Utopiari esker

  • Gala Bedi sari banaketaren kronika. Maiatzaren 18an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.


2018ko maiatzaren 21ean - 10:36

Utopia bat espazioan. Hori da Gasteizko Hala Bedi komunikazio proiektuak bere 35. urteurrenerako darabilen leloa. 1983an irratiaren ideia izan eta martxan jarri zutenean inork gutxik pentsatuko zukeen 2018an, trabak traba, halako indarrez egongo zenik. Eta horixe irudikatu nahi izan zen pasa den maiatzaren 18an Jimmy Jazz aretoan, lehenbiziko Gala Bedia eginda. Gala eta sari banaketa izan zen eta bertan herri mugimenduaren hainbat espresio ikusarazi nahi izan ziren eta denen topaleku egin, bestela ere mugimendu askoren topaleku baden komunikabideak antolatuta. Lau sari eman ziren bertan, umorez, musikaz eta aldarrikapenez josita.

Lehena Halabeditarrak saria izan zen. Honekin, komunikazio proiektua babesten duten Halabelarri edo irratiaren bazkide direnak eskertu nahi izan ziren. Taula gainean, irratiko txikienak: Alai Bedi haurren irratsaiokoak. Mugimendu feministari, Pentsionistak Lanean elkarteari, Gasteizko Gaztetxeari eman zitzaizkien eskerrak, eta eurek ere eskertu zuten komunikazioan emandako laguntza. Bakarkako bazkideak ere eskertu nahi izan ziren, oholtzara bazkide egin den azkena igoarazita.

Segidan, eta Bertxoko saio irreberenteko lagunak kantuan, Herria Bizirik saria eman zitzaion GES gazteen emantzipaziorako sareari. Urtean zehar egin duen lana saritu nahi izan zen honekin, ez baita gutxiestekoa talde berri honek aurten egin duena: alde zaharrean utzita zeuden hainbat etxebizitza okupatu eta bizileku bihurtu dituzte. Eurek, halaber, Udalarekin izan dituzten ika miketan lagun izan duten abokatuari saria eman nahi izan zioten, eta etxebizitza baten giltzak eman.

Hirugarrenik, Kakatzarra arte eszenikoen irratsaiokoek Utopia saria eman zioten Aiaraldeko Ekintzen Faktoriari: hedabidetik, komunitate proiektu kooperatibo integral batera egin dute salto, euskara oinarri hartuta. Harriduraz hartu zuten saria eta halaxe adierazi: “gure utopia euskararen herria da, eta euskaren Aiaraldea bilatu nahi dugu”.

Azkena Hala Mierda saria izan zen. Izen horrekin, azalpen askorik ez da behar zein sari mota izan zen jakiteko, ezta? Sarituak Gasteizko Udaltzaingoa eta Delinkentzia Kanpora elkartea. Hala Bideok egindako muntaia batek azaldu zuen sarien zergatia: udaltzainena nahiko argia zen, eta elkartearena ere bai gasteiztarrontzat, Astegieta auzoan ijito familia bati bizitzen ez uzteko egin dituztenak sobera baitira ezagunak.

Sari eta sari artean izan ziren musika tarteetan Jaio Kantaktriz eta Ziakhus-ek hartu zuten parte, baita Miren Ricok ere poesia irakurraldia eginez.

Finean, Hala Bedik berak herri mugimendua eskertu nahi izan zuen urteetako sostenguagatik eta esker horiek bueltan eman zitzaizkion. “Sukaldariak” denok jatera gonbidatu aurretik, esaldi honexekin amaitu zen ekitaldia: “Ara comença el Mambo!” Hortik aurrekoak, sentitzen dut, baina ez dizkizuet kontatuko. Hurrengoan, etorri.

Hona hemen Hala Klik-ek galari ateratako argazkien galeria:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


2021-12-17 | Hala Bedi
Hala Bediren Izan Media tailerrak, urtarrilaren 21 eta 22an Oihaneder Euskararen Etxean

Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.


2021-06-16 | ARGIA
‘Zure txutea behar dugu!’: Hala Bediren kanpaina bazkide berriak egiteko

Azken urteko diru-sarreren gutxitzeari aurre egiteko kanpaina abiatu du Hala Bedik. Komunikabide independentea izaten jarraitzeko, bere independentzia ekonomikoa bermatu nahi du.


2021-03-25 | Hala Bedi
Artxibatu egin dute Hala Bediko kazetariari telefonoa kendu zion ertzainaren kontrako kereila

Auzia ixtea erabaki du epaileak Ertzainaren deklarazioa jaso ostean. Hala Bedik aurreratu du helegitea jarriko duela.


2020-11-24 | Hala Bedi
Hala Bedik kereila aurkeztu du kazetari baten lana oztopatu zuen ertzainaren aurka

Azaroaren 23 goizean kereila aurkeztu dute Hala Bediko kideek, Arabako Justizia Jauregian, Talka espazio feministako desalojoan kazteari baten lana oztopatu zuen polizia agentearen aurka. Hala Bedik informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak... [+]


2020-05-18 | ARGIA
ARGIA eta Hala Bediko kazetarien kontrako mehatxuak salatu dituzte KEE eta EKEk

Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) ohar irmoa kaleratu dute, informatzeko eskubidearen aurka Gasteizen poliziaren eskutik jazotakoa salatuz.


2020-02-11 | Hala Bedi | Hizpidea
Usua eta Bir (Euskal Udalekuak)
“Jolasa oinarri hartuta, askotariko baloreak lantzen ditugu”

Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina.


2020-01-15 | Estitxu Eizagirre
Arrosa Sarea
Ez egin poto, asteazkenero Bertxoko

Asteazkenetan 20:00etan zuzenean aireratzen da Hala Bedi irratian Bertxoko irratsaioa (hemen orain arteko saioak entzungai) eta Arrosa Sareko beste hainbat irratitan ere entzun daiteke. Umore askeaz eta euskalkiak nahastuz jorratzen dute aktualitatea eta grabatutako bertsoaldiak... [+]


2020-01-14 | Hala Bedi
Indarrez ekingo dio urte berriari Muinoko Hotsak egitasmoak

Bi data berri aurkeztu ditu Muinoko Hotsak egitasmoak: urtarrilaren 31a eta martxoaren 14a. Gaztetxeko oholtza gainean, berriz, Lepora, Lisabö, Red Iron Squad eta Sexty Sexers taldeak.


2019-11-22 | ARGIA
Egin ARGIAkoa hedabide independenteen arteko elkarlana elikatzeko

Jon Etxebarria, Hala Bediko kidea: Egin ARGIAkoa hedabide independenteen arteko elkarlana elikatzeko.


Eguneraketa berriak daude