Valentziako Gobernuak ehundik gora katalanezko eskola-lerro itxi nahi ditu

  • Bart Valentziako Castelló hiriburuko Herrero ikastetxean gurasoek, irakasleek eta ikasleek, beste hamarnaka eskoletan bezala, gaua pasa dute zakutan lo eginez. Ezusteko galanta eman die Valentziako Gobernuak: datorren ikasturtean 2-3 urteko haurrek ezingo dute valentzieraz ikasi. Castellón katalanezko 32 lerro itxi nahi dituzte murrizketen izenean.


2014ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Castellóko Herrero eskolakoak itxialdian bart. Argazkia: Vilaweb.

Hilabeteak daramatza Valentziako Gobernuak esanez datorren urtean ikastetxeetako ikas lerroak murriztu egin behar direla, ekonomikoki dena mantentzeko gaitasunik ez duela argudiatuta. Beraz, katalanezko eta gaztelaniazko ereduak dituzten eskolek bat edo bestea aukeratu beharko dute. Gobernuak esan die eskola kontseiluan hartzeko erabakia. Erabakitzeko eskubidea eman diela badirudi ere, jukutria bat baino gehiago erabili dute katalanezko lerroak bertan behera geratzeko. Herrero eskolaren adibidea da horietako bat. Eskola kontseiluan 2-3 urteko haurrentzat katalanezko lerroa mantendu eta gaztelaniazkoa kentzea erabaki zuten. Gobernuak matrikulaziorako bidalitako paperetan ikusi zuten eskola hari gaztelaniazko lerroa atxiki ziotela eta pentsatu zuten akatsen bat egin zuela Gobernuak. Ez ordea, administrazioak erantzun die Castellón katalanezko lerro asko daudela eta gehiagoren beharrik ez dela.

Suso Monfort Herrero eskolako gurasoa eta AMPA sindikatuko idazkaria da. Vilaweb-ek itxialdira sartu aurretik egin zion elkarrizketa. Erantzunen zati batzuk aukeratu eta itzuli ditugu:

Nola uler daiteke zuei gertatutakoa, kontseilariak esan bazuen ikastetxe bakoitzak erabakiko zuela zer egin?

Lehenengo aitzakia izan zen kontseiluak hartuko zuela erabakia, LOMCEk hala zioela. Gero barruti bakarraren aitzakia jarri ziguten. Hau da, datorren urtetik aurrera Castelló osoa barruti bat izango da, auzoak banatu gabe. Lelokeria da hori. Esan ziguten bazirela beste eskola batzuk valentzieraz irakasten zutenak. Kontua da Herrero ikastetxetik gertu ez dagoela valentzieraz irakasten duen eskolarik. Castellón 32 valentzierazko lerro kenduko dituzte. Gehien sumintzen gaituena da ordea, eskola kontseiluaren erabakia aintzat ez hartzea, eskolaren eta irakaskuntza komunitatearen ordezkaritza organo gorena da kontseilua.

Erabaki guztiz politikoa da…

Bai, ez dauka bestelako azalpenik. Aste honetan Compromis-eko Enric Nomdedéuk esan duen moduan, frankismotik hizkuntzari egindako erasorik latzena da. Gainera, eskola publikoari egindako murrizketarik handienak dira, kontzertatuek ez dute unitate bat bera ere galduko. Gaitzesgarria da. Are gehiago, kontzertatuak ez dituzte derrigortzen valentzierazko lerro gutxieneko bat izatera. Begira, hemen aldamenean bi eskola kontzertatu dauzkagu, Piak eta Karmelitak, eta dena gaztelaniaz daukate. Herrero irla da, beste bien artean, lerro bat gaztelaniaz eta bestea valentzieraz duela. Orain lerro bakarrarekin geratuko gara, beraiek aukeratzen dute, eta gaztelaniazkoa aukeratu dute. Gainera, frogatuta dago etorri berriak askoz hobeto integratzen direla valentzierazko lerroan ikasten badute. Eta gogoratu, kenduko den lerroa, sarrerakoa da, alegia, haur eskolakoa. Datorren urtean eskola estreinatuko duten haurrei ikasketak valentzieraz hasteko aukera kenduko diete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Valentzia
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Katalanaren aurkako ofentsiba PPren eta Voxen eskutik Valentzian

Valentziako Gobernurako akordioa lotu berri ondoren, PPk eta Voxek iragarri dute hezkuntza izango dela euren lehentasunezko eremuetakoa, hizkuntza pribatua eta kontzertatua indartzearen bidean, batetik, eta katalanaren hedapena mugatzeko, bestetik.


