta hartara, "ingurumen delitu" kontsideratzen... [+]
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.
Bihurgunez beteriko bidearen ostean heldu ginen lautada zabal hartara. Udazkenak eskaintzen dituen orlegiaren tonalitate guztien atzean, teloi lana eginez, Pirinioak zuri-zuri ikusten ziren. Horrelaxe aurkitu genuen Abaurregaina, Euskal Herriko herririk garaiena. Errepidearen... [+]
Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.
Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]
Irailaren bukaeran sendabelarren inguruko formakuntza berezia egin zuten Azpeitiko Azoka plazan. Azken urteotan sendabelarren inguruko interesa, ezagutza eta horien erabilera handitzen ari badira ere, abeltzaintzan ez da zabalduegi dagoen praktika. Hain zuzen horregatik, lehen... [+]