Joxe Martin Sagardia errefuxiatua 1980an hil zuen Batallón Vasco Españolek Miarritzen. Gobernu Ordezkaritzak dio plazaren izenak Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela; Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak,aldiz, terrorismoaren biktima bezala aitortu du.
Sagardia Bilbon jaio zen, baina umetan jaon zen Usurbilera bizitzera. 1973an joan zen Ipar Euskal Herrira, eta 1975ean errefuxiatu estatusa lortu zuen. 1980an hil zuen Batallón Vasco Españolek, auto azpian bonba jarrita. Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak sare sozialetan azaldu duenez, 1982an erabaki zuen udalak herriko plazari Joxe Martin Sagardia izena ematea, eta orain arte ez da arazorik izan.
“Terrorista” ala “biktima”?
Espainiako Gobernu Ordezkaritzak plazari izena aldatzea exijitu dio udalari, argudiatuz Terrorismoaren Biktimen Legearen aurka doala izendapena. Ordezkaritzaren arabera, Sagardia Adolfo Suárezen gobernuak 1980an osatu zuen 150 ustezko etakideen zerrenda batean ageri da. Aldiz, Usurbilgo alkateak sareetan jakinarazi duenez, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak biktima gisa atortua du Sagardia. Alkateak “bizikidetza nahasteko” nahia leporatu dio Ordezkaritzari, eta izendapena defendatu asmoz udala azterketa juridikoa egiten ari dela jakinarazi du.
Espainiako Gobernuaren ordezkariak udalari eskatu dio Joxe Martin Sagardia plazari izena aldatzeko, Biktimen Legea urratzen duelakoan. BVEk hil zuen Sagardia, Miarritzen errefuxiatuta zegoela, auto azpian lehergailua jarrita. 1982an onartu zuen udalak plazari izen hau jartzea. pic.twitter.com/5wywTA8RH7
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) November 28, 2022
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.