Utzi Donostiako Alde Zaharra bakean


2021eko urtarrilaren 19an - 12:53

Esku batekin ari naiz artikulu hau idazten, bestea zipaioek txikitu berri didate karga batean. Justu alboan zegoen laguna atxilotu dute karga horretan bertan; ni neu izan nintekeen. Hau idazten ari naizen momentu berean, bera Antiguako polizia etxeko zulorik ilunenean daukate; kalabozoan. Laster besarkatu eta negar egingo dugu amorruz adina konbentzimenduz elkarrekin.

Zipaioek Donostiako Alde Zaharrean erabili duten indarkeriak komunikabide nahiz sare sozialetako titularrak hartu dituzte azken asteetan. Behin eta berriro oldartu da polizia gazteon aurka... botelloi-aren aitzakia jarri dute behin baino gehiagotan, baina inoiz botelloi batean egon denak badaki ronkola eta txirrisklasa bereizten.

Auzoko Gazte Asanbladak ideia argi bat azpimarratu du hasiera-hasieratik:

"Behin eta berriro oldartu da polizia gazteon aurka... 'botelloia'-ren aitzakia jarri dute behin baino gehiagotan, baina inoiz 'botelloi' batean egon denak badaki ronkola eta txirrisklasa bereizten"

Poliziaren inpunitatea inoiz baino gehiago areagotu da larrialdi egoeraren aitzakiapean. Manipulazio mediatikoa bestalde, inoiz baino agerikoagoa bihurtu da. Baina errepresioa eta gezurra, beti izango dira hankamotzak.

Gazteok gaude jo-puntuan, gazteok garelako etorkizunaren giltza eta baldintza. Horregatik, gazteon kriminalizazioak izurritearen bilakaeraren erantzule bihurtzeko helburuari erantzuten dio; atentzioa desbideratu eta agintari instituzional, politiko eta ekonomikoen arduragabekeria zuritzeko. Praktika sistematiko hau gainera erraz zabaltzen ari da. Poliziaren jazarpenari, manipulazio mediatikoa gehituz gero, molotov koktel bikaina gazteriaren aurka. Baina denak ez du balio.

Irudi batek hamaika azalpen baino gehiago balio omen ditu eta gaurkoak ikusi ostean, poliziaren interbentzioa justifikatuko duen bizilagunik ez du inork aurkituko.

Errepresioaren aurrean, ezinbestekoa da elkartasuna antolatu eta elkarrekin erantzutea, bestela gureak egin du. Proposamen zehatz bat: erresistentzia kutxak sortu edota indartzea; baina batez ere, haien isun bakoitzeko, handiagoak izango diren kalte ekonomikoak eragitea.

Gazteon aurkako kriminalizazioak eta jazarpen polizial zigorgabeak, beldurra sortzea bilatzen du; beldurra jipoi eta zauriei, beldurra isunei, beldurra atxiloketei eta zergatik ez, beldurra espetxeratzeei. Baina urte luzeko bidearen ondorengoak gara, gazte konprometituak, egunez egun gure auzo eta herriak eraldatzeko lan egiten dugunak eta zorionez, gero eta gehiago garenak.

Dena ETA zenean agian bai, baina orain, guztiak ez die balio(ko).

"Zergatik baina horrenbeste egur Donostiako Alde Zaharreko gazteei? Badakitelako, Euskal Herriko toki gehienetan ez bezala, mugimendu ezberdinetako kideok elkarlanaren beharraz aspaldi jabetu garela"

Zergatik baina horrenbeste egur Donostiako Alde Zaharreko gazteei? Badakitelako, Euskal Herriko toki gehienetan ez bezala, mugimendu ezberdinetako kideok elkarlanaren beharraz aspaldi jabetu garela, elkarlanaren potentzian sinisten dugula eta horregatik, elkarrekin antolatzen hasi garela. Gaur gaurkoz gazteak soilik bai, baina ezker abertzalekoak, ildo sozialistakoak, autonomo eta anarkistak... guztiok elkarrekin; sinestezina badirudi ere, gaur gaurkoz halaxe da. Azken finean, guztiok garelako feministak, ekologistak, errepublikarrak eta euskaldunak.

Hainbat zatiketa bizi izan ditut Euskal Herriko herri mugimenduaren baitan eta argi daukat elkarren arteko desadostasun taktiko nahiz estrategikoen gainetik, kapitalaren aurka daukagun kontraesana lehenesteko gai ez bagara, ez dugula gauza asko lortzerik. Ez gaurko Donostiako Alde Zaharrean behintzat. Burgesiak indar handia baitu eta batez ere, irabazi asko duelako jokoan auzo honetan. Auzotarrak edo turistak, multinazionalak edo betiko komertzio txikiak, nekazariak edo supermerkatu handiak...

Kontraesanak kontraesan, eta eman beharreko eztabaidak emanez (behar beste denbora eta merezi duten kalitatea eskainiz), antolatzen hasi gara guztion mesedetan eta helburu argi batekin: auzoko problematika orokor eta espezifikoei erantzun ez ezik, irtenbideak ere emateko. Oraina baina hobea den etorkizunagatik borrokatzen zuelako Kijerak ere; eta horregatik erail zutelako Kijera gaur gu jipoitzen gaituzten txakurren arbasoek ere. Kale berberetan.

Bide luzea dugu aurretik eta gazteok bakarrik ez goaz urrutira. Hori bai, ez dezagun ahaztu gaurko gazteon borrokan dagoela biharkoen etorkizuna.

Alboan zaituztedan guztiei; eutsi eta egurra etsaiari.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude