Usurbilen sinadura bilketa hasiko dute, udalari eskatzeko ez dezala erraustegia elikatu

  • Noaua aldizkarian plazaratu dutenez, Usurbilgo herritar talde batek iragarri du oporren itzuleran sinadura bilketari ekiongo diola, Usurbilgo udalari eskatzeko bere errefusik erraustegira ez dezala eraman: "Erraustegia: ez elikatu gure hondakinekin, ez ordaindu gure diruarekin".


2020ko uztailaren 24an - 06:28

Joxemari Irazustak eta zenbait usurbildarrek sinatutako agirian diotenez, "Erraustegirik gabe gure hiri hondakinak kudeatzea posible dela irmoki erakusten ari da Usurbilgo herria azken hamar urteotan" baina hala ere "ofizialki inork esan ez arren, badakigu Usurbilgo herrian bildutako errefusa erraustegira eramaten dela azken hilabeteotan". Jakina da Gipuzkoako Hondakin Plan Nagusiak hala derrigortuta, udal guztiek bildutako hondakinak nork bere mankomunitateari entregatu behar dizkiotela, eta GHK partzuergoak kudeatzen dituela Gipuzkoako hondakin guztiak, erraustegia daukalarik plan osoaren ardatz nagusi.

Herritarrok orain Usurbilgo udalarari gogorarazi diote herria erreferendum bidez argi eta garbi mintzatu zela erraustegiaren kontra eta udal agintariek duela zenbait hilabete SOS deia zabaldu ziela gainerako udalei, usurbildarrak kaltetzera zihoazelako: "SOS deia egin beste udalei eta gero gure herriko errefusa hondakinak erraustegira eramatea, ez da koherente jokatzea. Egunero errauste plantaren tximinietatik ateratzen diren ke zutabe erraldoiek, guk Usurbildik bidalitako hondakinen errekuntzaren parte txiki bat daramate. Etorkizun beltz, kaltegarri eta kutsatu hori elikatzen ari gara. Gu ere porrot horren partaide egiten gara".

Horregatik hasiko dute laster sinadura bilketa, udal agintariei eskatzeko usurbildarren errefusak –Euskal Herrian aitzindaria den bilketa oso onari esker gutxi izanik ere– erraustegian kiskaltzen utzi ez ditzaten: "Gaikako bilketa eraginkorra abian jartzeko erreferentziazko eredua izan ginen Usurbilgo udala eta usurbildarrok, orain, errefusa hondakinaren tratamendurako ere, beste aukerak badaudela erakusteko tenorea iritsi da. Ez da epelkerietan ibiltzeko garaia. Atzera ez egiteko modu bakarra, aurrera egitea delako. Politikan eta bizitzan, bide berriak irekitzeko, ausardia behar da, gutxienez".

Honela dio idatziak, hitzez hitz:

EZ hondakinik, EZ dirurik erraustegiarentzat

Erraustegirik gabe gure hiri hondakinak kudeatzea posible dela irmoki erakusten ari da Usurbilgo herria azken hamar urteotan. Aitzindari izan ginen, gaikako bilketa eraginkorra ezartzen (2009), herrian bertan, auzotarren artean bio-hondakinarekin auzokonposta egin daitekeela erakusten (2011), eta, ondo biltzeaz gain, bakoitzak sortzen duen hondakin kopuruaren arabera, modu justuan ordaintzea dela bidezkoena esan eta praktikara eramaten (2014).Espainiako Gobernuak Usurbilgo udalari debekatu eta gero, Erraustegia Erabakia plataformak 2016an antolatutako galdeketan, partaideon %98ak ezetz esan genion erraustegiari. Emaitza hori jasota, hauxe udal gobernuak adierazitako konpromisoa: “Usurbilgo Udalak jaso du herriaren hitza. Eta, herri borondatearen ordezkari gisa, erraustegiaren mamua haizatzen dutenen aurrean, herriaren hitza errespetatzen eta errespetarazten saiatuko gara. Hala egitea dagokigu, sinesmenez eta koherentziaz. Eta hala egingo dugu”.

