Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

  • Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.

Sarekada bateko irudia, gobernuak berak zabaldutakoa.

2025eko otsailaren 11n - 11:45
Azken eguneraketa: 17:42

Alemaniaren tankera hartuta, han Olaf Scholz kantziler sozialdemokratak muga guzti-guztietan polizia-kontrolak ipini baititu, Erresuma Batuan ere ustezko ezkerrak jokoa erosi dio ultraeskuinari: migratzaileen aurkako sarekadak inoiz ez bezala ari da egiten, administratiboki egoera irregularrean daudenak atzeman eta herrialdetik kanporatu asmoz.

Keir Starmer lehen ministroak eta laboristek gainditu egin dituzte Rishi Sunaken eta kontserbadoreen aurreko gobernuak atxilo hartutako eta deportatutako migratzaileen zifrak; %38 igo dira, hori da datu esanguratsuetako bat. Baina garaiaren errepresentazio argiagoa egiten du Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak hedatu izanak. Bitxia da nola egin duten: sareetara igo ditu, iragarkiak balira bezala, Donald Trumpen estilora, guztia antzeztuta balego bezala. Hori da jarraitzen duten eredua: soilik esan egin ordez, erakutsi zertan ari zaren eta nola

Dena dela, Alderdi Laboristaren inolako bereizgarri edo errepresentaziorik erabili gabe sareratu dituzte bideoak; aldiz, Erresuma Batuko ultraeskuinaren ezaugarri den turkesa kolore printza batzuk erabilita. The Guardian egunkariaren arabera, Starmerren gobernuak ez du hitzez hitz esan irudiak berak hedatu dituenik, baina ezta ukatu ere. Damutu, behintzat, ez dira damutzen: Yvette Cooper Barne ministroa pozik agertu da atxilotutako migratzaileen kopurua handia izateagatik. Hori gutxi ez, eta aste honetan sarekada batean hartuko du parte Cooperrek.

Sei hilabetetan, 4.000 atxiloketa

Datu gordin eta gizagabeak garaipen gisa saldu dituzte Keir Starmer eta Alderdi Laboristak, ikusi besterik ez dago zabaldu duten prentsa-oharra. Datuak emateko eran, balirudike langabeziaren jaitsieraz-edo mintzo direla.

Horra datu sorta. Iazko uztailaren hondarrean agintera heldu zirenetik, Rishi Sunak eta Alderdi Kontserbadorearen ondotik, ia 4.000 migratzaile atxilotu dituzte; aurreko gobernuak epe berean baino 600 gehiago, %38ko igoera. Bereziki, Starmerren gobernuak nabarmendu duenez, joan den urtarril honetan indartu dituzte sarekadak: Sunaken agintaldiko iazko urtarrilarekin alderatuta, ia bikoiztu egin dituzte atxiloketak –609–, eta 800 gune baino gehiago miatu.

Sei hilabetetan, guztira 5.500 establezimendu miatu dituzte. Hauxe da eredua: soilik esan egin ordez, erakutsi zertan ari zaren

Gobernu berriak, prentsa-oharrean dioenez, sarekadak sistematizatu egin ditu jatetxe eta tabernetan, apaindegietan, estankoetan, autoa garbitzeko lekuetan eta bestelako merkataritza eremuetan. Guztira, ia 5.500 establezimendu miatu dituzte.

Erresuma Batuko gobernuak zera esan du justifikazio gisa: "Egoera irregularrean etortzen diren migratzaileei amets faltsuak egiten zaizkie, lanpostua lortu eta bizi ona izango dutela esaten zaie, baina hori gezurra da, eta bidaia arriskutsuetan murgiltzen dira, talde kriminalek bultzatuta (...) Pertsona gehiegi etorri dira irregularki hona, eta enpresa asko aprobetxatu egiten dira haietaz, egoera zaurgarrian daudelako, esplotatu egin dituzte, eta ilegalki egin dute lan hemen (...) Aurrekari arriskutsuak ezartzen dituzte eta amaitu egin behar da".

Eskuin muturrarekin lehia

Hainbat egunkari britainiarrek diote "frakzioa" dagoela Alderdi Laboristaren barruan, batzuek uste dutela gogorrago jokatu beharra dagoela "migrazio irregularraren aurka", eta beste batzuek, aldiz, "eskuinaren terrenoa" dela hori.

