Botiken berrordainketa igande honetan jarriko da martxan Nafarroan, Espainiako Estatuko ia erkidego guztietan bezala. EAEn ordea ez da berrordainketarik aplikatuko. Prestaziorik gabe geratzen diren langabetuek eta pentsio ez-kontributiboa (asistentziala) jasotzen duten pentsiodunek ez dute deus ordaindu beharrik izango botikak eskuratzearen truke.
Espainiako Gobernuak Madrilen onartu duen errege dekretu bera aplikatuko duela jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak. Espainiako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak 456 sendagairen zerrenda proposatuko du finantzaketa publikotik kentzeko. Tartean dira, adibidez, eztularekin edota gripearekin zerikusia duten botikak. Ana Mato Osasun ministroaren arabera, neurri honek Osasun Sistema Nazionalean “440 milioi euro aurreztea” eragingo luke.
Bestalde, bihar erabakiko da Nafarroako Parlamentuan osasun sisteman eta hezkuntzan egindako murrizketen aurkako helegitea aurkeztu ala ez. PSNk, NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak helegitearen aldeko jarrera dute.
Informazio gehiago:
Apirilean onartutako berrordainketaren xehetasunak ARGIA.com-en
Berrordainketaren inguruko hamar galderen erantzunak Publico.es-en (gaztelaniaz)
“Hainbesteko zurrunbiloa hilean sei kafe adina euro ordaindu behar direlako?”. Zer da bada hilean 8 euro ordaintzea 600 bat euroko pentsioa duenarentzat? Nafarroan pentsiodunen %40 inguruk 650 euro baino gutxiago jasotzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.000... [+]
Botiken berrordainketa sistema martxan da astelehenetik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herritarrek euren soldataren araberako gainprezioa ordaindu beharko dute botikengatik. Prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek ez dute ordaindu beharrik... [+]
Botiken berrordainketa indarrean ezarriko da EAEn uztailetik aurrera. Bertako biztanleek euren soldataren arabera ordaindu beharko dute botiken gainprezioa, prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek izan ezik.
Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du botiken berrordainketa aplikatzea beste aukerarik ez duela ematen legeak. Data zehatzik eman ez duen arren, Erkorekak esan du urtea amaitu aurretik martxan jartzea espero dutela.
Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu zuen joan den ekainean, Espainiako Gobernuak Osasun arloan hartutako hainbat neurriri kontra eginez. Hala, herritarrek botikak berriz ordaintzeko aginduari eta paperik ez duten etorkinak artatzeko debekuari uko egin zion Jaurlaritzak... [+]
Hego Euskal Herriko biztanleek pentsioetan murrizketa handiak jasateko arriskua dute Espainiako Estatuko ekonomiaren kolokak eraginda. Ignacio Escolar kazetariak bere blogean dioenez, laster iragar dezake Rajoyren gobernuak neurri garrantzitsuren bat. Bere analisia euskaratu... [+]
Eusko Jaurlaritzak berehala jarri beharko du indarrean botiken berrordainketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu baitu Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren dekretuaren aurka jarritako helegitea. Jaurlaritzaren dekretua legez... [+]
Eusko Jaurlaritzatik esana bazuten ere EAEn ez direla ezarriko Espainiako Gobernuak Hezkuntza eta Osasun arloetan egin dituen murrizketak, Rajoyren Gobernuak neurriak hartuko ditu horri buelta emateko. Eusko Jaurlaritzaren erabakia legez kontrakoa dela argudiatuz helegitea... [+]
Botiken berrordainketa Hego Euskal Herrian ezartzeko urratsak ematen ari da Espainiako Gizarte Segurantza eta aste honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiei euren ogasuneko datu-baseak eskatu dizkie.
Pentsiodunek errezetatzen zaizkien botiken %10 eta herritar aktiboek %50 ordaindu beharko dute aurrerantzean, Ana Mato Espainiako Osasun ministroak atzo jakinarazi zuen moduan. Gaur egun pentsiodunek ez dute deus ordaintzen, eta gainerako herritarrek %40 ordaintzen dute.
Tolosako espezialitate anbulatorioa eta Asuncion Klinika parez pare. Tolosaldea da eskualde-ospitalerik ez duen bakarra Gipuzkoan. Bi zentro hauek (publikoa bata, kontzertatua bestea) eskaini dute espezialitateko arreta gaur arte, baina anbulatorioa hustuz joan dira... [+]