Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren "geldotasuna" kritikatu du.
Ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguel jelkide ohiak Jaurlaritzaren ordezkari gisa ekitaldi instituzionaletan parte hartu duela argitaratu du El Diario-k joan den astean. Horren harira mintzatu da Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidentea astelehenean Radio Euskadin. Justizian jarri du erantzukizuna: "Ez da normala hamalau urteren ostean auziak irekita jarraitzea. Konplexua da, baina ez da Watergate kasuaren gisakoa ere".
Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen Hazi fundazioak agertutako ildo beretik, Ortuzarrek adierazi du alderdikide ohiak "bere eskubide guztiak" mantentzen dituela auzitegiak epai irmoa eman artean, baita lanerakoa ere. Hortaz, adierazi du EAJk ezin duela ezer gehiagorik egin.
Bestalde, El Diario-n informazioa argitaratu zuen Iker Rioja kazetariaren arabera, fundazioak aukera izan zuen legez De Miguel langile moduan ez onartzeko: izan ere, Haziren 2019ko hitzarmen kolektiboak bere kideen kaleratzea ahalbidetzen zuen delitu ekonomikoengatik sei urte baino gehiagoko zigorra jasoz gero, eta ez du zehazten epaia “irmoa” izan behar duenik.
Oposizioko alderdiek egindako kritiken inguruan, Ortuzarrek gaitzetsi egin ditu hauteskundeei begira eginikoak direlakoan.
'De Miguel' kasua
Arabako Buru Batzarreko kide zen De Miguel 2010eko martxoan atxilotu zuen Poliziak Arabako EAJko beste bi buruzagirekin batera. Arabako Auzitegi Nagusiak 13 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2019ko abenduan, ustelkeria sare bateko buru izatea egotzita, baina berak eta beste kondenatu batzuek helegitea aurkeztu zuten, eta hiru urteren ondoren Espainiako Epaitegi Gorenak ez du epairik eman oraindik.
Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]
Arabako Lurralde Auzitegiak zigorra eten die bost lagunei, bi urte baino gutxiagoko kondenak dituztelako eta ez dutelako aurrekaririk. Ainhoa Bilbao eta Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kasuan fiskaltzaren iritziaren kontra hartu du erabakia auzitegiak.
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.
Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.
Jaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]
Kondenatutako alderdikideak kanporatzeko prozedura abian jarriko du EAJk, epai irmoa eskutan. Etikaren aurkako portaerak EAJren “praktika eta asmoetatik” kanpo daudela “aldarrikatu” du.
2010ean –atxiloketak gertatzean– eta 2019an –Arabako Auzitegi Nagusiak epaia ematean– egin zituen adierazpenak gogoratu eta berretsi ditu lehendakariak. Ez du epaiaren mamiaz baloraziorik egin.
De Miguelen epai irmoak erreakzio politiko ugari eragin ditu astearte goizean. Oposizioak gogor hitz egin du EAJko kide ohiaren aurka, eta neurriak eskatu ditu.
Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduan emandako ebazpenaren zigor nagusiak berretsi ditu De Miguel auzian: prebarikazioa eta eroskeria egitea, influentzia-trafikoa, ondasun publikoak bidegabe eta neurrigabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzeagatik... [+]
Ustelkeriagatik zigortutako Alfredo De Miguel langile duen Hazi fundazioak oharra kaleratu du, EAJko burukide ohiak betetzen dituen funtzioen inguruko informazioek eskandalua eta kritikak piztu ostean. Langile gisa De Migueli dagozkion eskubideak errespetatu zaizkiola eta... [+]
Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguel Itsas Garapen Elkartearen ordezkari aritu da bidaia instituzionaletan edo Espainiako Ministerioarekin izandako bileretan. 2019an Arabako Auzitegi Nagusiak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri ostean eman diote ardura hori.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakia ez dator bat Arabako Fiskaltzaren irizpideekin, eta, beraz, De Miguel auzian ezarritako zigorrak mantendu edo murriztu ahal izango dira.
Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.
De Miguel auziko sententzia ezagutarazi berri du Arabako Auzitegi Probintzialak. 26 auzipetuetatik hamabiri espetxe zigorrak ezarri dizkio epaitegiak hainbat deliturengatik: eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa, influentzia trafikoa eta dokumentuak faltsutzea, besteak beste... [+]