Barne ministro laboristak sarekada batean hartuko du parte

Eskuin muturra ari da bizitzaren kaskartzea kapitalizatzen Erresuma Batuan (ere). Iazko uztaileko hauteskundeak heldu arte, ultraeskuineko politikari puru-purutzat jotzen den Nigel Faragek ez zuen ordezkaritzarik parlamentuan, eta, orain, Reform UK alderdiarentzat –Brexitaren alderdia– ari da botoak biltzen. 

Azken inkesta baten arabera, hiruko berdinketa legoke alderdi bozkatuena izateko laborista, kontserbadore eta eskuin muturraren artean; botoen laurdena jasotzekotan legoke Reform UK. Ez da hauteskunde orokorrik espero 2029ra arte, baina bestelako hauteskunde batzuk badira lehenago eta hor ikusi daiteke lehia.

Sareetan hedatu dute gorrotoa

Ez da kasualitatea Erresuma Batuko eskuin muturreko alderdiaren igoera handia iazko udan abiatzea: uztailaren 29an, Southport hirian, 17 urteko gazte batek hiru neskato hil zituen labankadaz, jaialdi batean, eta une batetik bestera biderkatu egin ziren diskurtso arrazistak eta xenofoboak bereziki sare sozialetan. Magrebtarra omen zen hiltzailea, legez kanpoko egoeran emigratutakoa, han eta hemen zabaldu zuten gerora hiltzailetzat jo ez zen pertsona baten irudia... Hala, abuztuaren lehen astean, milaka pertsona atera ziren kalera, aspaldian ikusi gabeko diskurtso arrazistekin, etorkinen aurkako gorrotoa hauspotzera. Meskitei egin zieten eraso, hainbat etorkin bizi ziren tutoretzapeko etxe eta eraikinei, baita zuriak ez diren bestelako norbanakoei ere. Gerora jakin zen Southporteko hiltzailea ez zela magrebtarra, ezta etorkina ere; baina horrek, ordurako, bost axola izan zuen.

Eskuin muturra pastela jaten ari zaio ezkerrari, eta sare sozialek badute eragina. Esaterako, X-ren jabe Elon Musk publikoki lerratuta dago Reform UK alderdiaren alde. Ez da kasualitatea.

Southport hiriko gertakaria eta gorroto arrazisten oldarraldia abiapuntu, sare sozialei eta eskuin muturrari buruzko LARRUN monografikoa argitaratu genuen urrian. Jarraian, irakurgai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
2024-11-18 | Jakoba Errekondo
Sagarren istorioak

192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


2024-10-31 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (I)

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


Eskuin muturraren oldarraldia Erresuma Batuan migratzaileen aurka

Protestak uztailaren 29an Southport-en izandako erailketen ondorioz piztu ziren, hilketa leporatu dioten gazteaz informazio faltsua zabaldu ondoren. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer-ek “krimen antolatua” izan dela salatu du, eta atxilotutakoek... [+]


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


Laboristek sekulako garaipena lortu dute Erresuma Batuko hauteskundeetan

Alderdi Laboristak bete ditu aurreikuspenak eta sekulako garaipena lortu du Erresuma Batuko hauteskundeetan. Keir Starmer alderdiko buruzagia izango da lehen ministro berria. Eskozian SNPk porrot handia jaso du, Sinn Feinek boto emaitzak hobetu ditu eta Galesko independentismoak... [+]


2024-07-04 | Xuban Zubiria
Hauteskundeak Erresuma Batuan: Laboristak boterera itzultzeko atarian

Hauteskunde orokorrak dira Erresuma Batuan. Laboristen hautagai Keir Starmerrek ditu lehen ministro bilakatzeko aukera gehien. 14 urteren ostean gobernura itzul daiteke laborismoa. Herrialdeak bizi dituen askotariko ondoezen erantzulea hondoratuta ageri da inkestetan, Rishi... [+]


Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuek Israel lagundu dute Gazako genozidioan

Espioitzarako 200 hegaldi egin dituzte EBko hegazkin militarrek urritik, eta inteligentzia datuak eman dizkiete sionistei. Britainiarren inteligentzia jaso eta analizatzeko taldeak Israelen izan dira “gerra” hasi zenetik. Urriaren 7tik sionistei armak esportatzeko... [+]


Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Eguneraketa berriak daude