V. Jardunaldi Feministekin mugarria jartzeko prest da Euskal Herriko mugimendu feminista autonomoa

  • Azaroaren 1, 2 eta 3an burutuko da Jardunaldi Feministen bosgarren edizioa, Durangon. Bost ardatz nagusitan oinarrituta, hainbat mahainguru, tailer eta eztabaidarekin osatu dute egitaraua.


2019ko urriaren 02an - 13:49
Jardunaldien aurkezpena Durangon (Argazkia: andra.eus)

Maiatzean aurkeztu zituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, eta ordutik dihardu mugimendu feminista autonomoak prestakuntzan, azaroko lehen asteburura begira. Azken hilabeteetan “ponentzia, tailer, kultur-sorkuntza eta abarren” proposamenak jaso dituzte, orotara ehundik gora batuz: 38 ponentzia eta 70 tailer proposamen, zehaztu dutenez. “Bizirik eta indartsu gaudenaren seinale da”, ondorioztatu dute antolatzaileek.

Jasotako proposamenak bilduta, horiek azaroaren 1etik 3rako egitarauan kokatzen jardun dute. Emaitza: egitarau oparo eta anitza, bost ardatzetan egituratua. Ondorengoak dira ardatzak: Dekolonialitatea; Bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak; Gorputzak eta sexualitateak; Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen; eta Mugimendu feministaren erraiei begira. Ildo nagusi horiei lotuta, bost mahai-inguru zentral egingo dira. 

Mahai-inguru, ponenetzia eta tailerrekin batera, tokia izango dute ikuskizunek ere. Ostiral eta larunbateko jardunaren ostean, gainera, gaueko eskaintza ere izango da, bertsolari, Dj zein musikari barnebiltzen dituena. Bestalde, igande arratsaldean mobilizazioa dago deitua.  

Azken jardunaldiak, orain hamaika urte

Jardunaldi Feministen edizio hau aurrekoa burutu zenetik hamaika urtera egingo da. 2008an Portugaleten egin zen laugarren edizioa, eta antolatzaileek azaldu dutenez “ordutik hona asko aldatu da testuingurua Euskal Herrian, denbora tarte horretan Mugimendu Feminista ez da geldirik egon eta orain, gaurkotasun osoz ari da proposamenak egiten eta eztabaidagai sakonak pilatu ditugu”.

Hala bada, eztabaidagai horiek erdigunean jarriko dira Durangon, eta pisua jarriko da “Mugimendu Feministaren osasun eta erabakietan” ere. “Jardunaldi feministak mugarri garrantzitsua izaten dira Mugimendu Feministarentzat, elkarrekin bildu eta datozen urteetako lerro nagusiak marrazten baititugu bertan”, diote bozeramaileek.

Izen emateko azken astea

Dagoeneko 1.000 emakume baino gehiago batu dira jardunaldietara, antolatzaileak pozerako. Hala ere, gogorarazi dute izan-emate epea urriaren 7ra arte dagoela zabalik.

Jardunaldiek iraun bitartean bertan jateko aukera egongo da, bertako ekoizleekin elkarlanean ari baitira. Parte hartuko dutenei gogorarazi diete beren mahai-tresnak eta edalontziak eramateko; bertan plater organikoak erabiliko dira, “ingurumenarekiko kontzientzia hartuta”.

Lotarako lekua ere egongo dela adierazi dute, baina lotarako tokia behar izatekotan izen-ematerakoan horretaz ohartarazteko eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Eguneraketa berriak daude