Alonsotegiko udaleko ustelkeria agerian utzi dute ikertuen deklarazioek

  • José Luis Erezuma alkate ohiari (EAJ) eta ikertuak izaten ari diren beste hiru pertsonari deklarazioa hartu zien asteazkenean epaileak Barakaldoko epaitegian. Alkate ohiak onartu du 2012an ustez euriteek sortutako kalteen ondorioz agindutako lanak egiazki ez zirela egin. Udalak 600.000 euro ordaindu zizkion Laneder enpresari lan horiengatik.

     


2019ko uztailaren 18an - 10:56
Alonsotegiko herritarrak ustelkeria salatzeko mobilizatu dira urteotan. Irudian, Sabin Etxea aurrean egindako elkarretaratze bat. Argazkia: @Ahoztar1972
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Asteazkenean ikertu bezala deklaratu zuten lau pertsonak: 2011-2015 legegintzaldian Alonsotegiko alkate izan zen Jose Luis Erezuma, Juan Torrontegi aparejadorea, Marta Novo udal arkitektoa, eta Alberto Zulueta arkitektoa. 2012an Bizkaiko Aldundiak diru-laguntzak eman zizkion udalari eurite batzuen kalteei aurre egiteko, eta obra horiek egin ziren edo ez ikertzen ari da Barakaldoko laugarren Instrukzio Epaitegia. Naiz-ek jaso duenez, deklarazioek argi utzi zuten obrak ordaindu bai, baina ez zirela egin.

Alkatearen kontakizuna

Erezumak udalak Laneder eraikuntza enpresarekin zuen zorrarekin eta enpresaren arazo ekonomikoekin lotu zuen gertatutakoa. Laneder enpresa enbargatua izateko zorian zegoela adierazi zuen, tartean udalak zor zizkion 1,6 milioi euroen ondorioz. Zor horien zati bat kitatzeko Aldundiak “ezustekoetarako” duen partida berezia erabiltzea erabaki zuten. Udalak eurite batzuek ustez sortutako kalteei aurre egiteko hiru laguntza eskatu zituen: udaletxeko sotoetako uholdearen konponketa lanetarako 228.969,15 euro; osasun etxean eta Elkartegi elkartean euspen hormak eraikitzeko 272.973,01 eta 116.172,86 euro. Orotara, 618.115,02 euro. Aldundiak eskaera onartu zuen.

Alkate ohiaren arabera, udalak 600.000 euro aurreratu zizkion Laneder enpresari, eta espero zuen Lanederrek obra horiek gerora egingo. Edonola ere, lan horiek egin zirela ziurtatzen zuten hainbat txosten eta egiaztagiri erredaktatu ziren.

Dokumentu faltsuak

Alkate ohiaz gain beste hiru pertsona zeuden deituta Barakaldoko epaitegian deklaratzera ikertu bezala. Juan Torrontegi aparejadoreak onartu zuen berak ez zuela obrarik zuzendu, baina lan horrengatik faktura egin eta 12.985,61 euro kobratu zituen. Marta Novo udal arkitektoak adierazi zuen euspen hormen egoera ona ziurtatzen zuen txostena osatzeko agindu ziotela. Txostena egin zuen, baina ez zituen lanak ikusi ere egin. Novoren txostena Alberto Zulueta arkitektoak osatutako txosten teknikoan oinarritzen zen. Zulueta da deklaratzera deitua zegoen laugarren pertsona, eta bera izan da deklaraziorik ez egiteko eskubidea erabili duen bakarra. Bere enpresak 51.942,44 euro kobratu zituen egin ez ziren obra horien ordainez.

Alonsotegiko hiru alkate ohi epaitegietan

Gertaera horiengatik Bizkaiko Fiskaltzak iruzurra, diru publikoaren erabilera bidegabea, prebarikazioa eta dokumentu ofizialen faltsutzea leporatzen dizkie Alonsotegiko alkate ohiari eta beste bost pertsonari. Ez da kasu bakarra. 2018ko uztailean Barakaldoko epaitegiak Alonsotegiko beste bi alkate ohi –Gabino Martinez de Arenaza eta Aitor Santiesteban, biak EAJkoak– eta beste sei pertsona auzipetu zituen, EH Bilduk 2014an egindako salaketa baten ondorioz. Diru publikoaren erabilera bidegabea, iruzur egitea eta kargua beren intereserako erabiltzea egozten die epaitegiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-14 | Gedar
Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Movimiento Semilla alderdi progresistak irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
Prebarikazioagatik ikertzen ari dira Arabako Ingurumen diputatu berria

Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude