V for Vendettako maskarak debekatu ditu Bahraingo Estatuak

  • Azken urteotan nazioartean protesta sinbolo bilakatu den Guy Fawkesen maskara ezaguna debekatu egin du Bahraingo Industria eta Merkataritza ministro Hassan Fakhrok. Plastikozko maskarak inportatzen edota erabiltzen atzematen dutena atxilotua izan daitekeela iragarri du.


2013ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Guy Fawkesen maskara daraman manifestaria Manamako protestetan, Bahraingo hiriburua (argazkia: rt.com)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azken bi urteetan gorakada izan duen demokraziaren aldeko mugimendua erreprimitzeko neurrietako bat da hau.

Bahraingo irla ez da Persiako Golkoko lehena izan neurri hau hartzen. Arabiako Emirerri Batuetan jada debekatua zuten Guy Fawkesen maskararen erabilera euren egun nazionalean (abenduaren 2a). 2005eko V for Vendetta filmaren arrakastaz geroztik Anonymous protesta taldeak sinbolo bezala hartzeaz gain, maskara hau Udaberri Arabiarreko mugimenduetan ere oso erabilia izan da. Honek bertako gobernuak ernegatu ditu, agintearen aurkako arma sinboliko zuzena izateaz gain, manifestariak anonimatuan uzten laguntzen duelako.

Bahraingo errege-familia sunia da, nahiz herrialdeko populazioaren %75a xiitak izan. 2011ko otsailean, milaka lagunek Manama hiriburua bete zuten, aldaketa demokratikoa eta lehen ministroaren dimisioa eskatzeko. Protesta hasi zenetik, orain bi urte, 82 manifestari hil dira, bederatzi ume tartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bahrain
2014-09-04 | Judith Perez
600 preso gose greban Bahreinen torturak salatzeko

600 preso inguruk bederatzi egun daramatzate gose greban, Bahreingo Giza Eskubideen Aldeko Zentroak (BCHR sigletan ingelesez) jakinarazi duenez. Presoak Muharraq irlako Dry Dock kartzelan daude eta jasaten dituzten torturak salatzeko hasi dute gose greba.


Eguneraketa berriak daude