Ofizialki inork esan ez arren, badakigu Usurbilgo herrian bildutako errefusa erraustegira eramaten dela azken hilabeteotan. Usurbilek, 2017an hasi eta 2023ra bitartean hondakinen trata-mendurako helburuak eta ekimenak “Usurbil 0.0 hondakinen prebentzio eta kudeaketa programan” jaso eta onartu zituen udalbatzarrak 2017ko ekainean. Errefusa erraustegira eramatea, ez dator bat aipatu programan jasota dagoen eta lorgarritzat jotzen den “0 hondakin desmaterializatu edo erraustu” helburuarekin.

Erraustegia piztu zutenetik sortu zen larrialdi egoera honetan, usurbildar asko gara, erraustegira errefusa hondakinak ez eramateko urratsa dela herri honek eman beharreko erantzuna uste dugunak. SOS deia egin beste udalei eta gero gure herriko errefusa hondakinak erraustegira eramatea, ez da koherente jokatzea. Egunero errauste plantaren tximinietatik ateratzen diren ke zutabe erraldoiek, guk Usurbildik bidalitako hondakinen errekuntzaren parte txiki bat daramate. Etorkizun beltz, kaltegarri eta kutsatu hori elikatzen ari gara. Gu ere porrot horren partaide egiten gara. Aldamenean inork nahi ez duen azpiegitura inposatu horri erregaia ematen diogu, jakinda gaurko eta biharko herritarren osasunean eta ingurumenean kalteak eragingo dituela. Hondakinen gaikako bilketa ondo egiten ari garen herriak, ekonomikoki modu injustuan jipoitzeko antolatu den erraustegiaren finantzaketarako plan iruzurtian, kolaboratu egiten da horrela jokatuz. Eta larriagoa dena, herritarron dirua erabiltzen ari gara geure burua kutsatuko duen munstroa finantzatzeko. Kontraesana da.

Erraustegia ere kutsaduraren tenpluko partaidea da, eta ez da nahikoa erraustegiaren aurka egotea: erraustegiaren aurka egin egin behar da.

Errefusa gutxi (430 tona) sortzen dugula eta, “gure herritik errauste plantara apenas joango da ezer” adierazten zen udal gobernutik. Hain gutxi izanik, errazagoa da errefusa hondakin horri beste irteera bat ematea. Usurbil 0.0 hondakinen prebentzio eta kudeaketa programan (2017-2023) jasota dago: “planteamendu errealista eta egingarria mahai gainean jarrita lortu nahi dugu bikaintasuna.” Aipatu programaren ikuskeraren oinarrizko ezaugarrien artean daude: ingurumena eta osasuna lehenestea; azpiegitura makro eta erraldoien ordez, azpiegitura doitu eta eskalagarriak sortzea; tokiko konponbideak arazo globalei.

Gaikako bilketa eraginkorra egiteko alternatiba abian jartzeko ausardia izan genuen bezala, erraustegiarekin ez kolaboratzeko urrats sendoak emateko sasoia heldu da: EZ ERAMAN gure errefusa hondakinak erraustera. Gaikako bilketa eraginkorra abian jartzeko erreferentziazko eredua izan ginen Usurbilgo udala eta usurbildarrok, orain, errefusa hondakinaren tratamendurako ere, beste aukerak badaudela erakusteko tenorea iritsi da. Ez da epelkerietan ibiltzeko garaia. Atzera ez egiteko modu bakarra, aurrera egitea delako. Politikan eta bizitzan, bide berriak irekitzeko, ausardia behar da, gutxienez.

Horrela, Usurbilen 2016ko urrian egindako herri galdeketan parte hartu zuten herritarren %98ak erraustegiari emandako ezetzaren hitza jaso eta errespetarazteko saiakera egiteko hartutako konpromisoarekin fidel jokatuko litzateke.

Herritarren osasuna eta bizi kalitatea zaintzea “udalaren ardatz etikoak” badira, errausteplanta bezalako azpiegitura kutsakor eta kaltegarriekin ez kolaboratzea da gutxienez egin beharrekoa.

Erronkak merezi du, gure herriaren etorkizuna dago jokoan. Horregatik, udazkenean sinadura bilketa kanpaina bat abian jartzera goaz, “Erraustegia: ez elikatu gure hondakinekin, ez ordaindu gure diruarekin” eskaria udalari egiteko. Pello Aranburu, Manex Zubiria, Miren Maioz, Joxe Mari Zubimendi, Juli Bereziartua, Patxi Azpirotz, Joxe Piñas, Pepe Rivadeneyra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


Eguneraketa berriak daude