Pablo Gonzálezen kontrako epaiketa “laster” izatea espero duela esan du Poloniako Atzerri ministroak

Zbigniew Rau Poloniako Atzerri ministroak prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez esan du euskal kazetariari egozten zaizkion karguak "oso larriak" direla, baina ez du aditzera eman zer den zehazki egozten zaiona. Gonzálezek 2022ko otsailetik darama... [+]


Espainiako Barne Ministerioak ez du informaziorik eman nahi Valentziako aktibismoan infiltratutako agenteaz

Astelehenean eman zuen argitara La Directak Espainiako Poliziaren infiltratu batek bi urte eman dituela Valentziako aktibismoan. Geroztik, Espainiako Barne Ministerioak eta Espainiako Poliziak ez diete astekariaren galderei erantzun.


2023-02-13 | ARGIA
Espainiako Poliziaren infiltratu batek bi urte eman ditu Valentziako aktibismoan

R.M.F. polizia-satorra Ramón Martínez Hernández izen faltsuarekin infiltratu da bi urtez Valentziako herri mugimendu eta kolektibo antifaxistetan, Cuidem Benimaclet auzo elkartearen eta l’Horta zentro sozial okupatuaren bitartez, Directa aldizkari... [+]


Valentzierazko monologo bat eten dute turista madrildarrek: “Espainieraz. Espainian gaude”

Hiru komediagile "Riures en valencià" ekitaldia egiten ari ziren ostiral honetan, Moncofa-n (Valentzia, Herrialde Katalanak). Gizon madrildar batek “Espainieraz. Espainian gaude” oihu artean hartu ditu artistak. Umoristek valentzieraz jarraitu dute,... [+]


Rafa Xambó
"Telebista hondatu dute Valentziako diru-kutxa publikoak erruz arpilatuz"

Rafa Xambó (Algemesí, 1954) musikaria eta soziologoa da. 2011tik Valentziako irrati-telebista publikoko (RTVV) administrazio kontseiluko kidea da eta horregatik ekarri dugu orriotara. Izan ere, Valentziako PPren gobernuak hedabideok ixtea erabaki du, haiek... [+]


2021-04-14 | Saioa Baleztena
Paula Bonet. Margolaria eta idazlea
“Amatasuna helburu negoziaezina ez dela jakitea ezinbertzekoa da”

Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretako ikasketak egin ondoren Santiagon (Txile), New Yorken (AEB) eta Urbinon (Italia) jarraitu zituen goi mailako ikasketak Paula Bonetek (Vila-real, Valentzia, 1980). Martxoan argitaratu zuen bere azken lana: La anguila... [+]


Zatitutako herria osatzeko grafitiak

Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Herriko hormak eta... [+]


2020-11-04 | Leire Regadas
Carlos Marqués-Macet. Zinema zuzendaria
“Egungo testuinguruan kokatu nahi izan dugu Guillem Agullóren kasua, memoria ariketa gisa”

Hogeita zazpi urte igaro dira 1993ko apirilean Montanejosko (Valentzia) eskuin muturreko talde batek Guillem Agulló hil zuenetik, hemezortzi urteko gazte antifaxista, independentista eta antiarrazista. Carlos Marqués-Macetek (Bartzelona, 1983) zuzendu duen La mort... [+]


2020-05-03 | ARGIA
Aitziber Coello euskal preso politikoa libre utzi dute 16 urte espetxean emanda

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aitziber Coello Onaindia euskal preso politikoa aske utzi dute 16 urte preso eman ondoren. Picassenteko (Valentzia) espetxean egin ditu azken urteak eta larunbatean libre irten da hango amen modulutik, bere semearekin batera.


Eguneraketa berriak daude