Dantzakia dantzatzeko ohiturari eusteaz gain ondorengo belaunaldiei erakutsi die Garbiñe Karasatorrek (1962, Etxarri-Aranatz). Ekainean San Kiriko eta San Adrian egunez eta abuztuan Andra Mari egunean dantzatu ohi da dantzakia Etxarri-Aranatzen. Galtzear egon zen dantza, baina kintoei esker gorde eta indartu da ohitura. Bide horretan aipagarria da Karasatorreren jarduna. Etxean eta plazan begira ikasi dantza eta lehenengo emakumea izan zen dantzakia plazan ateratzen. Hurrengo belaunaldientzako emakumeei ateak irekitzeaz gain, hogeita hamar urte daramatza gazteei laguntzen, dantzan irakasten.
Aste honetan bi egunez dantzatuko da dantzakia Etxarri-Aranatzen, baina zer da dantzakia?
Erromeria dantza bat da. Garai batean mutilen arteko lehia modukoa bat zen. Erakutsi nahi izaten zuten ea nork dantzatzen zuen hobeto edo nork zuen abilidade gehiago dantzarako. Kalejira modukoa da eta tarteka soka eramaten duenak ahaleginak egiten ditu beste zenbait urrats dantzatzeko.
Nork ateratzen du ba soka?
Garai batean bolondresek ateratzen zuten. Nahi zuena ateratzen zen korrora, zapia hartu eta dantzakia ateratzen zuen eta gainerakoak atzetik. Gero, ordea, iritsi zen garai bat ez zena ia inor ateratzen dantzara. Hiru pertsona bakarrik ateratzen ziren, bi lehengusu, Pello Artieda izenekoak biak eta ni neu, baina ikusten genuen horrela jarraitzea zaila zela.
Orduan kintoei proposatu zitzaien, ezta?
Bai, orduko udalari okurritu zitzaion kintoei, 18 urte betetzen dituzten gazteei proposatzea. Orain dela 27 bat urte izan zen. Esan zitzaien festetako txaranga kontratatzeko diru laguntza jasotzearen truke dantzakia dantzatu beharra zutela.
Onartu al zuten?
Bai, baina lehen urteak desastreak izan ziren. Gehiengoak ez zuen nahi dantzatu, dantzatzen zuten, baina gaizki. Orain, ordea, urteak pasata egoera aldatu da. Haurrek txikitatik ikusten dute eta orain beste kontzientzia bat dago. Ikusten dute tokatzen zaizula kinto izatea eta dantzatzea dagokizula, eta ilusio eta gogo handiarekin hartzen dute kontua. Kintoei esker mantendu da eta ez da galdu.
Gizonen dantza izan zela luzaroan aipatu duzu, baina denbora da zu atera zinela, ez? Soka ateratzen lehen emakumea izan zara?
Ba uste dut baietz, baina ez zait gustatzen hori esatea! kar, kar, kar! Gero kintoak hasi zirenean emakume gehiago hasi ziren.
Zerk bultzatu zintuen dantzakia ateratzera?
Niri beti gustatu izan zait dantzatzea, nire aita ere oso dantzari fina zen eta etxean bizi izan dut eta atera egin nintzen, bestetik gabe. Aitak beren gazte denborako dantzakiari buruzko kontuak askotan kontatzen zizkigun.
Zer zioen ba?
Han ibiltzen zirela nork hanka gehiago altxatu eta nork egin salto handiagoa. Sentitu egiten zuten eta zuk zerbait sentitzen duzunean barruan ba oso ongi ateratzen zaizu. Nahiz eta hanka gutxi altxatu ongi ateratzen zaizu eta transmititzen duzu beste gauza bat. Jendeak beste modu batez bizitzen du. Nik uste dut dantzatzen ari zenak dena ematen zuela eta orain ere pixkanaka bide horretan ari direla.
Barrutik dantzatzen dute orduan oraingo gazteek ere?
Bai, kintoek dantza barneratu dute eta ahalegin handiak egiten dituzte. Gainera dantzakia norbaiti eskaintzen zaio eta aurrez pentsatu izaten dute nori eta nola dantzatu. Lehen agurtu eta segi egiten zen, baina orain besarkatu eta guzti egitean dira. Bakarren batek esan zidan besarkatzearena orain jarri zen moda txoro bat zela edo. Nik uste dut dantzakia dantzari bakoitzarena dela eta norberari ateratzen zaiona egin behar duela.
Urratsei dagokionez nahiko dantza sinplea da, baina dantzakiak asko esaten du ezta?
Nik uste dut kanpotik etortzen denen norbaitentzat oso sinplea dela, kalejira moduko bat da, ez da beste munduko ezer, baina sentimenduarekin dantzatzen da eta badakizunean norbaiti eskaini behar diozula zure partetik asko jartzen duzu, eta hori dena ikusten da. Bertakook asko bizi dugu, zain-zain egoten gara, ea nor den dantzatzen ari dena, ea nori eskaintzen dion... Herriaren aurrean dantzatzearen urduritasuna ere hor dago, oso polita da.
Zuk nola ikasi zenuen?
Nik erromeriatan eta plazan ikusita ikasi nuen. Gero ikastaroren bat edo beste ere egin genuen, altsasuarrekin ere aritu ginen eta herriko dantza taldean ere ibili nintzen. Dantzakia, ordea, dantza taldean ez genuen ikasten, dantzakia kalean.
Eta gero kintoei irakatsi izan diezu.
Udalak kintoei proposatu zienean hasi nintzen. Hala ere, gaur egun, ez da beharrezkoa, badakite. Bi edo hiru egunetan joaten naiz errepasatzera edo dudaren bat argitzera. Dantzakiarekin baino jota eta porrusaldarekin arazo gehiago izaten dituzte. Mutilek batez ere.
Garai bateko dantzarako kultura galtzearen ondorioa, ezta?
Horixe da. Lehen dena egiten genuen plazan, tabernetara trago bila bakarrik sartzen ginen. Eta hala ere Etxarrin dezente mantentzen da plazan dantzatzeko ohitura. Jota eta porrusalda kostatzen zaie, baina orain urte gutxi batzuk baino erraztasun handiagoa duela ikusten da. Eta dantzakia, berriz, denek dantzatzen dute. San Adrian egunean herrira iristean mundu guztiak dantzatzen du. Herriko sarrera hori ikusgarria da.
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]
Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]
Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]
Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.
Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]